Ardoa protagonista nagusi delarik, sanmateoak ospatuko ditu Logroñok 2026ko irailaren 19tik 25era. Mahats-biltzearen jaiak ere esaten zaie, eta egitarau luze-zabala prestatu dute aurten ere; ez dira falta karrozak, buruhandi eta erraldoiak, mahats-biltzaileak, kontzertuak eta, nola ez, mahats-zapaltzea. Kontsultatu hemen Logroñoko 2026ko sanmateoen egitaraua.
Logroñoko sanmateoak irailaren 19tik 25era ospatuko dira. Egun handian, irailaren 21ean, Mahats-biltzearen festa egiten da: 1956an egin zen aurreneko aldiz, eta Interes Turistikoko Espainiako Festa izendatu zen 1980an.
Logroñoko 2026ko sanmateoen egitaraua

Logroñoko 2026ko sanmateoen kartela. Iturria: Logroñoko Udala
Logroñoko 2026ko sanmateoak txupinazoarekin hasiko dira, larunbat goizean, hilak 19, eta irailaren 25ean bukatuko (ostirala), upelaren ehorzketarekin.
Astebeteko jai-egitarau oparoa pixkana iragarriko du Logroñoko Udalak.
2026ko irailaren 19an (larunbata), jai-hasierako txupinazoa botako dute udaletxeko balkoitik, eguerdiko 12etan.
Irailaren 21ean, astelehenean, jaietako beste hitzordu garrantzitsu bat izango da: karrozen desfilea. Ardogintza tradizionalarekin lotutako elementuez jantzitako artisau-karrozez betetzen dira Logroñoko kaleak. Hiriko peñek, eskualde-etxeek, musika-taldeek, talde folklorikoek eta Errioxa osotik etorritako elkarteek eginak dira karrozok. Eta sariak banatzen dira, gainera, orijinalenentzat.
Ezin falta erraldoiak eta buruhandiak, jakina, guztiak ere Logroñoko eta Logroñoren historiako pertsonaiekin lotuak; esate baterako, Espartero jeneral ezagunarekin.
Su-festak ere izaten dira jaietan. Ribera parkean Su-festen Nazioarteko Lehiaketa egiten da. San Mateo festetako irabazlea arduratzen da gero ekainean ospatzen diren San Bernabe jaietako su-festez.
Kirolarentzat ere bada lekurik ekitaldien agendan. Logroñoko sanmateotan, denboraldiko euskal pilotako lehiaketarik garrantzitsuenetako bat egiten da Adarraga frontoian.
Gainera, nonahi izaten dira kalejirak eta zezen-ikuskizunak, feria, zezenketak eta entzierroak barne. Eta ezin ditugu ahaztu eskualde-etxeek antolatzen dituzten jarduera ugariak.
Logroñoko Udalak eman du ezagutzera dagoeneko 2026ko sanmateoetako egitaraua. Deskargatzeko prest daukazu egitarau osoa.
Eta hemen duzu jarduera eta kontzertu nagusien laburpena:
2026ko irailak 17, osteguna
- 19:00. Udaletxe plaza: La Guardiaren kontzertua
2026ko irailak 18, ostirala
- 19:30 Vara de Rey kalea - Kale Nagusia: Ardoaren Iturriaren inaugurazioa.
- 20:00 - 00:00. Santa Juliana parkea: Artisau-garagardoaren azoka
- 20:30. Revellín-eko aparkalekua: Andaluziako Etxeko etxolaren inaugurazioa eta Erreginen eta Ohorezko Damen aldarrikapena.
- 21:30. Valbuenako aparkalekua: 2.0 peñagunearen inaugurazioa eta Errege-erreginen aldarrikapena.
2026ko irailak 19, larunbata
- 12:00. Udaletxeko plaza: txupinazoa, DJ Uri Ferré & Patricia Ninerekin.
- 13:00. San Bartolomé plaza: Morrete Party.
- 17:00. Alfonso Salazar plazatxoa: Bambino Open Air.
- 18:00. Udaletxeko auditorioa: Durangoko Orfeoia.
- 18:00. Espolón pasealekua: Zeramika eta Eltzegintza Azokaren inaugurazioa.
- 19:00. Udaletxearen plazan hasita: “Nieves Sáinz de Aja” Mahats-biltzearen Nazioarteko Folklore Jaialdian parte hartzen duten taldeen desfilea.
- 19:00 - 00:00. Parlamento plaza: Parrilla jaialdiko kontzertuak: Gabba Gabba, Psychopack, Gianni Decor, Chris Zaga, Sebastian Reyes eta Mathinger DJak.
