Euskaltelen oraingoz ez dugu tristurarentzako konponbiderik, baina lagundu diezazukegu urtarrileko astelehenetan beheraldia eragiten duten egoera horiek gainditzen.
Egin aurre Blue Mondayari Euskaltelekin
- Lanera berandu iristea 8:00etako auto-ilararen ondorioz: lo gehixeago eginda, azkarrago iritsiko zara Euskaltelen Xiaomi Mi Electric Scooter 3 patinetearekin.
- Bideo-dei batean wifia motel badabil: lau aldiz estaldura handiagoa eta lau aldiz wifi-seinale azkarragoa izango duzu etxean Euskaltelen WiFi Mesh zerbitzu berriarekin.
- Mugikorra lurrera erori eta KO geratzea: aseguratu zure pantaila Euskaltelen estreinatu mugikorra edo Pantailaren Zaintza zerbitzuarekin 4 €-tik hasita.
- Urtarrila amaitu baino lehen daturik gabe geratzea mugikorrean: aldatu Euskaltelen giga-kopuru mugagabera.
- Norbait telebistako urrutiko aginteaz jabetzea: hartu mugikorra, tableta edo ordenagailua zure telesaila Edonon aplikazioan ikusteko (Androiderako, iOSerako edo ordenagailurako).
- Gaur zer ikusi ez jakitea: 110 kanaletik gora dituzu aukeran Android 4K deskodetzailea duen Guztia TBarekin, eta bertatik zuzenean sar zaitezke Amazon Prime Video eta Netflixera.
- Korrika egitera joan zarenean dei garrantzitsu bat galtzea: eskuratu entzungailuak, band sport bat edo smartwatch bat Euskaltelen.
- Asteleheneko partida etxean ikusi ezin izatea: kontratatu DAZN Euskaltelen bidez, eta zerbitzua opari izango duzu 3 hilabetez.
- WiFiaren pasahitza ahaztea: berreskuratu edo erraz alda dezakezu mugikorretik, Euskaltelen bezeroen aplikazioan (Android edo iOS).
- Instagramen Blue Mondayko istorioetarako ideiarik gabe geratzea: eman beste ukitu bat Euskaltelen stickerekin 😉.
Happy Monday!!