Uda berrikuntzaz beteta dator Euskaltelen eskaintzen dizugun telebistara. Orain kontatuko dizugu gehiago.

Hasteko, futbol-ekitaldi handi bat izango dugu aurten. DAZNen, FIFA 2026™ Munduko Kopako partida guztiak ikusi ahal izango dituzu.

Bestalde, SkyShowtimek Oz-en mundura garamatza Wicked: For Good filmaren estreinaldiarekin.

COSMOn, ikertu beharreko kasu berriak daude Death Valleyn, eta Warner TVn, berriz, Nurseseko larrialdietako erronkak.

Bestalde, dokumentalen zaleek hitzordua dute HISTORIA kanalean: Historia Letal con Ving Rhames.

Guztia TB aukera baduzu, Eurosporten, Le Manseko 24 orduen beste edizio baten zirraraz goza dezakezu. Eta, haurrentzat, plan bikaina DreamWorksen, Especial: All Star Cup erronkarekin.

Nobedade ugari orobat streamingeko plataformetan. Netflixek Avatar: La leyenda de Aang unibertsora garamatza ostera; Prime Videon, Aida eta Esperanza Sur ditugu berriro, eta Disney+en The Bear - T5eko sukaldea.

FIFA 2026 Munduko Kopa, DAZNen

Bizi ezazu FIFA 2026Munduko Kopa guztia inoizko emoziorik handienarekin. Ekainaren 11tik uztailaren 19ra bitartean, futbol-ikuskizun nagusian 48 herrialdetako selekzioak lehiatuko dira, lau taldeko 12 multzotan. Eta Euskaltelekin DAZN LALIGA kontratatuta daukatenek lehiaketako 104 partidak ikusi ahal izango dituzte, kostu gehigarririk gabe, DAZNen kanal lineal berri baten bidez.

Wicked: For Good (SkyShowtime)

SkyShowtimera iritsi da Wicked: For Good filma, Ozeko sorginen inoiz kontatu gabeko istorioaren amaiera epikoa. Elphaba, Mendebaldeko Sorgin Gaizto gisa deabrutua, eta Glinda, ontasunaren sinboloa, indarrak batu beharrean dira Ozeko herritar suminduak Sorgin Gaiztoaren aurka matxinatzen direnean.

  • Eskaripean: ekainaren 5etik aurrera Replaytekan, 4K deskodetzailea baldin baduzu. Oraindik 4K deskodetzailerik ez baduzu, eskatu hemen doan.

Death Valley – T2, COSMOn: dialeko 19an

estrenos television junio 2026 euskaltel death valley cosmo

Death Valley COSMOra itzuli da kasu berriekin eta tentsio handiko beste topaketa batekin. Janiek eta Johnek berriro topo egin dute bidean, baina oraingoan ezer ez da lehen izan zen bezalakoa. Krimenek ez dute itxaroten… eta garbitu gabeko kontuek ere ez.

  • Estreinaldia: ekainaren 22a, astelehena; 22:00etan, COSMOn (dialeko 19an)

  • Emanaldia: astelehenero, COSMOn (dialeko 19an).

  • Eskaripean: Replaytekan.

Nurses - T2: Warner TV, dialeko 14an

estrenos television junio 2026 euskaltel nurses warner tv

Warner TVk Nursesen bigarren denboraldia estreinatuko du. Bost erizain gazte dira protagonistak, eta erronka profesionalei, harreman pertsonalei eta ospitaletik pasatzen diren askotariko pertsonaiei egin behar diete aurre egunero.

  • Estreinaldia: ekainaren 2an, asteartea, 22:00etan, Warner TVn (dialeko 14an).

  • Emanaldia: asteartero, Warner TVn (dialeko 14an).

  • Eskaripean: Replaytekan.

Historia Letal con Ving Rhames, Historian

estrenos television junio 2026 euskaltel historia letal

Ving Rhames, Urrezko Globoa irabazi duen aktorea, Historia letal telesaileko aurkezlea da. Sail dokumental horretan, gizateriaren gertaera lazgarrienetako batzuen atzean dauden istorioak azaltzen dira.

  • Estreinaldia: ekainaren 8an, astelehena, 22:00etan, Historian (dialeko 70ean)

  • Eskaripean: Replaytekan.

Eta Guztia TB baduzu, hartu kontuan beste estreinaldi hauek ere:

Saio berezia: All Star Cup, DreamWorksen: dialeko 94an

estrenos television junio 2026 euskaltel all star cup dreamworks

Zure pertsonaia gustukoenen arteko lehiaren garaia da, trebetasunen erronka eta guzti. Zein aterako ote da nagusi, Desdentaoren indarra edo Bebé Jefazoren maisu-taktikak? Saio berezia: All Star Cup, ekaineko asteburu guztietan, DreamWorksen.

  • Emanaldia: larunbatean eta igandean, DreamWorksen (dialeko 94an).

  • Eskaripean: Replaytekan.

Le Manseko 24 orduak, Eurosporten: dialeko 110ean

estrenos television junio 2026 euskaltel le mans eurosport

Le Manseko 24 orduak munduko erresistentzia-lasterketarik ospetsuena da. 94. edizioa 2026ko ekainaren 10etik 14ra izango da, La Sartheko zirkuitu mitikoan (Frantzia), eta Eurosporten ikusi ahal izango duzu.

  • Emanaldia: ekainaren 10etik (asteazkena) 14ra (igandea), Eurosporten (dialeko 110ean).

  • Eskaripean: Replaytekan.

Netflix, Prime Video eta Disny+eko nabarmenenak

Avatar: La leyenda de Aang - T2, Netflixen

Lur Erresuman, ezkutuko politika, sekretuak eta aliantzak etengabeko borroka bat dira, baina Aang-ek horiek menderatzen ikasi behar du, gerra amaitu ahal izateko. Ekainean helduko da Netflixera Avatar: La leyenda de Aangen bigarren denboraldia.

  • Estreinaldia: ekainaren 25ean, osteguna, Netflixen.

Aída y vuelta, Prime Videon

Prime Videok Aída y vuelta estreinatuko du, Aída telesail ezagunaren bigarren zatia. Paco León film honen ekoizle, zuzendarikide eta protagonista da; filmak buelta ematen dio jatorrizko istorioari, fikzioko pertsonaiak aktoreekin eta haien benetako harremanekin nahasteko.

  • Prime Videon ikusgai.

The Bear - T5, Disney+en

estrenos television junio 2026 euskaltel the bear disney

The Bear telesail sarituaren bosgarren eta azken denboraldia, sukaldaritzaren munduan girotua. Denboraldi berrian, jende berria izango da sukaldean, Michelin izar bat lortzeko helburu handiarekin.

  • Estreinaldia: ekainaren 26an, ostirala, Disney+en.

2026ko ekaineko estreinaldi horiek guztiak eta beste asko dauzkazu zain Euskaltelen bidez ikus dezakezun telebistan.