Kontxako Bandera, Euskal Herriko kirol-ekitaldi ezagunenetako bat, iraileko lehen bi igandeetan izaten da Donostian. 2026an, irailaren 6an eta 13an izango da. 2026ko Kontxako Banderaren ordutegi eta egitarau osoa dituzu hemen, baita estropadak nolakoak diren, noiz sortu ziren eta denboraldiko bandera garrantzitsuena zeinek irabazi duten ere.

Kontxako Bandera izen handiko traineru-lehiaketa bat da. Donostiako Kontxako badian jokatzen da, iraileko lehenengo bi igandeetan.

"Arraunaren olinpiada” ere esaten zaio, denboraldiko proba garrantzitsuena baita. Izan ere, kirol-diziplina horretako hiru lehiaketa nabarmenenetako bat da, Espainiako Txapelketarekin eta Espainiako Arraun Ligarekin batera; azken hori, ACT Liga edo Eusko Label Liga izenez ere ezaguna da.

Kontxako Bandera klasiko bat da estropaden artean. Kirol-hitzordua eta ludikoa da, urtero milaka bisitari erakartzen dituena.

2026ko Kontxako Banderako egitaraua

Dena prest dago traineruak emozioz ikus ditzazun, arraunlariek ontzia prestatu eta patroia, oinak busti ez ditzan, ontzira igotzen duten une horretatik hasita.

Hemen ikus ditzakezu Donostia Kulturak argitaratu duen Kontxako Banderaren ordutegia eta egitaraua:

Asteazkena, 2026ko irailaren 2a

  • 18:00: Gizonezkoen sailkapen-estropada.

Osteguna, 2026ko irailaren 3a

  • 18:00: Emakumezkoen sailkapen-estropada.

Igandea, 2026ko irailaren 6a: Lehen igandea

  • 11:00: Emakumezkoen estropada.
  • 12:00: Gizonezkoen estropada.

Igandea, 2026ko irailaren 13a: Bigarren igandea

  • 11:00: Emakumezkoen estropada.
  • 12:00: Gizonezkoen estropada.

Kontxako banderako estropadetako kategoriak

bandera concha regata
Iturria: Donostia Turismoa

Kontxako banderak tradizioak mantentzen ditu, eta urtetik urtera errepikatzen diren egiturari eta arau ofizialei jarraitzen die.

Hasieran, gizonezkoen lehiaketa bakarrik jokatzen zen, baina gaur egun gizonezkoen kategoria eta emakumezkoena daude.

2008an ezarri zen emakumezkoen kategoria. Lehen urte horretan Euskadiko, Kantabriako, Galiziako eta Kataluniako traineruek hartu zuten parte.

Nolakoa da Kontxako banderako estropada?

Lehiaketa bi jardunalditan eta bi txandatan banatzen da, eta bakoitzean lau traineruk hartzen dute parte.

Bi kasuetan, gizonezkoen kategorian eta emakumezkoenean, estropada tradizionala izaten da, baina bi luzekoa eta ziaboga bakarrekoa.

Gizonezkoen lehiaketan, traineruek hiru itsas milia inguru egiten dituzte, eta irteera eta helmuga Kontxako hondartza (Donostia) ezagunetik gertu izaten dira.

Emakumezkoen proban, ibilbidea gizonezkoenaren erdia izaten da gutxi gorabehera: milia bat eta erdi.

Kontxako banderarako sailkapen-txandak

bandera concha donostia
Iturria: Donostia Turismoa

Lehiaketako lehenengo igandearen aurreko asteazkenean eta ostegunean egiten dira sailkapen-txandak.

Erlojupeko estropadak izaten dira. Zazpi traineru ateratzen dira, zortzigarren postua beti baitagokio Donostiako taldeari, probako anfitrioi gisa. Modu horretan osatzen dira igandeko estropaden finaletarako parte-hartzaileen behin betiko parrillak.

Bi igandeetako estropadetako denborak batuta emaitza onena dutenak dira irabazleak, eta haientzat izango da Kontxako Bandera preziatua.

Kontxako banderaren irabazleak

Kontxako Bandera izen handiko lehiaketa denez, arraunlari onenak elkartzen ditu urtero.

Orio Orialkik irabazi zuen gizonezkoen Kontxako Bandera 2025ean. Hain zuzen ere, lehiaketaren historian ,Oriok lortu ditu bandera gehien, 33 eskuratu baititu.

Emakumezkoetan, 2025ean, garaipena etxean geratu zen, Donostia Arraun Lagunaken garaipenari esker.

Kontxako banderaren historia

130 urte baino gehiago dira Kontxako Bandera jokatzen dela.

Kontxako lehenengo estropada 1879an egin zen.

Urte batzuk lehenago, 1854an, lehenengo traineru-lehiaketa egin zen. Haren arrakasta ikusita, Donostiako Udalak bere proba propioa antolatzea erabaki zuen, eta arrantzaleak gonbidatu zituen parte hartzera.

Izan ere, arrantza-tradizio handiko tokietan egin izan dira estropadak tradizionalki.

Traineruen tradizioa

Orain kirol gisa egiten da, baina, duela zenbait hamarkada, ontzia arrantzategietara zuzendu eta kaira itzultzeko modua zen. Zenbat eta urrunago eta zenbat eta bizkorrago joan, hobeto.

Traineruak, sarritan, baleak arrantzatzeko erabiltzen ziren.

Izan ere, diotenez, Kontxako Banderaren jatorria da baleak arrantzatzeko eta lehorrera eramateko izaten zen "lehia”; behin lehorrean, baleak erakusten zituzten, eta ordainsaria jasotzen zuten.

Gaur egun, hiri osoak bizi duen kirol-ekitaldi bilakatu da Kontxako Bandera.

Ikusleek koloretako banderen eta sirena-hotsen artean egiten diete harrera arraunlariei: Kontxako badia agertoki paregabe bilakatzen da Donostiako estropada tradizionalak topera bizitzeko. Hitzordua irailaren 6an eta 13an izango da.

Iturria: Donostia Kultura.