Adimen artifizialaren boom bete-betean, ziurrenik galdetuko diozu zeure buruari nola aprobetxatu haren abantailak zure egunerokotasunean. Lagundu al dezake adimen artifizialak modu seguru eta fidagarrian txosten bat laburtzen edo mezu elektroniko bat idazten? Lagundu dezake, bai! Microsoft 365 Copilot adibide ona da ikusteko nola erabili adimen artifiziala ohiko zereginetan.

Aro berri batek tresna berriak behar ditu, erronka eta premia berriei erantzuteko gai direnak.

Zergatik Copilot? Kopilotuek gidariei laguntzen dieten bezala, Copilot-ek adimen artifizialaren teknologiarekin lagundu diezaguke.

Prozesamendu-motor sofistikatu bat da, eta honako hauek konbinatzen ditu: lengoaia handien ereduak (LLM) —GPT-4 barne—, Microsoft 365en aplikazioak eta Microsoft Graph-en jasota dauden erakundearen datuak —Microsoft 365en aplikazioetatik prozesatuak—.

Modu berritzaile bat teknologia eskuragarriago egiteko eta hitzak produktibitate-tresna indartsu bihurtzeko.

Eta hori guztia, enpresari zein enplegatuari aldaketa traumatikorik eta konplikazio handirik eragin gabe.

Nola funtzionatzen duen eta nola integratzen den Microsoft 365 Copilot zure enpresan

Zure negozioaren datuetan oinarritzen da Copilot; modu seguruan konektatzen ditu LLMetara, betiere pribatutasuna errespetatuta.

Microsoft 365 Copilotek denbora errealean eskura dezake haien edukia eta testuingurua Microsoft Graphen; hala, erantzun eta soluzio garrantzitsu eta eguneratuak eman ditzake.

Segurtasunari dagokionez, Microsoft 365en antzekoa da Copilot, bertan integratuta baitago, eta haren pribatutasun-politika, -prozesu eta -babes berak ditu. Horretaz gain, Copiloten baimen-ereduak arreta berezia jartzen du taldeko zein banakako informazioaren zaintzan, eta datu-ihesa saihesten du.

Ikuspegi praktikotik, Copilot milioika pertsonak egunero erabiltzen dituzten aplikazioetan integratuta dago, hala nola Worden, Excelen, Outlooken edo Teamsen.

Baina, integrazio estandar horretaz gain, badakartza zenbait berrikuntza gehigarri bereziki interesgarri, adimen artifizialaren abantailak aprobetxatzen dituztenak.

Microsoft 365 Copilot-en berrikuntzak

Horietako bat Microsoft 365 Chat da: lengoaia naturalaren bidez elkarreragiten du ohiko aplikazioekin, eta modu independentean, Teams-etik edo Edge nabigatzailetik bertatik. Adibidez, ahots-eskaerei erantzuten die, hala nola “bildu gaur jaso ditudan mezu elektronikoak”. Halaber, enpresaren txatetan partekatzen diren datu guztiak biltzeko eta aztertzeko gai da.

Izan ere, Copilotek sortu, laburbildu, aztertu, lankidetzan jardun eta automatizatu egin dezake, berariazko testuingurua eta enpresa-edukia erabiliz. Baina aplikazioen artean lan egiten eta trebetasun berriak ikasten ere badaki.

Beste berrikuntza esanguratsu bat Microsoft Viva-rekin duen integrazioarekin lotuta dago. Viva Engage-n, Copilotek ideia interesgarriak eskainiko dizkie liderrei elkarrizketak hasteko lantokiko elkarrizketetan eta komunitateetan, gaurkotasuna duten gaietan eta sentimenduetan oinarrituta.

Hau da, betiko funtzioak eta beste berri batzuk, adimen artifizialari esker hobetuta eta zabalduta.

Microsoft 365 Copiloten abantailak

Praktikan, Microsoft 365 Copilotek abantaila interesgarri dezente eskaintzen dizkie enpresei.

  • Sormena bultzatzen du, eta datu gehiago ematen ditu aukera eta funtzionalitate berriei esker.

Adibidez, inoiz zerotik has ez zaitezen, Worden, Copilotek lehen zirriborro bat eskaintzen dizu edita dezazun; hasierako informazio bat, dokumentazio eta sarrera gisa, gero nahi duzun moduan idatzi eta alda dezakezuna.

PowerPoint-en, Copilotek ukitu desberdina ematen die zure aurkezpenei, gehitu baititzake ohar edo datu desberdinak eta/edo zeureak, baina, askotan, ahaztuak zenituenak.

Excelen, Copilot zure kalkulu-datuetatik harago doa, eta joerak aztertzen ditu edo txostenak konfiguratzen ditu bistaratze osoagoak eta zehatzagoak izan ditzaten.

  • Zure denbora optimizatzen du.

Outlooken, Copiloti eska diezaiokezu mezu elektronikoak laburtu ditzala, edo zure erara idatz ditzala, “Nire estiloan egin” aukerarekin. Eta ezin bazara Teamseko bilera batera joan, parte-hartzaileei jakinarazten die, graba dezaten, eta jakinarazi egiten dizu grabazioa prest dagoenean.

Loop-en, taldean lan egiteko aliatu trebea da Copilot. Jarraibideak gogorarazten ditu, eta interakzioak berrikusten ditu, denek jakin dezaten zehazki zein puntutan dagoen lana edo proiektua.

OneNote-n, Copilotek laguntzen dizu antolatuta eta jarduteko prest egoten, zure oharretarako datu osagarriak eskainita eta ezin hobeto antolatuta.

Bideo batetik behar dituzun ezagutzak eta informazioa azkar ateratzeko, Copilot Stream-en duzu; eta behar dituzun datuak eskuratzeko fitxategirik ireki beharrik gabe, OneDrive-n.

  • Produktibitatea handitzen du.

Bazenekien egunero gure denboraren % 20 inguru baino ez dugula ematen zeregin garrantzitsuetan eta gure ordu gehienak garrantzi gutxiko jardueretan ematen ditugula?

Paradoxa hori konpentsatzen laguntzen digu Copilotek. Mezu elektronikoei erantzuteko iradokizunak eskaintzen dizkigu, eta chatbotak ere sor ditzake.

  • Goi-mailako trebetasunak indartzen ditu.

Copilotek aplikazio eta komando ugari erabiltzen ditu modu praktikoan, ezagunak eta ohikoak direnetatik harago, eta, horrela, bidea ematen die beste aukera eta ezagutza berri batzuei.

Funtzionalitate horiei guztiei esker, zure laneko laguntzaile eraginkor bihurtzen da Microsoft 365 Copilot. Adimen artifizialari esker produktibitatea irabazteko tresna ona da.

Enpresentzako gure soluzio teknologikoei buruz gehiago jakin nahi baduzu, harpidetu gure buletinean, edo jarri harremanetan zure aholkulari pertsonalarekin edo enpresen merkataritza-arloko gure taldearekin, inprimakiaren bidez. Eta azken albisteen berri izateko, jarrai iezaguzu LinkedIn-en.