Euskadik, Kantauri itsasoko ekialde muturreko ertzean kokatua, 7.234km²-ko azalera du, kostaldez, mendiz eta nortasun berezko hiriz eta herriz betea; historia aberatseko herri eta hiriak, iragana modernitatearekin eta berrikuntza teknologikoarekin uztartzen dutenak. Euskaltel hedatzen ari den merkatuko zuntz-sarerik modernoena da horren azken erakusgarria.

Kontsultatu Euskadiko zuntz-estaldura

Zuntz optikoaren eskaintzarik osoena Euskadin

Lan egiteko, jolasteko edo, besterik gabe, sarean abiadurarik onenarekin nabigatzeko, eskura duzu Euskaltelen zuntz-sarea.

Euskadi osoan barrena ari gara zabaltzen, eta heldu da dagoeneko Donostiara, Bilbora eta Gasteizera. Gipuzkoako hiriburuko 46.500 etxe eta negoziok baino gehiagok, Bizkaiko hiriburuko ia 55.000 etxek eta negoziok eta Gasteizko 49.000 etxek eta negoziok, gutxi gorabehera, badute jada etxeraino heltzen den gure sare superlasterrerako sarbidea.

Txoko guztietara iristen da gure sarea. Orio, Bermeo, Urretxu, Ordizia, Elgoibar, Galdakao, Barakaldo, Portugalete, Sestao, Abanto-Zierbena, Gueñes eta Santurtzi hasiak dira nabaritzen gure zuntzaren abantailak. Eta zein dira, bada, abantailak?

Euskadin zuntza kontratatzearen abantailak

Abiadura handiagoa: gure zuntz-sareari esker, 10Gb-erainoko zuntz simetrikoa eskaintzen dizugu XGS-GPON teknologiarekin. Oraingoz, 1Gb-eko abiadurarekin nabiga dezakezu bezero partikular gisa, merkatuko beste eskaintza batzuek ematen duten baino askoz abiadura handiagoan.

Estaldura hobea: WiFi6 unibertsalak lehen baino lau aldiz estaldura eta abiadura handiagoa eskaintzen du, kalitaterik oneneko banda aukeratzen baitu une bakoitzean, adimen artifizialari esker. Eta oso segurua da, gainera, merkatuko segurtasun-protokolorik modernoena baitu.

Gaming-zerbitzari onenetarako esteka zuzena.Online jokatzen duzunean atzerapen gogaikarririk ez izateko, eta zure streamer gogokoenak ikusten dituzunean zure esperientzia hobetzeko.

4K deskodetzailea Android 4K deskodetzaile bat ere eskuratuko duzu, zure telebista Smart TV bihurtuko duena. Aukera emango dizu aplikazioak deskargatzeko eta zure plataforma gogokoenetara sartzeko (Netflix edo Prime Video, adibidez) botoi bat sakatze hutsarekin.

Euskadiko zuntz-eskaintza osatzeko mugikor-tarifak

Gainera, zuntzezko gure supersareaz gain, giga mugagabeko mugikorreko tarifak ere badituzu, linea bakarrean edo zuk nahi duzun guztietan baliatzeko, bai eta 5G estaldura ere.

Ez da egongo zu geldituko zaituenik. Euskadin edonon zaudela ere, hitz egin, jokatu, nabigatu eta nahi duzun guztia egitea izango duzu.

Ikusi Euskadirako zuntzeko eta mugikorreko eskaintzak

Aldatu Euskadiko zuntz-eskaintzarik onenera

Oso erraza da, bizitza erraztea gustatzen baitzaigu Euskaltelen. Zuntzik onena eskuratzeko, aski duzu dei bat egitea edo gure webgunean sartzea.

Hitzordu bat lotuko dugu zurekin, zure etxera joan, eta, di-da, instalatua eta erabiltzeko prest izango duzu Interneteko konexiorik onena.

Bezeroa baldin bazara, gu geu jarriko gara zurekin harremanetan zure inguruan zuntza MAX erabiltzeko moduan egon bezain laster, lehenbailehen balia ditzazun haren abantaila guztiak.

Euskadi, merkatuko sare azkarrenarekin konektatuta

Euskaltelek nabigazio-ahalmenik sendoena eman nahi dio Euskadiri, etxeetaraino iristen den zuntz-sareari esker (FTTH).

Gaur egun, zuntz optikoaren estaldurarik handiena dugu Euskadin. Euskal etxebizitzei eta negozioei abiadura handiko konexioa emateko prestatutako sarea da.

Probintziaz probintzia azalduko dizugu zenbat etxe eta negoziotara heltzen den gure sarearen estaldura:

  • Araba: ia 200.000.
  • Gipuzkoa: 400.000 inguru
  • Bizkaia: 640.000 baino gehiago

Laburbilduz, Euskadiko 1.240.000 etxebizitza eta enpresa inguru Interneteko konexio ultralasterra ari dira erabiltzen dagoeneko.

Eta lanean jarraitzen dugu gero eta gehiago izan daitezen. Gure hedatze-lana amaitutakoan, Euskadiko askoz etxe eta negozio gehiagok izango dute Euskaltelen FTTH sare berrira konektatzeko aukera.

Euskadi: paisaia, gastronomia eta historia

Euskadiz hitz egitea mendiez eta ibarrez hitz egitea da, hala nola Urkiolako eta Izkiko parke naturaletakoez.

Eta euskal kostaldeaz eta hondartza paregabeez: esate baterako, Lekeitiokoaz, Lagakoaz (Urdaibaiko Biosferaren Erreserban) eta Sopelakoaz (surflarien paradisua). Eta monumentu ikusgarriez, noski; Gaztelugatxeko San Joan ermitaz, adibidez.

Euskadik baditu orobat filmez beteriko hiri bat, Donostia, abangoardiako metropoli bat, Bilbo, eta gure “Green Capital”a, Gasteiz, jasangarritasunaren eredu.

Baditu, gainera, herri txiki zoragarriak; hor dira Getaria, Hondarribia, Getxo eta Guardia, Arabako Errioxako hiriburua. Eta historian ikur bihurtutako herriak ere ez ditu falta: nola ahaztu Gernika.

Orain, aurrez aurre begiratzen dio Euskaltelek etorkizunari Interneteko konexiorik onenarekin.

Euskaltelen eskutik, euskal herritarrek 10Gb-erainoko abiadura simetrikoarekin nabigatuko dute, estaldura hobea izango dute WiFi 6ren bidez, eta beren eduki gogokoenez gozatuko dute telebistan, Android 4K deskodetzaileari esker.