Aitatxo, amatxo: ba al zenekiten 10 urteko haurren ia %30ek dagoeneko badutela beren mugikorra? Harrigarria, ezta? Gure seme-alabek beren lehen mugikorra edukitzeko adinari buruz hitz egin izan dugu etxekoekin, lagunekin, lankideekin, beste guraso batzuekin... eta, zenbat buru, hainbat aburu!

Gure Lehen kontratua kanpainarekin, gure ikuspegia ematen saiatzen gara: mugikorraren erabilerak balio batzuekin lotuta egon behar du, eta ez dizkie inoiz galarazi behar bizitzako esperientziak, pantaila itzalita dagoela gertatzen diren horiek. Guretzat, konpromiso horiek ezinbestekoak dira; mezu honetan ikus ditzakezue.

Denda den, zuek bakarrik dakizue zein den une egokia zuen seme-alabei lehen mugikorra erosteko. Behin erabaki hori hartuta, lagundu egin nahi dizuegu pixka bat, eta, horretarako, guraso gisa izan ditugun esperientzietatik abiatuta, aholku batzuk emango dizkizuegu.

Aplikazioak kontrolatzea

  1. Gailuak egokituta egon behar du, bere adinerako egokiak diren aplikazioak bakarrik instalatzeko moduan.

iPhone bat baldin bada, “Murrizketak” funtzioak aukera emango dizue aplikazioak, web orriak eta beste funtzio batzuk blokeatzeko edo mugatzeko.

Androiden kasuan, berriz, Google Play-tik Guraso Kontrola aktibatu behar duzue, zuen seme-alabek eduki desegokietara (aplikazioak nahiz filmak) sartzeko aukerarik izan ez dezaten. Hori egiteko, nahikoa duzue Google Playren Ezarpenetera sartzea, eta nahi duzuen aukerekin aktibatzea.

  1. Horrez gainera, garrantzitsua da jatorri ezezaguneko aplikazioak instalatzeko aukera desgaitzea; horretarako, sartu Ezarpenak fitxan, Segurtasuna aukeran, eta desaktibatu jatorri ezezagunekoen aukera (berez desaktibatuta egon ohi da).

Gastuen kontrola eta webguneak

  1. Erosketak blokeatu nahi badituzue, fakturan ezustekorik ez izateko, jarraitu urrats hauei:

iPhonea bada, sartu berriz ere “Murrizketak” funtzioan, eta, ondoren, aktibatu Appleren dendaren laukitxoa, iTunes Store.

Zuen mugikorra Androida bada, berriz, praktikoena da pasahitz bat konfiguratzea Google Play-n. Hala, baimenik gabeko edo nahi gabeko erosketak egitea saihestuko duzue.

  1. Helduentzako edukiak dituzten webguneetara sartzea galarazi nahi badugu, berriz, egokiena da eduki horietara sartzeko mugak jartzeko aplikazio bat deskargatzea. Aukera asko daude, ordainpekoak nahiz doakoak. Orri honetan, Androiderako aplikazio batzuk aurki ditzakezu, eta beste honetan iOSerako Guraso Kontroleko aukera piloa. Probatu, eta hautatu gustukoen duzuna.
  2. Internet amaiezina da (bideoak, argazkiak, eta abar); beraz, azken aholku bat: kontuz mega-kopuruarekin! Euskaltelen bezeroa bazara, oso erraza da hil amaierako fakturan ezustekorik ez izatea: aski da Bezeroaren Gunean Gastu Kontrola Zerbitzu horrekin, deiak, SMS/MMSak eta Interneteko konexioak mugatu ahal izango dituzue, nahi duzuen zenbatekora. Zerbitzu hori gure tarifa batekin baino gehiagorekin da bateragarria, besteak beste Family tarifa rekin (horixe da familientzako gure tarifa).

Badakigu informazio asko dela. Horregatik, konfigurazioarekin arazoren bat baduzue, etorri lasai gure dendetara, guk lagunduko dizuegu zuen seme-alabentzako mugikorra prest jartzen.