Mugikor gehiago sartu ditugu katalogoan, bai baitakigu opor-ondorena une egokia dela telefonoz aldatzeko. Mugikor berria erosten dugunean, askotan, zaharra tiradera batean sartu, eta ahaztu egiten gara harekin. Esan egia: zenbat dituzu horrela utzita? Gaur, zure mugikor zaharra birziklatzeko aholkuak emango dizkizugu.
Ezabatu informazio guztia
Zure telefonoari betiko agur esan aurretik, datu guztiak ezabatu behar dituzu: kontaktuak, WhatsAppeko mezuak, argazkiak... Baina, kontuz, betiko galdu nahi ez badituzu, ziurtatu hodeian gorde dituzula.
Jarraitu urrats hauei:
- Gorde nahi dituzun datu guztien segurtasun-kopia bat egin hodeian.
- Zifratu datuak, inork ikus ez ditzan. Zure mugikorraren segurtasun-doikuntzetatik egin dezakezu: hautatu “telefonoa zifratu” aukera, eta sartu pasahitz seguru bat. iOSen, automatikoki zifratzen dira datuak mugikorra kode edo Touch ID batekin babestuta dagoenean.
- Berrezarri fabrikako balioak arrasto guztiak ezabatzeko.
- Androiden, modeloaren arabera, toki desberdinetan dago berrezartzeko aukera. Normalean, segurtasuneko fitxan egon ohi da. Han, “ezabatu datu guztiak” funtzioa hautatu behar duzu (fabrikako balioak berrezartzea), edo “berrezarri telefonoa”. Izen bat baino gehiagorekin ager daiteke.
- iOS: Sartu doikuntzak aukeran, sakatu “orokorra”, eta, ondoren, “berrezarri”. Ondoren, sakatu “Ezabatu edukiak eta doikuntzak”. Appleren IDaren pasahitza edo kodea eskatuko dizu, akaso. Azkenik, berretsi gailuko informazio guztia ezabatu nahi duzula.
SIM edo microSD txartelen kasuan (bigarren hori memoria handitzeko erabiltzen da), beste telefono batean erabili behar ez badituzu, puskatu.
Eraman zure mugikor zaharra garbigune batera
Zure mugikorra beste norbaiti emateko asmorik ez baduzu (Oxfam Intermón edo Amnistia Internazionala, adibidez), eraman garbigune batera.
Ez, mugikorrak ezin dira edukiontzi horira bota. Izan ere, material oso desberdinekin eginak daude, hala nola plastikoa, beira eta metalak. Beraz, behar bezala botatzeko, garbigune batera eraman behar duzu. Han bereiziko dituzte osagaiak, berrerabili ahal izateko. Hauxe da hurbilen duzun garbigunea.
Keinu txiki honekin, mesede handia egingo diozu planetari 💚. Guztion ardura da!
Eta gogoan izan lehen esandakoa: zure mugikor zaharrari erretiroa emateko gogoz bazaude, ikusi zer eskaintza ditugun Euskaltelen.
Eta zuk, zer egiten duzu gure planeta zaintzeko?