- 19:30. Espolón pasealekua: “Nieves Sáinz de Aja” Mahats-biltzearen Nazioarteko Folklore Jaialdia.
- 20:30. Revellín-eko aparkalekuan (Andaluziako Etxea): La Tentación diskoteka mugikorra.
- 22:00 h. Valbuenako aparkalekua (2.0 peñagunea): La Fuga eta Los Zigalas taldeen kontzertuak.
2026ko irailak 20, igandea
- 9:00 Doce Ligero etorbidearen eta udaletxearen arteko kantoian: txokolate-, bizkotxo- eta moskatel-dastaketa.
- 9:30 La Ribera zezen-plaza: bigantxa herrikoiak.
- 11:00 Gastronomia produktuen dastaketa hainbat gunetan.
- 11:30. Solidaridad etorbidetik abiatuta: Karrozen desfilea.
- 19:00 - 00:00. Parlamento plaza: Parrilla jaialdiko kontzertuak: Blueberry, STLG, N de Nico eta David Schubert.
- 19:30. Espolón pasealekua: El Gran Tardeo de San Mateo (sanmateoetako arratsaldeko parranda handia), Mar Cover-ekin.
- 20:30. Gallarza parkea: Luis Herreraren kontzertua.
- 22:00. Revellín-eko aparkalekuan (Andaluziako Etxea): Maialen eta Patxi orkestra.
- 22:00 h. Valbuenako aparkalekua (2.0 peñagunea): Los Rodríguezen omenezko kontzertua.
- 23:00. Ribera parkea: Su artifizialen nazioarteko lehiaketa.
- 23:00. Revellín-eko aparkalekuan (Andaluziako Etxea): Victor Puriren kontzertua.
- 23:30. Valbuenako aparkalekua (Peñas 2.0 gunea): Maná + Jarabe de Paloren omenezko kontzertua.
- 00:00. Udaletxeko plaza: Efecto Pasillo.
- 00:30. Revellín-eko aparkalekuan (Andaluziako Etxea): Maialen eta Patxi orkestra.
2026ko irailak 21, astelehena: San Mateo
- 9:00. Doce Ligero etorbidearen eta udaletxearen arteko kantoian: txokolate-, bizkotxo- eta moskatel-dastaketa.
- 9:30. La Ribera zezen-plaza: bigantxa herrikoiak.
- 11:00. San Mateoren meza La Redonda konkatedralean.
- 11:00. Gastronomia produktuen dastaketa hainbat gunetan.
- 11:00 La Riberatik: Erraldoi eta buruhandien konpartsaren desfilea.
- 12:00. Espolón pasealekua: Mahats-zapaltzea eta lehen muztioa Valvanerako Ama Birjinari eskaintzea.
- 13:00 - 15:00. 2026ko San Mateo jaietako kalejira. Ibilbidea: San Bartolome plaza, Portales, Gallarza, Breton de los Herreros, Once de junio eta San Agustín.
- 19:00 - 00:00. Parlamento plaza: Parrilla jaialdiko kontzertuak: Valgame el son, All night, Moondrive, Protocolo Snob eta Antioksidantes.
- 19:30 - 22:30. Espolón pasealekua: Orquesta Diamante.
- 20:30. Gallarza parkea: Mariachi Imperialen kontzertua.
- 21:15. Valbuenako aparkalekua (Peñas 2.0 gunea): Pancho Varonaren kontzertua.
- 22:00. Revellín-eko aparkalekuan (Andaluziako Etxea): Maialen eta Patxi orkestra.
- 23:00. Ribera parkea: Su artifizialen nazioarteko lehiaketa.
- 23:00. Revellín-eko aparkalekuan (Andaluziako Etxea): Joni eta Salvaren kontzertua.
- 23:15. Valbuenako aparkalekua (Peñas 2.0 gunea): Creedence Clearwater Revival taldearen omenezko kontzertua.
- 00:00. Udaletxeko plaza: Maldita Nerea.
- 00:30. Revellín-eko aparkalekuan (Andaluziako Etxea): Maialen eta Patxi orkestra.
2026ko irailak 22, asteartea
- 9:00. Doce Ligero etorbidearen eta udaletxearen arteko kantoian: txokolate-, bizkotxo- eta moskatel-dastaketa.
- 9:30. La Ribera zezen-plaza: bigantxa herrikoiak.
- 10:00. Gonzalo de Berceo kalea: Kaldereta errioxarren lehiaketa.
- 11:00. Gastronomia produktuen dastaketa hainbat gunetan.
- 20:00 - 21:30. Espolón pasealekua: 'La Reina del Pop', La Oreja de Van Gogh taldearen omenezko kontzertua.
