Mugikorrean edo tabletan Edonon aplikazioaren bidez edukiren bat ikusten ari bazara, zuzenean telebistara bidal dezakezu. Erraz-erraza da. Izan ere, Edonon bateragarria da Chromecast-ekin, eta funtzionaltasun horri ahalik eta etekin handiena atera diezaiozun nahi dugu. Horregatik, Edonon aplikazioaren edukia zure telebistara nola bidali ikasteko gida hau prestatu dugu.

Nola funtzionatzen du Chromecast-ek?

Duela ia hamarkada bat, Chromecast kaleratu zuen Googlek, askorentzat ezinbesteko asmakizun bat. Zergatik?

Izan ere, zure mugikorrean edo tabletan erreproduzitzen ari zaren bideo, telesail edo film bat telebistan ikusteko modu azkar bat da.

Hau da, eduki hori partekatu egiten duzu, “telebistara bidali”, han ikusteko.

Di-da batean.

Bada, hori bera egin dezakezu Edonon aplikazioan ikusten ari zaren edukiarekin. Nola egin behar duzun kontatuko dizugu.

1. urratsa: instalatu Chromecast

Lehendik Chromecast erabiltzen baduzu, hurrengo puntura joan zaitezke. Gailu hau eskuetan duzun lehen aldia bada, ordea, instalatu eta konfiguratu egin beharko duzu. Oso erraza da.

  • Konektatu Chromecast telebistara HDMI kablearen bidez.
  • Deskargatu zure mugikorrean edo tabletan Google Home aplikazioa: Android edo iOS.
  • Ireki Google Home aplikazioa eta jarraitu konfigurazio-urratsei. Ikusiko duzu instalazio-prozesuan, baina gogoratu Chromecast-ek eta mugikorrak edo tabletak wifi berera konektatuta egon behar dutela.
  • Hasi saioa Googleko zure kontuarekin, zu zarela egiaztatzeko.

Orain prest dago zure smartphonetik edukia telebistara bidaltzen hasteko.

OHARRA: Euskaltelek instalatzen duen telebista-deskodetzaileak badu Chromecast-en funtzionalitatea; beraz, deskodetzailea izanez gero, ez duzu ezer instalatu edo deskargatu beharrik. Hori bai, zure mugikorrak eta telebista-deskodetzaileak wifi-sare berera konektatuta egon behar dute.

2. urratsa: deskargatu Edonon zure mugikorrean edo tabletan

Begi-bistakoa dirudi, baina ez dago sobran aipatzea. Deskargatu zure mugikorrean edo tabletan Edonon aplikazioa Androiderako edo iOSerako.

Euskaltelen Bezeroen Gunean sartzeko erabiltzen dituzun izen eta pasahitz berak erabili beharko dituzu saioa hasteko. Oraindik konturik ez baduzu, hemen azalduko dizugu nola erregistratu behar duzun.

3. urratsa: bidali telebistara Edonon aplikazioko edukia

Hauxe da onena: bidali Edononen edukia zure mugikorretik edo tabletatik telebistara, pantaila osoan ikusteko.

Hautatu Edonon aplikaziotik zure telebistara bidali nahi duzun programa, filma edo telesaila. Replaytekaren edukia izan daiteke, edo zuzenean emititzen ari diren edukia.

Envía a tu tele contenido de la app Edonon con Chromecast

Goiko aldean, eskuinean, telebista forma duen botoi bat agertuko zaizu, beheko adibideko irudian ikusten duzuna bezalakoa.

Envía a tu tele contenido de la app Edonon con Chromecast

Sakatzean, menu bat aterako zaizu, zer gailutara bidali nahi duzun hauta dezazun.

Envía a tu tele contenido de la app Edonon con Chromecast

Hautatzean, bidalketa-prozesuari buruzko mezu bat agertuko zaizu mugikorraren edo tabletaren pantailan.

Envía a tu tele contenido de la app Edonon con Chromecast

Eta kito; segundo gutxira, telebistan kusiko duzu bidali duzun edukia.

Labur esanda: instalatu Chromecast zure telebistan, deskargatu Edonon aplikazioa zure mugikorrean edo tabletan, hautatu telebistara bidali nahi duzun edukia, eta bidali.

Zerbait argi geratu ez bazaizu, badakizu non gauden.