Zure txalo bakoitzak, animatzeko oihu bakoitzak, zure grinak eta azken arnasara bitarteko laguntza erabatekoak sekula baino biziago eusten diote Marea Laranjari. Dagoeneko gure historiaren parte zara, eta orain Marea Laranja film dokumental berrian parte hartzea nahi dugu. Euskaltelen ari gara prestatzen, eta 2024ko udazkenean estreinatuko da. Jarraitu irakurtzen nola parte har dezakezun jakiteko.

Igo elastiko laranja soinean duzula grabatutako bideoa

Euskaltel-Euskadi taldearen zale guztiei esker, gure kolore laranja bereizgarriarekin ikusi gaituzte munduko txoko guztiak koloreztatzen.

Horregatik, Marea Laranjaren protagonistak izan zaitezten nahi dugu; gure zaleen laguntzarekin eta EITBren parte-hartzearekin egingo dugu Euskaltelen film dokumental hori.

Igo elastiko laranja soinean duzula gure taldea animatzen agertzen zaren bideoa www.euskaltel.com/eu/marea-laranja helbidera, eta hartu parte historian gogoratzeko testigantza bat utzita. Eskerrak emateko, bideoak partekatzen dituzten pertsona guztiek beren izena ikusiko dute filmeko kreditu-tituluetan.

Azkar ibili, hau hasia baita eta gu bezainbeste hunkituko baitzara. Ikusi laburpen hau; oilo-ipurdia jarriko zaizu:

Marea Laranja, filma

Txirrindulari-herri bat gara, atzean historia handi bat duena, Euskaltel-Euskadiko txirrindulariek eta gure zale nekaezinek idatzia.

Film hau haientzako guztientzako omenaldi bat da, ondare horrekin jarraitu eta txirrindularitzaren historian beste orrialde bat idazteko.

Dagoeneko ikusi duzu 2024ko udazkenean estreinatuko dugun Marea Laranjaren trailer ikusgarria; gure historia ezagutarazteko balioko du filmak.

Dokumentalean, Euskaltel-Euskadiren zaleen, gure Marea Laranjaren, ezaugarriak erakutsi nahi ditugu: sentimendua, grina eta indarra.

Hunkitu eta arnasarik gabe utziko zaituzten irudiak ikusiko dituzu, eta taldearen sorrera, bilakaera eta Marea Laranjak mundu osoan izan duen eragina ezagutuko dituzu.

Zu ere parte-hartzaile zaituen marea bat.

Zure bideoen esperoan gaude, hemen: www.euskaltel.com/eu/marea-laranja

Elkarrekin historia egiten jarraituko dugu.