Ba al dakizu mugikorrera haririk gabeko entzungailuak nola konektatu? Arinak eta dotoreak dira, eta kable deserosoak erabili behar izatea saihesten dute. Horregatik, gadget teknologiko bilatuenen artean daude. Zure Androidedo iOSmugikorrera konektatzen ikastea baino ez zaizu geratzen. Urratsez urrats azalduko dizugu.
Lehen urratsak: aktibatu Bluetootha eta Parekatze modua
- Entzungailuak Bluetooth konektagarritasunaren bitartez konektatzen dira mugikorrera. Hori dela eta, hasteko, mugikorreko ezarpenetara joan beharko duzu, eta Bluetootha aktibatu.
Gauza bera egin beharko duzu entzungailu berriekin. Jarri mugikorretik gertu, eta aktibatu entzungailuetan ere Bluetooth sinkronizazioa.
- Hurrengo urratsa: Parekatze modua. Desberdin aktibatzen da modeloaren eta markaren arabera. Beharbada, ukipen-kontroletako edo karga-estutxeko botoi bat erabili beharko duzu, pizteko botoia luzaroan sakatu beharko duzu, edo entzungailu bakoitzean aldi berean botoia sakatu.
Zalantzarik baduzu, kontsultatu entzungailuen jarraibideak.
Eta ez amore eman lehenengo aldian ez baduzu lortzen eta ez badaude ikusgai telefonorako, bi urrats horiek eginda ere. Hori gertatzen bada, saiatu berriro pizten eta egiaztatu pizte-argiak kolorea aldatzen duela edo dir-dir egiten duela. Orain bai, parekatzeko prest dago gailua.
Gehitu edo parekatu beste gailu bat telefonoan
- Sartu Konektatutako gailuak zerrendan, eta hautatu Parekatu beste gailu bat aukera.
Segundo gutxira, zure mugikorrak Bluetootha aktibatuta duten hurbileko gailuak aurkituko ditu, eta horien artean agertuko dira entzungailu berriak.
- Orain, zoaz Eskura dauden gailuak aukerara.Hor, entzungailuen izena edo modeloa agertuko da, eta Lotu edo Parekatu aukeratu behar duzu aukera-menuan, zerrendara gehitzeko.
Segundo gutxira, entzungailuak smartphonera konektatuta izango dituzu. Baina hau ere aldatu egiten da telefono-modeloaren arabera.
Entzungailuak telefono mugikorrarekin lotzea
Laster izango dituzu entzungailuak telefonora konektatuta.
Kasu gehienetan, entzungailuak azkar eta erraz parekatzeko aukera ematen dizun laster-grafiko bat agertuko zaizu mugikorrean.
Ziurrenik, lau digituko gako bat eskatuko dizu; haririk gabeko entzungailuen identifikazioa da.
Agian, konexio- edo ikusgaitasun-hobespenak edo beste datu edo baimen batzuk hautatzeko eskatuko dizu, parekatzea amaitzen utzi baino lehen, batez ere zure telefonoak Android sistema eragilea badu.
Edo alderantziz. Beharbada, hori guztia egitea ez da beharrezkoa izango, entzungailuak automatikoki parekatzen direlako hurbileko gailura lehen aldiz erabiltzen dituzunean.
Nolanahi ere, modu horretan egiaztatu ahal izango duzu benetan lotuta daudela eta, adibidez, konektatzen duzun gailua aldatu ere egin ahal izango duzu.
Lehen aldiz konfiguratu ondoren, parekatzea gordeta geratzen da, eta automatikoki gertatuko da entzungailu horiek berak konektatzen dituzun bakoitzean.
Entzungailuak mugikorretik deslotzea
Entzungailuen eta mugikorraren arteko lotura kendu nahi baduzu, Konektatutako gailuak zerrendatik kendu baino ez duzu egin behar.
Hala ere, puntualki, itzali egin ditzakezu, edo Bluetooth aukera desaktibatu.
Konfiguratu entzungailuen xehetasunak mugikorrean
Konfigurazioa fitxan, entzungailuen ezarpenak nahierara alda ditzakezu: audio- edo soinu-moduak hautatu, mugikorreko deiak jasotzea gaitu/desgaitu, bateria-maila kontsultatu eta are nahi duzun izena jarri ere.
Zer da Android telefonoen Google Fast Pair?
Android sistema eragilea duten telefonoak Google Fast Pair sistemaren bidez parekatzen dira haririk gabeko gailuetara.
Funtziona dezan, Bluetoothaz gainera, kokapena aktibatu behar duzu mugikorrean, beharrezkoa baita hurbileko gailuak detektatzeko.
Horrela, gailua eta osagarria hurbiltzean, irudia eta izena agertuko zaizkizu laster-leiho handi batean, eta Konektatu sakatu baino ez duzu egin beharko. Segundo gutxira, parekatzea berresteko mezu bat agertuko zaizu pantailan.
Duela gutxi, Fast Pair sistema eguneratu egin da, eta zenbait aukerarekin osatu Horiei esker, osagarriaren aplikazio gehigarria Play Storetik deskargatu ahal izango duzu, edo osagarriak hemendik aurrera izango dituzun Android telefonoekin automatikoki parekatu.
Haririk gabeko entzungailuen modeloak
Diseinua eta modeloa dira haririk gabeko entzungailuen aurkezpen-gutuna.
Haien formaren arabera, honela sailka daitezke: zirkumauralak, suprauralak, intrauralak eta botoi antzekoak.Hots, belarri osoa estaltzen dutenak, belarriaren gainean geratzen direnak, entzunbidean sartzen direnak edo kanpoko aldean jartzen direnak.
Haririk gabeko entzungailuen ezaugarri teknikoak
Ezaugarri teknikoei dagokienez, modelo bakoitzak inpedantzia edo bolumen jakin bat izaten du, 16 edo 32ohm bitartekoa; eta potentzia edo sentikortasun jakin bat, ez litzatekeena 100dB baino gehiago izan beharko.
Autonomia da erabiltzaileei gehien interesatzen zaien beste alderdietako bat. Zenbait ordu eta zenbait egun bitartekoa izaten da. Interesgarria izaten da, halaber, karga bizkorraren aukera izatea eta estutxean bertan kargatu ahal izatea.
Soinuaren kalitateari dagokionez, guztia ondo joaten da... harik eta 10metro urruntzen zarenera arte. Distantzia horretatik aurrera, audioa ahultzen hasten da, hein batean edo bestean, modeloaren arabera.
Erraz-erraza da haririk gabeko entzungailuak zure Android edo iOS telefonora konektatzea eta audio-kalitate onenaz gozatzea eroso, dotore eta haririk gabe.