WhatsAppek baditu zenbait trikimailu zure bizitza errazteko. Bazenekien audioak grabatzeko ez duzula denbora guztian botoia sakatuta eduki beharrik? Aurkikuntza bat. Hartu zure Euskaltel mugikorra, eta atera etekin guztia zure WhatsApp-ari.

  • Gehitu kontaktuak QR kodea eskaneatuz: ahaztu zenbakiak eskuz gehitzea agendan. Orain, WhatsApp-eko profil bakoitzak bere QR kodea du; “Ajustes” menuaren goiko eskuineko izkinan ikusiko duzu zurea. Nahi duzunarekin parteka dezakezu zure kodea, eta kontaktu gisa gehitu nahi dituzun pertsonena eskaneatu.

  • Sortu txat bat interesatzen zaizkizun gauzak zeure buruari bidaltzeko: erabili WhatsApp zeure buruari ahantzi nahi ez dituzun estekak, argazkiak edo argitalpenak bidaltzeko. Sortu WhatsApp talde bat beste pertsona batekin, eta ezabatu hura gero, zu bakarrik geratzeko. “Nire gauzak” izena jar diezaiokezu taldeari ?.

  • Grabatu audio-mezuak denbora guztian botoia sakatuta eduki gabe: audio luze samarrak bidali ohi badituzu, eskertuko duzu trikimailu hau. Hasi grabatzen, eta lerratu hatza gorantz giltzarrapo bat ikusi arte; hauta ezazu, eta hitz egin nahi duzun guztia.

  • Markatu mezu bat irakurri gabeko gisa, geroago erantzuteko: WhatsApp-eko mezu bat irakurtzean erantzuten ez baduzu, oso litekeena da gero ahaztea. Markatu irakurri gabeko gisa, gogorarazteko. Hautatu txata, joan goiko hiru puntuen menura, eta sakatu “Marcar como no leído”.

  • Aipatu mezuak azkarrago: mezua hautatu eta txat berean goiko ezkerreko geziarekin birbidali beharrean, hatza eskuinerantz lerratuz egin dezakezu gauza bera. Urrats bat gutxiago beharko duzu.

Behin trikimailuen berri izanda, ezin diozu utzi erabiltzeari. Hemen dituzu mezularitza-aplikazioaren trikimailu gehiago.

Bazenuen WhatsApp-eko trikimailu horien berri? Kontaiguzu zein erabiltzen dituzun zuk.