Euskaltelen bloga: Euskadiko eta Nafarroako jaiak eta bitxikeriak

Gozatu

2024ko Kontxako bandera: ordutegiak eta informazioa

Euskadiko kirol-ekitaldi ezagunenetariko bat da Kontxako bandera. Iraileko lehenengo bi igandeetan, traineru onenak bandera desiratua lortzeko lehiatzen dira Donostian. Hemen kontatuko dizugu nolakoak diren Kontxako estropadak, noiz sortu ziren eta zein izan diren irabazleak; eta, gainera, denboraldiko traineru-lehiaketa garrantzitsuenaren egitaraua aurkeztuko dizugu.

Gozatu

Basauriko 2024ko San Fausto jaiak: egitaraua eta jarduerak

Urriaren 11tik 19ra, San Fausto jaiak ospatuko dira Basaurin. Musika, gastronomia eta arropa tradizionalak herriko kaleetan: arrakasta handiko jaiak dira, eta familia guztiarentzako moduko 200 jardueratik gora dituzu egitarauan. Halakoak dira Basauriko San Fausto jaiak.

Gozatu

Lekeitioko 2024ko jaiak eta Antzara Eguna

Lekeitioko 2024ko jaiak, sanantolinak, irailaren 1etik 8ra ospatzen dira. Eta Antzara Eguna izaten da herriko festetako egun seinalatua, irailaren 5ean, osteguna. Post honetan, informazio gehiago emango dizugu Lekeitioko 2024ko jaietako programari buruz, eta hiru mende baino gehiagoko historia duen tradizio bitxi hau azalduko dizugu.

Gozatu

Zarauzko 2024ko jaiak: Euskal Jaia

Gure ohitura eta tradizioak erreibindikatzea arrazoi ona da beti jaiak antolatzeko. Irailaren 1etik 9ra, Zarauzko 2024ko Jaietan eta, bereziki, Euskal Jaian, arrantzale-herri honetako kaleetan ospakizun handiak egiten dira, arropa tradizionalek, musikak eta euskal folkloreak alaituta.

Gozatu

2024ko sanmateoak Logroñon: egitaraua eta jarduerak

Ardoa protagonista nagusi delarik, sanmateoak ospatzen ditu Logroñok 2024ko irailaren 20tik 26ra. Mahats-biltzearen jaiak ere esaten zaie, eta egitarau luze-zabala prestatu dute aurten ere; ez dira falta karrozak, buru-handi eta erraldoiak, mahats-biltzaileak, kontzertuak eta, nola ez, mahats-zapaltzea. Kontsultatu hemen Logroñoko 2024ko sanmateoen programa.

Gozatu

Galdakaoko 2024ko jaiak: "Santakurtzen" egitaraua

Galdakaoko santakurtzak Euskadiko jai ezagunenetako batzuk dira. Irailaren 13tik 22ra, hamar egun familia osoarentzako jardueraz beteta; besteak beste, herritarrek aukeratutako kontzertuak, kirola, gastronomia eta tradizioa. Hemen duzu 2024ko Galdakaoko jaien egitarauari buruzko informazio guztia.

Gozatu

Tafallako 2024ko jaiak: egutegia, datak, egitaraua…

Zapiak eskuan dituztela, lagun-taldeak eta peñak prest daude dagoeneko Tafallako 2024 jaietarako: milaka lagun elkartuko dira Nafarroako hiri horretan abuztuaren 14tik 20ra bitartean. Inork ez ditu galdu nahi erraldoiek animaturiko kale-giroa, musika-errondak, entzierroak edo, bereziki, hainbeste esperotako Salbeko igoera.

Gozatu

Bilboko 2024ko Aste Nagusia

Marijaia Arriaga antzokiko balkoira ateratzen denean, Bilbon festa lehertzen da. Izan ere, bilbotarrek Aste Nagusia arranditsu ospatzen dute abuztuan 9 egunez, kontzertuen, dantzen, kirolaren, tradizioaren eta beste hainbat gauzaren bidez. Jakin Bilboko 2024ko Aste Nagusiaren programako kontzertu eta jarduera garrantzitsu guztien berri. Abuztuaren 17tik 25era izango da.

Gozatu

Donostiako 2024ko Aste Nagusia

Hemen dira donostiarrek irrikaz espero dituzten urteko zortzi egunak. Donostiako 2024ko Aste Nagusia abuztuaren 10etik 17ra bitartean ospatuko da. Donostiako Aste Nagusia ohiko kanoikadarekin hasiko da, eta ondoren helduko dira hain gogoko ditugun su-festak, erraldoiak, buruhandiak, zezensuzkoa, kontzertuak...

Gozatu

2024ko Portugaleteko jaiak: egitaraua eta kontzertuak

Abuztuak 14tik 17ra, Portugaleteko festetara. Jarrilleroen herrian, San Roke eguna ospatzen dute musika, gastronomia, kultura, kirola eta askoz ere gehiagorekin. Hemen duzu 2024ko Portugaleteko jaien egitarauari buruzko informazio guztia.