- 20:00 - 23:00. Parlamento plaza: Parrilla Equal kontzertuak: Luna Pascual, Las Chavalas eta Marcú.
- 20:30. Gallarza parkea: Son&Do Orkestraren kontzertua.
- 22:00. Valbuenako aparkalekua (Peñas 2.0 gunea): DJ Sofia Cristo eta DJ Pippo.
- 22:00. Revellín-eko aparkalekuan (Andaluziako Etxea): Maialen eta Patxi orkestra.
- 23:00. Udaletxeko plaza: Da Igual.
- 23:00. Revellín-eko aparkalekuan (Andaluziako Etxea): Bordón 4ren kontzertua.
- 00:30. Revellín-eko aparkalekuan (Andaluziako Etxea): Maialen eta Patxi orkestra.
2026ko irailak 23, asteazkena
- 9:00. Doce Ligero etorbidearen eta udaletxearen arteko kantoian: txokolate-, bizkotxo- eta moskatel-dastaketa.
- 9:30. La Ribera zezen-plaza: bigantxa herrikoiak.
- 11:00 La Riberatik: Erraldoi eta buruhandien konpartsaren desfilea.
- 11:00. Gastronomia produktuen dastaketa hainbat gunetan.
- 13:00. Espolón pasealekua: Udal Musika Bandaren kontzertua.
- 20:00. Udaletxeko plaza: Belaunaldien arteko mahats-zapaltze herrikoia.
- 21:00. Espolón pasealekua: Los Átomos taldearen kontzertua.
- 22:30. Ribera parkea: Su artifizialen nazioarteko lehiaketa.
- 22:45. Valbuenako aparkalekua (Peñas 2.0 gunea): Fanáticos, Cover Rock Band-en kontzertua.
- 23:00 La Ribera parkea: París de Noia orkestra.
- 23:30. Revellín-eko aparkalekuan (Andaluziako Etxea): Maialen eta Patxi orkestra.
2026ko irailak 24, osteguna
- 9:00. Doce Ligero etorbidearen eta udaletxearen arteko kantoian: txokolate-, bizkotxo- eta moskatel-dastaketa.
- 9:30. La Ribera zezen-plaza: bigantxa herrikoiak.
- 11:00 La Riberatik: Erraldoi eta buruhandien konpartsaren desfilea.
- 11:00. Gastronomia produktuen dastaketa hainbat gunetan.
- 18:30. Espolón pasealekua: Vendimia Los40 Classic- 80ko hamarkadako festa.
- 18:30. Gallarza parkea: Logroñoko mahats-zapaltzea.
- 21:00. Gallarza parkea: Logroñoko Udal Musika Bandaren kontzertua
- 21:00. Udaletxeko plaza: Puro Relajo.
- 21:00. Valbuenako aparkalekua (Peñas 2.0 gunea): Ángel Stanichen kontzertua.
- 22:00. Revellín-eko aparkalekuan (Andaluziako Etxea): Maialen eta Patxi orkestra.
- 23:00. Ribera parkea: Su artifizialen nazioarteko lehiaketa.
- 23:00. Revellín-eko aparkalekuan (Andaluziako Etxea): La Piti por rumbas-en kontzertua.
- 23:15. Valbuenako aparkalekua (Peñas 2.0 gunea): Superindies taldearen kontzertua.
- 00:00. Espolón pasealekua: Vendimia Los40 San Mateo kontzertua.
- 00:30. Revellín-eko aparkalekuan (Andaluziako Etxea): Maialen eta Patxi orkestra.
2026ko irailak 25, ostirala
- 9:00. Doce Ligero etorbidearen eta udaletxearen arteko kantoian: txokolate-, bizkotxo- eta moskatel-dastaketa.
- 9:30. La Ribera zezen-plaza: bigantxa herrikoiak.
- 10:30. Gastronomia produktuen dastaketa hainbat gunetan.
- 17:00 - 23:30. Espolón pasealekua: Ikertzaileen Europako Gaua.
- 19:30. Espolón pasealekua: Logroñoko Udal Banden Topaketa.
- 20:30. Constitución etorbidetik abiatuta: Erraldoi eta buruhandien konpartsaren desfilea.
- 21:30. Valbuenako aparkalekua (Peñas 2.0 gunea): Txosnen itxiera eta jai-amaierako desfilea.
- 22:00 Udaletxeko plaza: Upela erretzea.
- 22:00 h. Valbuenako aparkalekua (2.0 peñagunea): El Canto del Loco + Pereza + Hombres G taldeen omenezko kontzertua.
