Lehendabizi, hauxe galdetu behar diozu zeure buruari: zer egingo dut tableta berriarekin?. Galdera horren erantzunak zuzeneko eragina izango du, besteak beste, pantailaren tamainan, ahalmenean, bateriaren iraupenean eta, jakina, prezioan.
1. PisuaTableta zeurekin duzula hara eta hona ibili behar baldin baduzu, pantaila txikikoa duzu egokiena, pisu txikiagoa izaten baitu, normalean behintzat. Pentsa: 10 hazbeteko tabletak 500 eta 600 gramo arteko pisua du; , 7/8 hazbetekoek, berriz, 300 eta 400 gramo artekoa. Pisu-alde horiek txikiak dirudite, baina, seguru asko, nabaritu egingo duzu egunero erabiliz gero.
2. AutonomiaBerriro ere, puntu hau zuzen-zuzenean dago lotuta tabletari eman behar diozun erabilerari. Etxetik kanpo askotan erabiltzeko asmoa baldin baduzu, autonomia handikoa (zazpi ordu baino gehiago) da gomendatuena.
Merkatuko tableta gehienek sei ordu baino gehiagoko autonomia dute ohiko erabileran (bideoak ikustea, Interneten nabigatzea) eta, batez beste, gehienek 7-8 ordukoa gehienek. Ahalmen handiena dutenak 12 ordura arteko autonomia izan dezakete.
3. PantailaGehien egingo duzuna gailu mugikorrean filmak ikustea baldin bada, 16/10 formatua (adibidez, Samsung Galaxy Tab 4 10) erosoagoa izango zaizu 4/3 (adibidez, iPad) formatua baino. Azkena aipatu dugun hori, berriz, erosoagoa da Interneten nabigatzeko. Adi irakurri pantailaren neurrien definizioa eta, hautatzen duzun modeloaren arabera, honen arabera desberdindu: pantaila kapazitiboak eta erresistiboak.
4. Konexio-sistemak Bideoklubeko azken estreinaldia ikustekotableta telebistara konektatzen duzunean ezustekorik nahi ez baduzu, aholkatzen dizugu aurrez begiratzea mikro-hdmi atakarik baduen.Baliteke tabletak ez edukitzea ataka-mota hori; hala baldin bada, egokigailuak eros ditzakezu.
5. Kablerik gabe nola konektatuGaur egun, tabletek aukera hauek dituzte:
- WiFia: sarea dagoen edozein lekutan kablerik gabe konektatzeko.
- GPSa: tableta erabil dezakezu, gidatzen ari zarela edo oinez zabiltzala, ezagutzen ez dituzun tokietara gida zaitzan.
- Bluetootha: fitxategiak beste gailu batera haririk gabe transferitzeko modu erraz eta azkarra.
Beti ez dagoen baina zuretzat interesgarria izan daitekeen funtzioetako bat 3G/4G da: smartphonearekin bezala, Interneten nabiga dezakezu WiFirako sarbiderik ez duzunean.
Beti moda-modan dabilen horietakoa baldin bazara, berriz, hor duzu NFC funtzionaltasuna, zeinak, bi gailu elkarrengandik gertu jarrita, informazioa trukatzeko aukera ematen baitizu. Bestalde, geroz eta gehiago erabiltzen da ordainketak lekuan bertan egiteko.
6. Zenbateko memoria?Oinarrizko erabilerarako (Interneten nabigatzea eta bideoak eta aplikazioak deskargatzea) 16 edo 32 GB nahikoak dira. Baina bideo eta argazki asko pilatzeko asmoa baldin baduzu, bideojokoak instalatu eta informazio asko jaso nahi baduzu, agian 64 edo 128 GB-ekoa hartu beharko zenuke. Hala ere, kanpoko memoria-txartel bat jartzeko aukera ere azter dezakezu, edukiera handiko tableta bat erosi beharrean; merkeagoa izan daiteke.
7. Sistema eragileaAtal honetan, bi sistema eragile nagusiak hauek dira: Appleren iOS eta Googleren Android. Sail honetako hirugarrena Microsoften Windows da.
iOS da iPad-en sistema eragilea (bai Air, bai Mini modeloetan). Abantailetako bat da App Store bidez tabletarako espezifikoki sortutako aplikazio-aukera handia duela. Android, bestalde, tableta-modelo gehiagotan dago, oraingoz, eta tabletetarako iOS-ek baino aplikazio gutxiago ditu. Googleren zerbitzuak gustatzen bazaizkizu eta horietara ohituta bazaude, garbi asko dago zer aukeratu behar duzun.
Bestalde, Apple-ren erabiltzaile zaretenok ezagutzen dituzue ikurtzat sagar bat duen markako gailuen arteko bateragarritasunak, bai eta “arrotzekiko” dituztenmugak ere. Appleren tableten aldeko beste puntu bat diseinua eta interfazea dira (oso zainduak); prezioa, ordea, ez da Android-a duten gailuena bezain lehiakorra.
Microsoftek, bestalde, aukera hauek ditu: Surface Pro 3 eta Surface 3, Windows 8-arekin. Kasu honetan, abantaila dute Windowsekin lan egitera ohituta dauden eta inguru horretan lanean segitu nahi duten horiek.
Garbi ikusten al duzu zein tableta-mota nahi duzun? Seguru asko, beste faktore batzuek ere (adibidez, prezioak) eragina izango dute zure erabakian; nolanahi dela ere, espero dugu lagundu izana erabakitzen zer tableta den zuretzat egokiena. Azken urratsa, berriz, zeuk egin behar duzu!