Unai euskarazko mutil-izena euskal jatorrikoa da, eta ospea hartuz joan da denborarekin.

Gaur egun, ohikoa da Euskal Herriko gizon gazteen artean. Izan ere, Unai izeneko 25.000 gizonetik gora daude.

Hona hemen beste datu interesgarri bat: Unai izeneko gizonen batez besteko adina 19 urte da. Beraz, gaur egun jaioberri askori jartzen zaie izena.

2010 eta 2020 bitartean bakarrik, Unai izeneko ia 8.500 haur inskribatu ziren erregistroan.

Unai izenaren jatorria

Izen ugari zibilizazio handietatik datoz, baina Unai izenak euskal jatorria du. Naturarekin eta lurra zaintzearekin du zerikusia.

Aranaren eta Eleizalderen euskal izendegian (1910) jasotzen da. Euskaltzaindiak honela dio: “Beste asko bezala, goitizentzat erabili izan da; esaterako, Artaxoan (Nafarroa) Garcia Unaia agertzen da 1167. urtean”.

Unai izenaren esanahia

Unai izenak behiak zaintzen dituena esan nahi du.

Bitxikeria gisa, esango dugu Unax izena ere erabiltzen dela Euskal Herrian, eta biek dutela esanahi bera.

Hona hemen Unai izenari lotzen zaizkion konnotazioetako batzuk: setatsuak dira, beren burua kontrolatzen eta aukerak aprobetxatzen dakite, eta konpromisoa hartzen dute esparru afektiboan eta emozionalean.

Unai izeneko gizonak

Unai izena duten gizon ospetsuak izateak erakusten digu izenaren hedapena.

Ezagunak egingo zaizkizu batzuk. Hona hemen:

  • Unai Elorriaga: idazlea (1973)
  • Unai Elorriaga: txirrindularia (1980).
  • Unai Alba: futbolaria (1978)
  • Unai Emery: futbol-entrenatzailea (1971).
  • Unai Basurko de Miguel: estropadalaria (1973).
  • Unai Bergara Díez-Caballero: futbolaria (1977).
  • Unai Elorriaga López de Letona: idazlea (1973).
  • Unai Elorriaga Zubiaur: txirrindularia (1980).
  • Unai Etxebarria Arana: txirrindularia (1972).
  • Unai Osa Eizagirre: txirrindularia (1975).
  • Unai Uribarri Artabe: txirrindularia (1984).
  • Unai Simón Mendibil: futbolaria (1997).

Nola idazten da Unai izena beste hizkuntza batzuetan?

Euskal izena izatea da Unai izenaren bitxikeria nabarmenetako bat.

Hala, euskal izena denez jatorrian, ez du baliokiderik beste hizkuntza batzuetan. Horregatik egin da hain ezaguna; gure sustraiak eta gure hizkuntza ekartzen dizkigulako gogora. Eta, gainera, izen laburra, soinu politekoa eta bokal askokoa da: guraso izango direnen gogokoa.