Zein zen SIM txartelaren PIN kodea? Hara, ez zen uste nuena, eta orain mugikorra blokeatu dut. Halako egoeretan, PUK kodea sartu behar izaten da, SIM txartela desblokeatzeko. Tutorial labur honetan kontatuko dizugu zer den PUK kodea, zer egin behar duzun ez baduzu PUK kodea gogoratzen eta nola jakin dezakezun Euskaltelen zure SIM txartelaren PUK kodea.
Euskaltelen txartelaren PIN kodea
PIN kodea edo Personal Identification Number telefono mugikorra desblokeatzeko erabiltzen da, erabili behar duzunean. Zuk baino ezin du aldatu zenbaki pertsonal hori. eta, horregatik, ezin duzu kontsultatu Euskaltelen bezeroaren gunean.
Jatorrizko PIN kodea SIM txartelarekin bidali genizun kutxan ageri da. Horregatik, kutxa gordetzea gomendatzen dizugu, eskura izan dezazun aurrerago PIN zenbakia behar izanez gero edo ahaztu baldin baduzu.
PIN kodea aldatu behar baduzu, zuzenean egin dezakezu mugikorreko ezarpenetatik. Oso erraza da:
- Ezarpenetan, aukeratu “segurtasuna” edo “pasahitzak eta segurtasuna” izeneko aukera bat (izena aldatu egiten da telefono-markaren arabera).
- Bilatu “pribatutasuna” aukerara eramango zaituen menua.
- Sakatu “Blokeatu SIMa” atalean.
- Aukeratu “SIM txartelaren PINa aldatu”.
- Sartu SIM txartelaren PIN zaharra.
- Eta, jarraian, sartu PIN zenbaki berria; bi aldiz satu beharko duzu, segurtasuna bermatzeko.
Ez baduzu PIN zaharra gogoratzen, edo zenbakia gaizki sartu baduzu hiru aldiz, PUK kodea beharko duzu.
Zer da zure SIM txartelaren PUK kodea
Personal Unlocking Keyren akronimoa da PUK, eta zure SIM txartela desblokeatzeko sartu behar duzun 8 zenbakiko kodea da. Telefonoa blokeatuta gelditzen da, PIN kodea hiru aldiz gaizki sartzen baldin baduzu.
Eta PIN kode berria sartu beharko duzu desblokeatzeko, baina, lehenago, segurtasun-neurri gisa, PUK kodea sartzeko eskatuko dizu mugikorrak.
Zer egin ez baduzu PUK kodea gogoratzen
PUK kodea Euskaltelen eman genizun zenbaki bat da, eta zure SIM txartelaren bilgarrian dago jasota. Ziurrenik, ez zenuen buruz ikasiko, eta litekeena da ez gogoratzea non gorde zenuen txartelaren bilgarria.
Etxea hankaz gora jarri aurretik, sartu Euskaltelen bezeroaren gunean, hor beti baituzu eskuragarri zure PUK kodea.
Nola jakin Euskaltelen PUK kodea
Ikusi berri duzunez, PUK kodea beti duzu eskuragarri Euskaltelen bezeroaren gunean.
Baina mugikorra blokeatuta egongo denez, ezin izango zara sartu aplikazioaren bitartez, eta Euskaltelen webgunetik sartu beharko duzu: https://mi.euskaltel.com/eu/sartu.
Zer gertatzen da ez badaukazu ordenagailurik eskura? Kontsultatu daiteke SIM txartelaren PUK kodea beste mugikor batetik? Bai. Euskaltelen aplikazioa deskargatu beharko duzu horretarako (Android edo iOS) beste mugikor horretan, zure erabiltzaile -izenarekin eta pasahitzarekin sartu beharko duzu, eta jarraian adierazten dizkizugun urratsak egin.
Non kontsultatu PUK kodea Euskaltelen bezeroaren gunean
Esan bezala, Euskaltelen bezeroaren gunetik zure SIM txartelaren PUK kodea kontsultatu dezakezu.
Jarraitu urrats hauei:
- Sartu Euskaltelen bezeroaren gunean. Ez bazara inoiz sartu, nola erregistratu erakutsiko diguzu hemen:
Webgunetik sartzen bazara:
- Sakatu zure mugikor-linearen “Konfiguratu” botoia.
- Eta, jarraian, aukeratu “PUK kodea” menua.
Aplikaziotik sartzen bazara:
- Aukeratu mugikor-linea.
- Eta, pantailaren bukaeran, PUK kodea ikusiko duzu.
Orain, PUK kodea badakizunez, sartu, SIM txartela desblokeatzeko. Baina, ohar garrantzitsu bat: PUK kodea gaizki sartzen baduzu 10 aldiz baino gehiagotan, SIM txartelak blokeatua jarraituko du, eta deitu egin beharko diguzu, SIM txartelaren kopia bat eskatzeko.
Badakigu ez dela hori gertatuko 😊, baina informazio guztia ematea gustatzen zaigu.
Espero dugu lagungarria izango zitzaizula.