Urria bete-betea dator Euskaltelek eskaintzen dizun telebistan. Hasteko, SkyShowtimek Marshalsen eta Dexter Resurrectionen denboraldi berriak (bigarrenak) estreinatuko ditu, eta SYFYra The Arken denboraldi berria (hirugarrena) iritsiko da. Urriko kanal gonbidatu Darkek, berriz, programazio bereziarekin ospatuko du Halloweenen hilabetea; kasu honetan, Sitges saio berezi batekin. National Geographicek muturreko fenomenoen serie bat emango du, Valentziako DANAri buruzko atal batekin, eta Discovery Channelek Artemis II espedizioan murgilduko gaitu, Espazioaren Astea ospatzearekin batera.
Guztia TB baduzu, Disney Channelen Spidey and the Avengers: Halloween Team-Up!daukazu, familia osoarentzat. Gustatzen zaizu futbola? Ez galdu Athleticen, Realaren eta Eibarren partidak; DAZNen eta LALIGA HYPERMOTIONen dituzu ikusgai.
Eta zer nobedade dauzkagu streamingeko plataformetan? Netflixera eskularru zuriko lapur ezagunenetako bat itzuliko da, Lupin; HBO Maxek Kill Jackie hartuko du (Catherine Zeta-Jonesek antzeztua) eta Prime Videok Reina Roja: Loba Negra estreinatuko du.
Hona hemen 2026ko urriko estreinaldi horien xehetasun gehiago.
Marshals - 2.D, SkyShowtimen
Kayce Dutton Marshalsen, Yellowstone unibertsoko istorio baten, bigarren denboraldiarekin itzuli da. Arrantxoa utzi ondoren, Kayce Duttonek bat egingo du AEBko Marshals eliteko unitate batekin, eta, Montanan justizia egiteko, batera erabili beharko ditu cowboy gisa eta itsas armadako SEAL gisa dituen trebetasunak.
-
Eskaripean: urriaren 9tik aurrera Replaytekan, 4K deskodetzailea baldin baduzu. Oraindik 4K deskodetzailerik ez baduzu, eskatu hemen doan.
Dexter Resurrection - 2.D, SkyShowtimen
Hogei urte geroago, Dexter Morgan New Yorkera itzuliko da Dexter: Resurrectionen bigarren denboraldian. Oraingoan, Dexter —Michael C. Hallek interpretatua berriz ere— bi hiltzaileren artean batean dago: bat ezaguna da, eta bestea izua zabaltzen ari da New Yorken.
-
Eskaripean: urriaren 31tik aurrera Replaytekan, 4K deskodetzailea baldin baduzu. Oraindik 4K deskodetzailerik ez baduzu, eskatu hemen doan.
Sitgesi buruzko saio berezia, Dark-en: dialeko 65ean

Zinema fantastikoaren urteroko hitzordu nagusia Darken ikusten da: eta Sitgesera eramango zaitu, etxetik irten gabe, azken urteetan jaialditik pasatu diren hainbat filmekin. Denetik izango da: dibertigarriak, odoltsuak, zuzendari ospetsu batzuen lan nagusiak… Eta, guztiok goza dezazuen, Dark izango da kanal gonbidatua urrian (dialeko 9an).
-
Estreinaldia: urriaren 8tik 18ra, 21:20an, Darken (dialeko 65ean)
-
Emanaldia: egunero, 21:20an
-
Eskaripean: Replaytekan.
Sitgesi buruzko saio berezia, Darken:
-
Urriak 8, osteguna: Aterrados (2017)
-
Urriak 9, ostirala: Overlord (2018)
-
Urriak 10, larunbata: Pearl (2022)
-
Urriak 11, igandea: Noche de caza (2023)
-
Urriak 12, astelehena: Apéndice (2023)
-
Urriak 13, asteartea: Frankie Freako (2024)
-
Urriak 14, asteazkena: Wake Up (2023)
-
2026ko urriak 15 osteguna: Tusk (2014)
-
Urriak 16, ostirala: It follows (2017)
-
Urriak 17, larunbata: Barbarian (2022)
-
Urriak 18, igandea: Cuando acecha la maldad (2023)
The Ark - 3.D, SYFYn: dialeko 18an
Ark One ontziak espazioan bidaiatzen jarraitzen du, bizirik atera direnak bilatzen. Abentura eta arrisku berriei aurre egin beharko diete Sharon Garnet kapitainak eta eskifaiak, The Ark zientzia-fikziozko telesailaren denboraldi berrian.
-
Estreinaldia: urriaren 1ean, ostirala, 22:00etan, SYFYn (dialeko 18an).
-
Emanaldia: atal bikoitza ostegunero, 22:00etan.
-
Eskaripean: Replaytekan.
Fenómenos extremos, National Geographicen: dialeko 71n

