Urte batzuk badituztenek gogoratuko dute nola Gabonetan lagunen eta senideen postalak iristen ziren etxera. Pozgarria zen buzoiak ireki eta haien postalak aurkitzea. Gabonetako zorion-mezuak aldatu egin dira, ordea; berehalako mezularitzako aplikazioen eta sare sozialen etorrera mugarriak izan ziren. Birbidaltzeko erraztasuna eta kostu txikia direla eta, mezu mordoa jasotzen dugu Gabonetan.

Orain, WhatsApp-eko mezuak bidaltzen dituzte denek Eguberriak zoriontzeko. Xelebrekeriak bidaltzen dituzte batzuek; maitasunez betetako mezuak beste batzuek; txepelkeria galantak ere bai, batzuetan. Kontua da gehienok bidaltzen dugula mezu bat, sticker bat edo GIF bat Eguberri zoriontsuak opatzeko. Hona hemen batzuk:

Gifs de Navidad
Gifs de Navidad
Gifs de Navidad
Gifs de Navidad
Gifs de Navidad
Gifs de Navidad
Gifs de Navidad
Gifs de Navidad
Gifs de Navidad

Mariah Careyren abestiarekin zoriontzea

“The Economist” egunkariak egindako azterlan baten arabera, 1994. urtean kaleratu zenetik 2021. urtera bitartean, Mariah Careyk 72 milioi dolar baino gehiago eskuratu ditu “All I want for christmas is you” Gabonetako abestiagatik (bertsio guztiak kontuan hartuta). Bai, Mariah Careyk altxorra egiten du urtero Gabonetan. Eta WhatsApp-eko erregina ere bera da. Gifs askok gogorarazten digute Mariah eta Gabonak lotuta daudela.

Nola sortu Gabonetako zure zorion-mezuak

Seguru azken urteotan jaso duzula elfoen bideo bat, hainbat aurpegi ezagunekin dantzan agertzen diren horietakoa. “Elfyourself” ospetsuari esker —edo haren erruz— guztiok jaso dugu halakoren bat. Orrialde horren bidez, bideo bat sor dezakezu, eta edozein sare sozial erabiliz bidali. Erabili nahi dituzun pertsonen aurpegien irudiak besterik ez duzu behar.

Baina berritzaileagoa izan nahi baduzu, zure gif pertsonalizatuak ere sor ditzakezu, doan. Besteak beste horretarako balio du Photopeak. Tresna hau doako aplikazio bat da, edozein nabigatzailetan funtzionatzen du, eta Photoshopen antzeko itxura eta interfazea ditu. Haren bidez, gif moduko animazio pertsonalizatuak sor ditzakezu. Horrelako aplikazioak sarri erabiltzen badituzu, sartu aplikazioan eta probatu. GIF pertsonalizatuak sortzeko tutorial bat ere badu Photopheak.

Giphy aplikazioa ere asko erabiltzen da GIF pertsonalizatuak sortzeko. Aplikazio ezagunenetako bat da hau. Interneten gehien erabiltzen diren memeak egiteko, batez ere. Giphyk GIF-sortzaile propio bat du; pertsonalizatu egin dezakezu, eta erabiltzen erraza da. Estekahonetan eskuratu dezakezu. Erabilerraza eta intuitiboa da oso. Baina, doakoa denez, nahiko mugatua da. GIFa sortu eta irudiaren gainean testu edo legendaren bat jarri; ezingo duzu hori baino gehiago egin. Askotan hori ere nahikoa izaten dugu, ordea.

Gabonetako stickerrak

Gabonak zoriontzeko GIFak edo irudiak oso gustuko ez badituzu, eta WhatsApp-ek eskaintzen dituen stickerik berrienak nahi badituzu, aukera zabala duzu. Stickerak errazago erabiltzen dira eguneroko elkarrizketetan; hala, egun hauetako edozein elkarrizketa erabil dezakezu gabon-giroko mezu bat bidaltzeko.

