Aurtengo udan, eman ukitu berezi bat Instagrameko zure istorioei. Ezagutzen dituzu gure stickerak? Baduzu garaia!!
Oso erraza da: sortu zure istorioa, eta sakatu stickeraren ikonoa, pantailaren goiko aldean. Bilatzailean, idatzi “Euskaltel”; zure istorioak tuneatzeko aukera hauek guztiak agertuko zaizkizu.
Egoera bakoitzerako sticker bat
Koadrilarekin sagardotegira joan eta txotx bat egin duzuela, txuleta eder bat jan bitartean? Egin istorio bat. Alde Zaharrean pintxo batzuk jan eta pote batzuk hartzera zoazela? Igo Instagramera. Eta ez ahaztu istorioei gure ukitu berezia ematea, sticker hauekin.
Egun txarra baldin badaukazu edo egoeraren batean deseroso baldin bazaude, adierazi esamolde hauekin zure istorioetan.
Eta, une horietarako, onena etxean indartzea, Euskaltelen telebistarekin gozatuta. Plan bikaina da eguraldi txarra egiten duen egun horietarako, zeinetan beste guztiaren gainetik wifia edukitzea maite baituzu.
Betiko musuen, zorion-agurren, “Like”-en, begiak estaltzen dituen tximinoaren edo mundu guztiak jartzen duen power-aren ikurraren ordez, jarri euskarazkoak.
Eta zure istorioetan euskaldunen zigilua jarri nahi baduzu, bilatu gure txapela Euskaltelen stickeren artean.😉.
Instagramen ez ezik, beste sare eta mezularitza-zerbitzu batzuetan ere erabil ditzakezu stickerak. Android eta iOS mugikorretarako Giphy aplikazioan, bilatu “Euskaltel”, eta han azalduko zaizkizu: deskargatu, edo partekatu zuzenean WhatsAppen, Facebooken, Twitterren, Pinteresten, Snapchaten edo Telegramen.
Eta zuk, erabiltzen dituzu Euskaltelen stickerak? Esaguzu zein duzun gustukoena.