WhatsAppi zuku guztiaateratzen ari zara? Aurkitu erantzuna oraintxe bertan. Hartu zure Euskaltel mugikorra, eta hasi 5 trikimailu hauek praktikan jartzen WhatsApp benetako pro batek bezala erabiltzeko. Hauek, kuxkuxean ibiltzeko:

  • Mezuak arrastorik utzi gabe ikusteko eta idazteko: : ez dezatela ikusi mezu bat irakurri duzun edo une horretan idazten ari zaren. Aktibatu hegazkin modua aurrez, eta ez duzu arrastorik utziko.

    Gogoratu marka urdin bikoitza ere desaktiba dezakezula: joan "ezarpenak" atalera, hautatu "kontua" eta, ondoren, "pribatutasuna". Han, desautatu “irakurketa-baieztapenak” aukera.

  • Talde batean mezua nork irakurri duen jakiteko: aukeratu idatzi duzun mezua, sakatu goiko aldeko hiru puntuak, eta aukeratu “info”; ikusiko duzu nork irakurri duen eta zer ordutan irakurri duen.

  • Taldeko mezu bati modu pribatuan erantzuteko: talde batean zaude eta pertsona bakar bati erantzun nahi diozu; bada, aukeratu mezua eta sakatu “erantzun pribatuan” goiko hiru puntuen menuan.

  • Zure profil-argazkia eta egoera gutxi batzuei ezkutatzeko: kuxkuxeroetatik babesteko konfigura dezakezu zure WhatsAppa. Aukeratu nork ikustea nahi duzun zure argazkia, nagusiak oporretan non egon zaren jakin ez dezan. Joan WhatsApp-en “ezarpenak” atalera, eta hautatu “kontua” eta “pribatutasuna”. Ondoren, sakatu “profileko argazkia”, eta aukeratu zure aurpegia nork ikustea nahi duzun: denek, nire kontaktuek edo inork ez.

    Gauza bera zure egoera-eguneratzeak nork ikus ditzakeen aukeratzeko. “Ezarpenak” atalean, hautatu “kontua” eta “pribatutasuna”. Ondoren, sakatu “egoera” eta markatu hauetako bat: “nire kontaktuak”, “nire kontaktuak, ... izan ezik”, edo “hauekin bakarrik partekatu: ...”

  • Audio-mezuak zuk bakarrik entzuteko: audio bat jaso baduzu, baina supermerkatuko ilaran bazaude eta besteek entzutea nahi ez baduzu. Erraza da, telefonoa belarrira hurbildu besterik ez duzu egin behar audioa pribatuan entzuteko, edonon zaudela ere.

Bazenuen WhatsApp-eko trikimailu horien berri? Kontaiguzu zein erabiltzen dituzun zuk.