Berrienak erabiltzeko edo aukera handia izateko, mezu bat idazteko eremuan sakatu behar duzu lehenik, eta, han, stickerak erakusteko ikonoa sakatu. Hor zaudela, sakatu stickeren eskuinean goian agertzen den “+” botoia. Beste pantaila batera eramango zaitu, eta han berriak bilatu edo instalatu ahal izango dituzu, doan. Zurea da erabakia.

Nola bidali zure mezuak WhatsApp bidez ahalik eta jende gehienari

Gabonetako zorion-agurra egina baduzu, edo zure GIF propioa eta pertsonalizatua sortu baduzu, oraintxe da unea zure hurbilekoei edo kontaktuei bidaltzeko. WhatsApp bidez banan-banan idatzi beharrik gabe eta beste talderik sortu gabe ehunka kontakturi nola bidal diezaiekezun kontatuko dizugu.

Agian ezagutuko duzu, aukera hori ia hasieratik baitago erabilgarri WhatsApp-en. Litekeena da, hala ere, “hedapen-zerrenda” inoiz erabili ez izana. Jasotako albisteak, txantxak edo txisteak birbidaltzen dituen horietakoa bazara, funtzio hau oso baliagarria izango zaizu. Lehen kolpean WhatsApp-eko talde bat dirudi, baina ez da: kontaktu bakoitzak mezu bat jasotzen du, eta ezin du ikusi beste zein kontakturi bidali zaion. Pribatutasuna eta anonimatua bermatzen dira beti. Aukera egokia da elkar ezagutzen ez duten edo ondo konpontzen ez diren pertsonei mezuak bidaltzeko.

Erabiltzeko, ireki Whatsapp. Txat guztiak ikusten diren pantaila nagusian, joan gora, “Menua” botoira, eta sakatu “Hedapen berria”. Telefonoan gordeta dituzun kontaktu guztiak agertuko zaizkizu. Hautatu edo bilatu mezua bidali nahi diezun pertsonen izenak, eta, guztiak prest dituzunean, sakatu “tick” ikonoa, eta hedapen-taldea sortuko da.

Zerrendako kontaktuek bakarka jasoko dute mezua, eta norbaitek erantzuten badu, inork ez du bestearen erantzuna ikusiko, denek bakarka jasotzen dute eta. Ez dakite hedapen-zerrenda bateko partaide direla.

Hedapen-zerrenden beste abantaila bat da ez direla estatikoak. Editatu egin daitezke; hau da, jendea gehitu edo kendu dezakezu. Hala, ez duzu beste zerrendarik egin beharko norbait atera nahi baduzu. Halaber, hedapen -zerrenda osoa ezaba daiteke txat-menuan luze sakatuta, elkarrizketekin edo taldeekin egiten dugun bezala.

Ez larritu mugikorreko Gabonetako mezuekin

Etengabe jasotzen badituzu, ez ahaztu isilarazi egin daitezkeela. Ez da horretarako beldurrik izan behar. Talde batean sartu eta goiko barrako hiru puntutxoei ematen badiezu, ikusiko duzu isiltzeko aukera duzula hor. Zortzi orduz, astebetez edo betiko isilarazi dezakezu. Eta, damutzen bazara, atzera ere egin dezakezu. Nahi duzunean —Gabonetako mezu guztiak jasateko indartsu sentitzen zarenean edo jaiak bukatutakoan— berriz jarri ahal izango duzu.

Besteen asmatze-lan guztia aprobetxatu nahi baduzu, jakizu bidaltzen dizkizuten GIF edo sticker guztiak zuretzat har ditzakezula. Zure mugikorrean hautatu besterik ez duzu egin behar, telefonoan gordetzeko eta zuk nahi bezala erabili ahal izateko.

Agur esateko eta Gabonak zoriontzeko, zer hoberik 1994az geroztik jai hauetako kantarik ikonikoena bihurtu dena baino. Bai. Asmatu duzu. Ea Mariahk Gabonetako espiritu pixka bat bidaltzen digun. Eguberri on!