Euskaltelen oraingoz ez dugu tristurarentzako konponbiderik, baina lagundu diezazukegu urtarrileko astelehenetan beheraldia eragiten duten egoera horiek gainditzen.

Egin aurre Blue Mondayari Euskaltelekin

  1. Lanera berandu iristea 8:00etako auto-ilararen ondorioz: lo gehixeago eginda, azkarrago iritsiko zara Euskaltelen Xiaomi Mi Electric Scooter 3 patinetearekin.
  2. Bideo-dei batean wifia motel badabil: lau aldiz estaldura handiagoa eta lau aldiz wifi-seinale azkarragoa izango duzu etxean Euskaltelen WiFi Mesh zerbitzu berriarekin.
  3. Mugikorra lurrera erori eta KO geratzea: aseguratu zure pantaila Euskaltelen estreinatu mugikorra edo Pantailaren Zaintza zerbitzuarekin 4 €-tik hasita.
  4. Urtarrila amaitu baino lehen daturik gabe geratzea mugikorrean: aldatu Euskaltelen giga-kopuru mugagabera.
  5. Norbait telebistako urrutiko aginteaz jabetzea: hartu mugikorra, tableta edo ordenagailua zure telesaila Edonon aplikazioan ikusteko (Androiderako, iOSerako edo ordenagailurako).
  6. Gaur zer ikusi ez jakitea: 110 kanaletik gora dituzu aukeran Android 4K deskodetzailea duen Guztia TBarekin, eta bertatik zuzenean sar zaitezke Amazon Prime Video eta Netflixera.
  7. Korrika egitera joan zarenean dei garrantzitsu bat galtzea: eskuratu entzungailuak, band sport bat edo smartwatch bat Euskaltelen.
  8. Asteleheneko partida etxean ikusi ezin izatea: kontratatu DAZN Euskaltelen bidez, eta zerbitzua opari izango duzu 3 hilabetez.
  9. WiFiaren pasahitza ahaztea: berreskuratu edo erraz alda dezakezu mugikorretik, Euskaltelen bezeroen aplikazioan (Android edo iOS).
  10. Instagramen Blue Mondayko istorioetarako ideiarik gabe geratzea: eman beste ukitu bat Euskaltelen stickerekin 😉.

Happy Monday!!