2026ko Munduko Futbol Txapelketa oso-osorik ikusi ahal izango da Euskaltelen! Bezeroa bazara, presta zaitez txapelketa osoa sofatik (edo toallatik) mugitu ere egin gabe ikusteko.
104 zuzeneko partida ekarriko dizkizugu, irudi- eta soinu-kalitate onenekin.
Ezagutu oraintxe bertan prezioak, kanalak eta Euskaltelekoa izateagatik dituzun abantaila esklusiboak.
Zer prezio du FIFA 2026 Munduko Txapelketa Euskaltelen ikusteak?
Gol bakar bat ere ez galtzea nahi dugunez, baldintza erraz eta sinple batzuk eskainiko dizkizugu:
- Euskaltelekin DAZN LALIGA kontratatua baduzu: orain arteko zenbateko berdina ordaintzen jarraituko duzu. Ez du inolako kostu gehigarririk.
- EZ badaukazu DAZN LALIGA kontratatuta: Munduko Txapelketaren festarekin bat egin ahal izango duzu, 5 €/hil-en truke. Prezio esklusibo eta oso merkea da, zuntza, mugikorra eta TBa Euskaltelekin badituzu.
Prezioak ez du alderdi ezkuturik. Eta ez du iraupen-konpromisorik. Merkea eta erraza, behar duen moduan.
Euskaltelen dialak: non ikus daitezke DAZN Mundial kanalak?
Bi partida batera ez izateko eta une bakoitzean zer ikusi hautatzeko aukera izan dezazun, DAZNek 4 kanal lineal esklusibo gaituko ditu txapelketarako.
DAZN Mundial kanalak dira, eta zure Euskaltelen telebistako dial hauetan aurkituko dituzu:
- 📺 Dialeko 114a eta 115a
- 📺 Dialeko 122a eta 123a
Munduko Txapelketa irekian eta Euskaltelen DAZN Mundial zerbitzuan ikustearen arteko aldeak
Erabiltzaileen zalantzetako bat da ea partidaren bat irekian ikusteko aukerarik izango den aurtengo edizioan. Bai, partida batzuk irekian emango dira. Beraz, galdera hau datorkigu burura: zer desberdintasun dago irekian emango diren partiden eta DAZNek emango dituenen artean?
Batez ere, ikusi ahal izango dituzun partiden zenbatekoa:
- TVE (Euskaltelen dialeko 1a): 33 partida eskainiko ditu irekian.
- DAZN Mundial (Euskaltelen dialak:): 104 partida emango ditu; hau da, jokatuko diren guztiak.
Erabateko estalduraz gozatu nahi baduzu eta partida eta fase bakar bat ere galdu nahi ez baduzu, DAZN Mundial aukerak bakarrik bermatuko dizu txapelketa hasieratik amaierara ikusteko modua.
Munduko Txapelketa Euskaltelen telebistan ikustearen abantailak
Futbola Euskaltelen telebistan ikusten baduzu, partidak nahi duzun moduan bizi izateko aukera aurreratuak izango dituzu:
- TBn eta mugikorrean: Edonon aplikazioari esker, partida guztiak izango dituzu ikusgai zure gailu mugikorretan. Zauden tokian zaudela ere, Munduko Txapelketa zurekin joango da. Eta etxeko salan egoteko asmoa baduzu, Euskaltelen TB-deskodetzailean izango dituzu saio guztiak.
- Zuzeneko emanaldien kontrola: sukaldera joan behar duzu baina ez duzu ezer galdu nahi? Zuzeneko emanaldia geldiaraz dezakezu eta nahi duzunean jarraitu edo atzera eraman.
- Hodeiko grabagailua: partida bat ezin baduzu ikusi lanean zaudelako, programatu eta grabatu egin dezakezu, beste une baterako uzteko.
- Replayteka (azken 7 egunak): azken asteko saio guztiak beti eskura edukitzeko.
Espainiako selekzioaren taldekako faseko lehen partidak
2026ko Munduko Txapelketa historikoa izango da: 48 selekzio Estatu Batuetako, Kanadako eta Mexikoko 16 estadiotan lehian. Guztira, 104 partida, xehetasunik galdu gabe jarraitu ahal izango dituzunak.
Espainiak H taldean jokatuko du; bost euskal jokalari deitu dira: Unai Simón (atezaina), Aymeric Laporte (defentsa), Nico Williams (aurrelaria), Mikel Oyarzabal (aurrelaria) eta Martín Zubimendi (erdilaria). Gorde ongi data hauek egutegian:
- ⚽ España vs. Cabo Verde: Astelehena, ekainaren 15a (18:00)
- ⚽ España vs. Saudi Arabia: Igandea, ekainaren 21a (18:00)
- ⚽ Uruguai vs. Espainia: Larunbata, ekainaren 27a (02:00)
Oraindik ez duzu DAZN Mundial kanala? Ez utzi azken minuturako. Deitu iezaguzu doan 1717 zenbakira edo aktiba ezazu Euskaltelen webguneko bezeroaren gunean, lehen egunetik eta preziorik onenean gozatzeko.
