Wifiaren konfigurazioari buruzko galdera ugari helarazten dizkiguzue. Batzuetan mantso dabil, eta ez dakizue zer egin; edo bisitan etorri zaizkizue etxera, eta ez duzuen gogoan zein den pasahitza. Euskaltelen aplikazioa da soluzioa. Tutorial bat prestatu dugu urratsez urrats azaltzeko nola kudeatu behar duzun zure wifi-sarea mugikorretik.

Hasteko, deskargatu aplikazioa (Android eta iOSerako dago eskuragarri), eta erregistratu. Behin barruan egonik, zure wifiarekin lotutako aukera guztiak ikus ditzakezu Nire wifi-sarea botoian.

Handik, sarearen izena edo pasahitza aldatu ahal izango duzu, edo kanala aukeratu, interferentziak saihesteko. Euskaltelen, zure bideratzaileko 5Ghz-eko sarea erabiltzea gomendatzen dizugu.

Kable-modema ere konfiguratu ahal izango duzu, eta piztuta zenbat denbora daraman ikusi.

Esandakoa: tutorial honetan azaldu dugu den-dena.

Lagungarri izatea espero dugu. Ikusi zer zerbitzu kudea ditzakezun Euskaltelen aplikaziotik.

Eta, zalantzarik baduzu, idatzi iruzkin bat.