Terrazaren batera hurbildu bazara, konturatuko zinen mahai gainean ez dagoela kartarik, lauki txiki batzuk baizik, puntu zuriz eta beltzez osatuak. QR kodeak dira, eta zure mugikorrarekin eskaneatu behar dituzu eguneko menuan zer duten jakiteko. Nola egin ez badakizu, ez izutu, ez baitzara geratuko gildarik gabe. Aplikaziorik deskargatu gabe QR kodeak nola eskaneatu azalduko dizugu.

Zure mugikorra Android bat bada

  • Mugikorraren kamerarekin: Android sistema eragilea duten mugikor gehienek badute QR kodeak eskaneatzeko funtzioa. Egiaztatu zureak ba ote duen, kameraren aplikazioan, eta aktibatu aukera hori, desaktibatuta agertzen bazaizu. Orain, nahikoa duzu kamera irekitzea, eta QR kodea enfokatzea (sakatu beharrik gabe); pantailan kodearen edukia agertuko zaizu: web-helbide bat, pdf bat edo kartaren irudi bat, adibidez.

  • Cómo escanear códigos QR Cámara
  • Eskaner tresnarekin: berrikusi zure telefonoan lehenespenez instalatuta dauden tresnak, ziur aski izango baituzu eskaneatzeko aplikazio berariazko bat.
  • Cómo escanear códigos QR

  • Google Lens-ekin: zure mugikorrak aurreko aukerak ez baditu, Google Lens funtzioa erabil dezakezu QR kodeak irakurtzeko. Google Assistant irekiz iritsiko zara hara: Ok Google esanez edo telefonoaren Home botoia sakatuz. Behealdean, lauki-formako botoi bat ikusiko duzu; sakatu, eta enfokatu irakurri nahi duzun QR kodea.

  • Cómo escanear códigos QR Google Lens

Zure mugikorra iPhone bat bada

QR kode bat iPhone mugikor batetik irakurtzeko, kameraren aplikazioa ireki eta kodea enfokatu besterik ez duzu egin behar, barruan duen informazioa pantailan erakuts diezazun.

Has zaitez QR kodeetara ohitzen, 2.0 zerbitzariaren aroa geratzeko etorri baita.

Zalantzarik baldin baduzu, zuri laguntzeko gaude.