Mugikorra garbitzean egiten den akatsik ohikoena zera da, leiho bat izango balitz bezala garbitzea. Eta aurreratu nahi dizugu guztiz debekatuta dagoela beira-garbigarriak erabiltzea, eta berdin lixiba erabiltzea. Izan ere, telefonoak gailu delikatuak dira, eta hondatzeko arriskua duzu, ez badituzu betetzen garbiketa- eta desinfekzio-gomendio batzuk, oraintxe zurekin partekatu nahi ditugunak.

Ezertan hasi aurretik, gogoan izan:

  • telefonoa itzali eta desentxufatu
  • ez erabili soinean duzun elastikoa edo sukaldeko papera; izan ere, iletxo batzuk askatzen dituzte, eta haiek zure mugikorrean arrastoak egin ditzakete edo hondatu
  • ez eman inoiz produkturik zuzenean telefonoan; eman beti zapi batean
  • ez erabili lixibarik, kristal-garbigarririk edo produktu urratzailerik, zure mugikorreko geruza oleofugoa suntsi baitezakete, arrastoak markatuta geratzea eragozten duen hori

Hori guztia argi izanda, has zaitezke. Babes-zorroa kentzean, ezusteko desatsegina izango duzu: espero zenuen baino zikinago dago. Lasai, ur eta xaboiarekin erraz kenduko duzu zikina.

Zure mugikorra garbitzeko, erabili betaurrekoen gamuza tipikoa; erraza da etxean halakoren bat izatea, eta, mikrozuntzezkoa denez, ez du iletxorik askatzen. Ur pixka batekin hezetu dezakezu akabera hobea izateko, baina kontuz ibili eremu sentikorrik ez bustitzeko, hala nola artekak edo kamera. Garbitu gainazal osoa mugimendu zirkularrak eginez, eta ondo lehortu amaitutakoan.

Orain telefonoa garbi duzu, baina ez duzu birusez eta bakterioez desinfektatu. Onena % 70eko alkohol isopropilikoa duten zapitxoak erabiltzea da. Applek Clorox markakoak gomendatzen ditu, baina, gehiegi konplikatu nahi ez baduzu, zeuk egin dezakezu likidoa etxean. Nahastu 70 ml alkohol, 96 gradukoa 30 ml urekin, astindu, eta prest. Busti pixka bat mikrozuntzezko gamuza, eta pasatu telefonoaren gainazalean.

Beste gailu batzuk

Egunero erabiltzen dituzun beste gailu batzuk ere garbitu ditzakezu hala: ordenagailua, sagua edo kontsolaren edo telebistaren agintea.

Recomendaciones para limpiar y desinfectar tu móvil y otros dispositivos

Teklen arteko tarteak edo juntura txikiak garbitzeko, erabili kotoi-txotx busti bat, kontu handiz beti.

Garbiketa maiz errepikatzea gomendatzen dizugu, batez ere ordenagailua familiarekin partekatzen baduzu etxean edo mugikorra txikiei uzten badiezu marrazkiak ikusteko.

Eta, zalantzarik baduzu, hemen gauzkazu.