Wifiaren konfigurazioari buruzko galdera ugari helarazten dizkiguzue. Batzuetan mantso dabil, eta ez dakizue zer egin; edo bisitan etorri zaizkizue etxera, eta ez duzuen gogoan zein den pasahitza. Euskaltelen aplikazioa da soluzioa. Tutorial bat prestatu dugu urratsez urrats azaltzeko nola kudeatu behar duzun zure wifi-sarea mugikorretik.
Hasteko, deskargatu aplikazioa (Android eta iOSerako dago eskuragarri), eta erregistratu. Behin barruan egonik, zure wifiarekin lotutako aukera guztiak ikus ditzakezu “Nire wifi-sarea” botoian.
Handik, sarearen izena edo pasahitza aldatu ahal izango duzu, edo kanala aukeratu, interferentziak saihesteko. Euskaltelen, zure bideratzaileko 5Ghz-eko sarea erabiltzea gomendatzen dizugu.
Kable-modema ere konfiguratu ahal izango duzu, eta piztuta zenbat denbora daraman ikusi.
Esandakoa: tutorial honetan azaldu dugu den-dena.
Lagungarri izatea espero dugu. Ikusi zer zerbitzu kudea ditzakezun Euskaltelen aplikaziotik.
Eta, zalantzarik baduzu, idatzi iruzkin bat.