Azkenik, mugikor berria... Hau da ilusioa, hau! Kendu pantailaren gaineko plastikotxoa, piztu..., eta jakingo duzu zergatik deitzen den Smartphone: Berak egiten du ia dena! Eta gainerakoa, berriz, zerorrek egin dezakezu (gogoratzen al duzu aholku batzuk emagenizkizula, mugikorra estreinatzeko ilusioa ezerk ken ez diezazun?). Baina gauza bat falta da: mugikor berrira aldatu behar dituzu kontaktuak. Eta horra galdera: Ai ene! Nola egiten zen!

Oso erraza da smartphone batetik beste batera aldatzea kontaktuak, badin eta bi Androiden edo iPhoneren artean egiten baduzu aldaketa. Sistema eragilea aldatuz gero, berriz, konplexuxeagoa izaten da kontua. Baina ez zaitez hasi kontaktuak eskuz sartzen; egon lasai, guk azalduko dizugu nola egin aldaketa erraz asko.

Android batetik beste Android batera

  • Googleko zure kontuaren bidez. Googleko kontu bera erabiltzen baduzu mugikor zaharrean eta berrian, gauza-pare bat aktibatze hutsarekin inporta ditzakezu zure kontaktu guztiak (eta gauza gehiago). Mugikor zaharrean, jo Ajustes>Cuentasera eta sartu Googleko kontuan. Aktibatu mugikor berrira aldatu nahi duzun guztiaren sinkronizazioa: kontaktuak, egutegia, gogokoak... Mugikor berrian zure kontuarekin erregistratu ondoren, jo Ajustes> Googleera eta hautatu Restaurar contactos. Mugikorra galdu edo puskatu bazaizu, hori da aukerarik onena, ez baituzu memoria-txartelik behar kontaktuak gordetzeko.
  • Ez baduzu erabili nahi Googleko kontu bera, microSD memoria-txartel bat aukera egokia duzu kontaktuak batetik bestera aldatzeko. Hona eman beharreko pausoak:

pausoa: Mugikor zaharrean, jo Contactosera eta sakatu Ajustes edo Administrar contactos edo Más, daukazun smartphone-motaren arabera.

pausoa: Ondoren, hautatu Importar/Exportar contactos. Sakatu Exportar contactos eta zure memoria-txartelean sortuko den vCard fitxategi batean kopiatuko dira (gogoratu izena).

pausoa: Sartu mugikor berrian microSD hori eta ibilbide bera egin, baina, azkenean, hautatu, txarteletik, Importar contactos. Markatu dagokion vCard fitxategia, eta listo!

Eta gogoan izan: Appleren munduan murgiltzea erabaki baduzu, baliagarria duzu aukera hau zure Android zaharretik iPhone berrira kontaktuak aldatzeko. Aplikazio baten bidez ere egin dezakezu hori; esate baterako, Move to iOSen bidez. Aplikazio horrek WiFi pribatu bat sortzen du zure Android zaharraren eta iPhone berriaren artean; kode bat sartu bi mugikorretan, eta, kontaktuez gain, nahi duzun datu guztiak transferituko dituzu. Erraz eta azkar!

iOSetik Androidera

Lehenbizi, Gmaileko kontu batekin sinkronizatuta eduki behar duzu zure Androida, eta sistema eragilearen azken bertsioa. Ondoren, apple.com/iclouden sartu behar duzu, Apple-ko zure IDarekin baina zure Android telefono berritik. Gero, jo beheko ezkerreko ertzera, doiketen ikonora, eta hautatu Contactos. Esportatu vCard gisara deskarga-karpetara. Sartu Gmaileko zure kontuan, hautatu Contactos, eta Importar contactos-erako aukera bat azalduko zaizu. Markatu deskargatu duzun vCard  fitxategia, eta listo! 

iOSetik iOSera

Aukera honek ziur ez dizula arazorik sortuko. Aski duzu Applek berakl eskaintzen dituen aukeretako bat hautatzea.

Guztietan errazena hau duzu: segurtasun-kopia batekin iClouden egitea. Terminal zaharrean, jo Ajustes>tu nombre>iCloud>Copia de seguridad de iCloudera, eta aktibatu. Amaitzean, jo terminal berrira eta, erne! KONFIGURATU AURRETIK, konektatu zure Euskaltel WiFi sarera (ondoren egiten baduzu, gailua ezabatu egin behar duzu); hasi saioa iCloud-en, Appleko zure IDarekin eta pasahitzarekin. Eta, eskatzen dizunean, hautatu egin duzun azken segurtasun-kopia.

Galdetzen dizunean iPhonea berri gisara konfiguratu nahi duzun ala nahiago duzun segurtasun-kopia bat berrezarri iTunes edo iCloud-etik, hautatu azkena aipatutakoa eta aukeratu data eta ordu berriena duen kopia erabilgarri dauden backup-etan. Sakatu Restaurar eta itxaron prozesua amaitu arte.

Prest daukazu dena: zure kontaktuak, egutegia, zure aplikazioak... Orain, ekin smartphone berriari! Atera zukua! Zalantzarik baldin baduzu, zuri laguntzeko gaude.