Inoiz ez duzu izan orain adinako gogoa paseatzeko eta korrika egiteko. Badakigu nahi izanez gero dena dela posible, baina lehen egunean dena ematen baduzu, giharretako mina eta frustrazioa besterik ez duzu lortuko. Imanol Loizagarekin hitz egin dugu. Entrenatzailea etaMaratoiko Espainiako txapelduna da bera beteranoen kategorian, eta aholku hauek eman dizkigu berriz kirola egiten hasteko. Jarri praktikan haren leloa (#QueTusExcusasNoTeAlcancen), eta segi aurrera.

  1. Jaso ezazu ariketa fisikoa aire zabalean egiteko aukera opari gisa, azkenean iritsi zaigun opari gisa, eta aprobetxatu horrek ematen dizkigun onura fisiko eta emozionalak.
  2. Hartu pazientzia, segurtasunez eta modu atsegin batean egiteko aurrera. Ez dago presarik zure maila berreskuratzeko; garrantzitsuena da kirola osasuntsu egiten segitzea bi aste, hilabete edo bi urte barru ere, eta lesiorik ez izatea.
  3. Aztertu nolakoak izan diren aste hauek: izan zaitez zintzoa zure buruarekin, baina ez errurik bota, egoera oso zaila izan baita: aztertu zer kirol egin duzun, nolako elikadura eraman duzun, nola egin duzun lo, eta zenbateko estresa jasan duzun; faktore horiek, eta beste batzuek, eragina dute ariketari berriro ekiteko edo ariketa egiten hasteko moduan.
  4. Korrika egitea erabaki baduzu, hasi minutu batzuk korrika eta beste batzuk oinez egiten, beti erritmo erosoa hartuta, eta leher eginda bukatu gabe. Oinez ibiltzea erabaki baduzu, berriz, saiatu zuzen joaten, eta pauso onean ibiltzen, baina behartu gabe.
  5. Eta gogoan izan beti dela une egokiena kirola eginez zure bizimodua hobetzeko. Jarduera fisikoak bizia ematen digu.

Eta aholku hauekin are gehiago gozatuko duzu berriro kirola egiten hastea. Zer moduz joan dira lehen egunak?