Valentziako tanta hotzaren bigarren urteurrena dela eta, National Geographicek Fenómenos extremos serieko atal berezi bat estreinatuko du urriaren 29an: La DANA de Valencia. Azken urteotako muturreko beste fenomeno meteorologiko suntsitzaile batzuk ere aztertuko ditu saioak: Portugalgo eta Espainiako suteak, besteak beste.
-
Estreinaldia: urriaren 31n, larunbata, 16:00etan, National Geographicen (dialeko 71n).
-
Eskaripean: Replaytekan, eta urriaren 29an NG NOWn.
Espazioaren astea, Discovery Channelen: dialeko 73an

Ehunka astronautak bidea egin dute Lurretik inoiz baino urrunago irits gaitezen orain. Urriaren 4tik 10era, Discoveryn Espazioaren Astea izango da, eta Artemis II: viaje a la Luna estreinatuko da. Gainera, Secretos del Universo con Morgan Freeman, NASA, archivos desclasificados, Misterios de la llegada a la Luna eta beste hainbat programa izango dira.
-
Estreinaldia: urriaren 4tik 10era, Discovery Channelen (dialeko 73an)
-
Eskaripean: Replaytekan.
Eta Guztia TB baduzu, hartu kontuan beste estreinaldi hauek ere:
Spidey and the Avengers: Halloween Team-Up!, Disney Channelen: dialeko 95ean

Hallows' Eve misteriotsuak hondatu egin ditu Spideyren eta Avengersen Halloweeneko planak. Izan ere, broma magikoak egin dizkie gozokiak eskatzen dituzten haurrei, eta Halloween betiko suntsitu nahi du. Ikusi Spidey and the Avengers: Halloween Team-Up!, Disney Channelen HalloWeeken barruan.
-
Emanaldia: HalloWeekeko saio bereziak urriaren 26tik aurrera, Disney Channelen (dialeko 95ean).
-
Eskaripean: Replaytekan.
Partida bikainak DAZNen eta LALIGA HYPERMOTIONen

Euskaltelen DAZN futbol-pakete berria baduzu, LALIGA EA SPORTSeko partidarik onenak ikusi ahal izango dituzu. Eta Guztia TBrekin, berriz, LALIGA HYPERMOTION izango duzu eskura.
Ez huts egin partida hauek urrian:
-
Rayo Vallecano – Athletic. Urriak 10, larunbata, 14:00etan, DAZNen.
-
Reala – Deportivo. Urriak 11, igandea, 16:15ean, DAZNen.
-
Real Oviedo – S.D. Eibar. Urriak 12, astelehena, 18:30ean, LALIGA HYPERMOTIONen.
Netflix, HBO Max eta Prime Videoko nabarmenenak
Lupin - 4.D, Netflixen
Espetxeak aldatu dezake lapur bat? Lupinen denboraldi berrian jakingo dugu. Bertan, eskularru zuriko lapur ospetsuak imitatzaile bati egin beharko dio aurre. Frantziako Lupin telesail ezagunaren laugarren denboraldiak zortzi atal izango ditu (orain arteko luzeena da).
-
Estreinaldia: urriaren 23an, ostirala, Netflixen.
Kill Jackie, HBO Maxen
Zazpi hiltzailek akabatu nahi dute, baina hark beste asmo batzuk ditu. Catherine Zeta Jonesek Kill Jackieren papera egiten du. Haren luxuzko bizitza suntsituta gelditu da eliteko hiltzaile batzuek hil nahi dutelako. Jarraitu iezaiozu Europan zehar mendekuz, sekretuz eta bizirautez betetako thriller honetan.
-
Estreinaldia: urriaren 2an, ostirala, HBO Maxen.
Reina Roja: Loba Negra, Prime Videon
Reina Roja: Loba Negra Prime Videora iritsi da. Juan Gómez-Juradoren trilogiaren bigarren liburuaren moldaketa da. Lola Moreno bizirik atera da Errusiako mafiaren hilketa-saiakera batetik, eta Marbellan desagertu da. Baina hiriak gaua baino ilunagoa den zerbait ezkutatzen du: Loba Negra izenez ezagutzen den soldatapeko hiltzaile bihozgabea.
Estreinaldia: urriaren 2an, ostirala, Prime Videon.
2026ko urriko estreinaldi horiek guztiak eta beste asko dauzkazu zain Euskaltelen bidez ikus dezakezun telebistan.
