Enpresak
Robotika enpresetan: erabilerak, onurak eta adimen artifizialarekiko lotura
Robotak (edo automatak) diseinatzeaz, programatzeaz, ekoizteaz, aztertzeaz eta aplikatzeaz arduratzen den diziplina da robotika. Ingeniaritza, mekanika, elektronika, informatika… uztartzen ditu. Adimen artifizialarekin estuki lotuta dago; etorkizun oparoeneko teknologietako bat da, eta dagoeneko ohikoa da hura erabiltzea enpresa dezentetan.