#NiEtxeanGelditukoNaiz, eta zu? Euskalelen zerbitzu guztiak erraz kudea ditzakezu zure etxetik. Nola jar zaitezke harremanetan Euskaltelekin egun hauetan? Zure ohiko izapideak webgunearen edo aplikazioarenbidez egin ditzakezu (Android eta iOS). Zure kontsultak egun batzuk itxaron badezake, bidali mezu elektroniko bat; eta presazkoa dela iruditzen bazaizu, deitu telefonoz.

Euskaltelen dendak

Teknologia eta telekomunikazioak herritarrentzako zerbitzu kritiko gisa definituta daude, beraz, behar bagaituzu Euskaltelen dendetan ere aurkituko gaituzu. Dendan arreta emateko protokoloak egokitu ditugu, osasun-agintarien gomendioetara egokitzeko; beraz, lasaitasun osoz joan zaitezke, 10.00-15.00 bitartean.

Egun hauetan Euskalteleko zerbitzuen gestioak zure etxetik egitea gomendatzen dizugu #NiEtxeanGelditukoNaiz.

Webgunea

Ikusi gure zerbitzu guztiak Euskaltelen webgunean, eta egin zure izapide guztiak Bezeroaren Gunetik.

Aplikazioa

Zure zerbitzuak zuk zeuk konfiguratzen eta ohiko izapideak erraz egiten lagunduko dizu gure aplikazioak. Besteak beste, wifia konfigura dezakezu, matxurak kudeatu, kontsumoak kontsultatu eta abar.

Deskargatu Androiderako eta iOSerako.

Helbide elektronikoa

Zure kontsultak egun batzuk itxaron dezakeela uste baduzu, idatzi mezu elektroniko bat [email protected] helbidera.

Telefonoa

Presazko kontuetarako, gure telefonoa erabil dezakezu.

1717: Bezeroarentzako arreta, matxurak eta zerbitzu teknikoa. Informazioa emateko, kudeaketetan laguntzeko eta telefonia mugikorrari, telefonia finkoari, Interneti eta telebistari buruzko edozein arazo konpontzeko norbait gertu izan dezazun, doako 1717 zenbakia markatu besterik ez duzu egin behar.

900 840 092: Doako ordainketa-zerbitzu hau ere baduzu eskura, atzeratutako fakturak kostu gehigarririk gabe ordaindu ahal izateko.

2232: Doako zerbitzua aurrez ordaintzeko mugikorretarako. Saldoa edo txartelaren iraungitze-data kontsultatzeko, mugikorreko hizkuntza aldatzeko edo erraz-erraz kargatzeko.

688 688 222: atzerrian dagoen bezeroarentzako arreta-telefonoa.

Ikusten duzunez, aukera asko dituzu gurekin harremanetan jartzeko. Egun hauetan gure komunikazio-bideak arduraz erabiltzea gomendatzen dizugu, zuen kontsulta guztiei erantzun ahal izateko.

Zugandik hurbil gaude!