Euskaltelek eguneroko kudeaketak erraztu nahi dizkizu, hala nola zure datu pertsonalak aldatzea. Gida labur honetan, Euskaltelen ordainagiriak helbideratuta dauzkazun banku-kontua aldatzeko jarraibideak aurkituko duzu. Nahikoa duzu Bezeroaren Gunera sartzea, ordenagailuaren edo mugikorrerako aplikazioaren bidez. Hasiko gara?

Euskaltelen duzun kontuari buruzko informazioa aldatzeko, hiru modu daude. Bezeroaren Gunea erosoena da, baina gehiago ere badaude.

Nola aldatu Euskaltelen duzun banku-kontua

Esan bezala, gomendagarriena da informazio hori Euskaltelen Bezeroaren Gunetik aldatzea.

Posta elektroniko bidez eskaera bat eginda ere alda dezakezu. Kasu horretan, idatzi bat bidali beharko duzu, sinatuta, [email protected] helbidera. Idatzian adierazi beharko duzu datu hori aldatu nahi duzula, bankuko kontu-zenbaki berria jakinarazi beharko duzu, eta NANaren eta kontu berriaren libretaren fotokopia erantsi beharko dituzu.

Nola aldatu kontu-zenbakia Bezeroaren Gunetik

Lehenik eta behin, Euskaltelen Bezeroaren Gunean sartu behar duzu, ordenagailutik, nire.euskaltel.eus webgunearen bidez; mugikorretik, tabletatik edo Androiderako edo iOSerako aplikaziotik ere sar zaitezke.

Sartzen zaren lehen aldia bada, erregistratu egin behar duzu aurrena, urrats hauei jarraituta.

Behin barruan zaudela, segitu jarraibide hauei:

1 – Zoaz zure profilera

Zein gailutatik sartzen zaren, bide bat edo beste bat egin beharko duzu:

Mugikorreko aplikaziotik, zabaldu pantailaren goiko ezkerreko aldean ikusiko duzun menua.

Bezeroaren Gunetik, sakatu zure profilaren ikonoa, goian, eskuinean. Eta, ondoren, sakatu “Konfiguratu zure eremua” botoia.

2 – Sartu “Banku-kontua” menura

Konfigurazio-aukeren zerrendan, amaieran, “Banku-kontua” aukera agertuko zaizu.

3 – Aukeratu zein kontu-zenbaki aldatu nahi duzun

Euskaltelen kontratuari lotutako kontu bat baino gehiago badituzu, zein zenbaki aldatu nahi duzun hautatu behar duzu goitik beherako zerrendan.

4 – Idatzi kontu-zenbaki berria

Hurrengo eremuan, Euskaltelen ordainagiriak helbideratu nahi dituzun banku-kontu berriaren zenbakia idatzi behar duzu.

5 – Aldaketa amaitzeko, sakatu “Gorde”

Egiaztatu ondo aldaketaren datu guztiak, eta, dena ondo dagoela ziurtatutakoan, amaitu banku-kontua aldatzeko prozesua “Gorde” botoia sakatuz.

Erraz-erraza da. Bost minutu ere ez duzu behar Bezeroaren Gunetik Euskaltelen duzun kontua aldatzeko.

Izan ere, horixe da gure helburua: edozein ordutan, edonon zaudela ere, Euskaltelen informazioa eta zerbitzuak kudeatzen laguntzea.

Beti bezala, hemen gaituzu behar duzunerako.