Mugikorrentzat aplikazioak zer diren, horixe dira hedapenak nabigatzaileentzat. Tresna horiei esker, funtzio gehigarri pila bat izango dituzu Chromen eta Firefoxen, Interneten errazago mugitzeko aukera izan dezazun. Aukera pila bat dituzu: artikuluak bidaltzea zure Kindlera, bilatu ahala produktuak gehitzea Amazoneko erosketa-zerrendara, eta Netflixen kapitulu bera ikusten ari zareten bitartean lagunekin txateatzea, besteak beste.

Ez dugu nahi orain zure nabigatzailea hedapenez betetzea, baina bai eguneroko martxara itzultzeko egun hauek aprobetxatzea haietako batzuk probatu eta zer iruditu zaizkizun kontatzeko. Bizitza aldatuko dizute!

Izuaren eta itxuraren botoia

  • PanicButton. Ezkutatu denak batera ikusten ari zaren fitxa guztiak, eta berreskuratu geroago. Nagusia edo etxeko begiluzeren bat zure mahai ondotik pasatzen bada, sakatu botoia. Chromerako eta Firefoxerako.
  • OneTab. Mila leiho irekita edukitzen dituen horietako bat bazara, hedapen honekin, horietara guztietara sartu ahal izango zara botoi bakar bat erabilita, zerrenda batean ordenatuta edukiko baitituzu. Memoriaren % 95 ere aurreztu dezakezu horrela. Chromerako eta Firefoxerako.
  • Dark Reader. Zure nabigatzailea modu ilunean jartzeko. Chromerako nahiz Firefoxerako.

Lotura bakar bat ere ez galtzeko

  • Pocket. Zenbat aldiz aurkitzen duzu Euskaltelen nahi zenuen smartphonea edo ikusten duzu orrialde interesgarri bat, eta posta elektronikoz edo whatsappez bidaltzen diozu zure buruari, ez galtzeko. Pocket-ekin, estekak gorde ditzakezu geroago zure gailuetan irakurtzeko. Gainera, Interneteko konexiorik gabe ere irakur ditzakezu gero. Chromerako eta Firefoxerako.

    Extensiones para tu navegador: Pocket
  • Pushbullet. Pocket-en antzekoa da; gailu batean baino gehiagotan estekak, jakinarazpenak edo fitxategiak partekatzeko aukera ematen du. Ezin hobea da mugikorrean zer gertatzen den PCtik ikusteko. Chromerako eta Firefoxerako.
  • Google Keep. Mugikorretik ezagutzen duzu, baina ordenagailuan ere erabil dezakezu. Testua, irudiak edo estekak gorde ditzakezu, eta zure gailu guztiekin sinkronizatu. Chromerako.
  • Send to Kindle. Kindlera bidal ditzakezu interesgarriak iruditzen zaizkizun artikuluak —adibidez, hau?—, beste une batean irakurtzeko. Chromerako. Firefoxen, ordezkoa Push to Kindle da.

Amazon eta prezio-konparatzailea

  • Amazon Assistant. Eguneko eskaintzak erakutsi, produktuak konparatu eta edozein webgunetako artikuluak gordetzen ditu zure desioen zerrendan. Chromerako eta Firefoxerako.
  • Avast SafePrice. Prezioak konparatzeko eta bilatu duzun produktuaren eskaintzak ikusteko. Oso erabilgarria da bidaiak, hotelak... erreserbatzeko. Chromerako eta Firefoxerako.

Netflix, YouTube eta spoilerren kontrakoak

  • Teleparty. Izenak dioen bezala, Netflixen festa egitea proposatzen dizu. Zure lagunek eta zuk Netflixeko film bera edo telesail baten atal bera ikus dezakezue, bakoitzak bere etxetik, eta zuzenean komentatu, eskaintzen duen txataren bidez. Chromerako eta Firefoxerako.

    Extensiones para tu navegador: Teleparty
  • Unspoiler. Seguru askotan gertatu zaizula telesail bati buruzko albiste bat ireki eta dena kontatzea. Spoilerren kontrako alertak sortzen ditu hedapen honek. Nahikoa duzu nabigatzailearen barran sartzea zer edukirekin ez duzun nahi spoilerrik egitea, eta hedapenak oharra bidaliko dizu. Chromerako eta Firefoxerako.
  • Two Captions for YouTube & Netflix. Azpitituluak bi hizkuntzatan erakusten ditu YouTuben eta Netflixen. Chromerako da. Firefoxerako ordezkoa Fleex da.
  • Language Learning with Netflix. Netflix ikusten duzun bitartean hizkuntzak ikasteko beste hedapen interesgarri bat: bi hizkuntzatako azpitituluak eta hiztegi emergente bat. Chromerako da.

Spotifytik bideoak eta musika deskargatzeko

  • Video DownloadHelper. Nabigatzen ari zaren bitartean aurkitzen dituzun bideoak ordenagailura deskargatzeko. Chromerako eta Firefoxerako.
  • DZR Music Downloader - saver for Spotify. Abesti bat asko gustatzen bazaizu eta PCan gorde nahi baduzu, Spotify, Deezer edo Soundcloudetik deskargatu dezakezu. Chromerako da.
  • Skyload. Sare sozialetan ikusitako bideoak deskargatu ditzakezu hedapen honekin. Chromerako da.

    Extensiones para tu navegador: Skyload

Eta amaitzeko, tresna zoragarri baten berri: Googleren itzultzailea (Chrome). Bizitza erraztuko dizu.

Espero dugu erabilgarriak izatea! Beste zerbait behar baduzu, badakizu non gauden.