- 22:00. Revellín-eko aparkalekuan (Andaluziako Etxea): Maialen eta Patxi orkestra.
- 23:00. Revellín-eko aparkalekuan (Andaluziako Etxea): Ayvan Romeroren kontzertua.
- 00:30. Revellín-eko aparkalekuan (Andaluziako Etxea): Maialen eta Patxi orkestra.
2026ko irailak 26, larunbata
- 13:00 - 00:00. Primero de Mayo plaza Calle Saltsa 2026 jaialdia.
- 13:30. Revellín-eko aparkalekuan (Andaluziako Etxea): Válgame el son taldearen kontzertua.
- 18:00. Gallarza parkea: Jaialdi folklorikoa.
- 18:15 Udaletxeko plazatik Espolón pasealekura : Kontradantza Folklore Taldearen Jaialdi Nazionalaren desfilea.
- 19:00. Espolón pasealekua: Contradanza Folklore Taldearen Jaialdi Nazionala.
- 20:00. Revellín-eko aparkalekuan (Andaluziako Etxea): Los Siglosen kontzertua.
- 20:30. Valbuenako aparkalekua (Peñas 2.0 gunea): Kontzertuak: El Drogas + La Txorra Records (La Polla Records taldearen omenez) + Bicho Z.
- 23:30. Revellín-eko aparkalekuan (Andaluziako Etxea): Alboreá flamenko-kontzertua.
- 01:00. Revellín-eko aparkalekuan (Andaluziako Etxea): La Tentación diskoteka mugikorra.
Sanmateoak Logroñon: Mahats-zapaltzea

Iturria: Logroñoko Udala
Logroñoko San Mateo Jaietako ekitaldi ospetsuenetako bat mahats-zapaltzea da. Irailaren 21ean egiten da, San Mateo egunean.
"Lehen Muztioaren eskaintza” egiten zaio Valvanerako Andre Mariari, eskualdeko zaindariari, hain zuzen. Gogoan izan behar da iraila dela eta laster jasoko dela mahatsa ardogintza-tradizio handiko herri honetan.
Duela zenbait hamarkadatik, Urdiales familia arduratzen da mahats-zapaltze sinboliko honetaz. Bertako jantzi tradizionala soinean (alkandora zuria, txalekoa eta gerriko gorria) eta oinutsik, biribilean besoetatik helduta denak, biraka hasten dira, treskan sartutako mahats-mordoak zapalduz, muztioa antzinako moduan egiteko.
Egun horretako ekitaldi sinbolikoenetako batek Errioxako txoko guztietatik heldutako haurrak ditu protagonista, denboraldiko lehen mahats-mordoekin betetzen baitute upel bat.
Orobat, mahatsa da protagonista jaien despedidan, “Mahats-erretzea” egiten baita udaletxeko plazan.
San Mateo jaietako aste gastronomikoa
Ardoaren lurraldean, nahitaezkoak dira mokadu goxo eta edari finak, eta San Mateo jaiak aprobetxatzen dira Aste Gastronomiko oso bat antolatzeko.
Bazkari-afari herrikoiak eta inguruko errezeten dastatzeak egin ohi dira; esate baterako, patatak txorizoarekin eta xirmendutan erretako saiheskiak eskaintzen dira.
Gainera, nahi izanez gero, txosnetara ere joan zaitezke (chamizo esaten diete Logroñon), hots, peñen lokaletara, non zurrakapotea eskainiko baitizute porroian edateko.
San Mateo jaien historia
XII. menderaino egin behar dugu atzera sanmateoen jatorria ezagutzeko, garai hartan Logroñoko hiribilduaren omenez egiten zen ospakizuneraino, hain zuzen.
Logroñok hiribildu kategoria lortua zuen orduan, eta urtean behin azoka antolatzeko eskubidea zuen. Esker Emate egunean egin ohi zen, eta urteko uzta oparoa eskertzea zuen helburu.
Pixkanaka, gero eta ludikoagoa eta festa-giro handiagokoa bihurtu zen ekitaldia, eta irailera aldatu zen, San Mateo egunera. Zerga-biltzaile izan zen San Mateo, eta merkatarien zaindari bihurtu zen azkenean (ez, ordea, Logroñokoa, haren zaindariak San Bartolome eta Itxaropenaren Andre Maria baitira).
Hala, beraz, tradizioa eta sinbolismoa ahaztu gabe baina ekitaldi-aukera gero eta gehiago zabalduz, gaur egunera arte heldu dira, 2026ko Logroñoko sanmateoetara.
Goiburuko irudiaren jatorria: Logroñoko Udala
