Maiatza hilabete egokia da udaberriaz eta Euskaltelek eskaintzen dizkizun telebista-estreinaldi handiez gozatzeko. Gehiago jakin nahi duzu?

SkyShowtimeko bi estreinaldirekin hasiko gara. Yellowstone unibertsoko telesail berri bat daukagu, Rancho Dutton, eta pelikula aztoragarri bat, The Running Man.

AMCn, The Walking Dead: Daryl Dixon telesailaren hirugarren denboraldia datorkigu. Star Channelen, berriz, RJ Decker ezagutuko dugu, detektibe bihurtutako preso ohi bat.

Bestalde, dokumentalzaleek hitzordua dute Un día en la historia saioarekin.

Guztia TB baduzu, Osasunaren, Alavesen eta Athleticen partidak ikus ditzakezu Euskaltelen, baita Eurosporteko tenisik onena ere, Roland Garrosekin. Eta, umeentzat, sekulako plana daukagu Disney Channelen, bi LEGO Star Wars telesailekin.

Nobedade ugari daude streamingeko plataformetan ere. Netflixek La Casa de Papel telesailaren unibertsora garamatza Berlín y la dama del armiño telesailarekin, Prime Videok La Larga Marcha dakar eta HBO Maxek Ravalear estreinatuko du.

Rancho Dutton, SkyShowtimen

Lur berria, etsai berriak. Dutton arrantxoa Beth Dutton eta Rip Wheeler-en etxea da. Harengatik borrokatu ziren eta harengatik galdu zuten bizia ia-ia. Garai zailetan, bizirauteko behar dutena egiten dute, Carter-en patua betetzeko borrokatzeari utzi gabe. Yellowstone unibertsoko telesail berri bat, SkyShowtimen ikus dezakezuna.

  • Eskaripean: maiatzaren 22tik aurrera Replaytekan, 4K deskodetzailea baldin baduzu. Oraindik 4K deskodetzailerik ez baduzu, eskatu hemen doan.

The Running Man, SkyShowtimen

estrenos television mayo 2026 euskaltel running man skyshowtime

SkyShowtimek The Running Manen bertsio zinematografiko berria estreinatuko du, Stephen Kingen izen bereko eleberrian oinarritua. Telebistako programa dibertigarri eta zoro bati buruzkoa da filma. Lehiakideek lortu behar dute hiltzaile profesionalak atzetik dituztela 30 egun bizirik irautea.

  • Eskaripean: maiatzaren 3tik aurrera Replaytekan, 4K deskodetzailea baldin baduzu. Oraindik 4K deskodetzailerik ez baduzu, eskatu hemen doan.

The Walking Dead: Daryl Dixon – 3.D, AMCn: dialeko 13an

The Walking Dead: Daryl Dixon telesailaren hirugarren entregan, pertsonaia berri bat agertzen da eszenan, ikuspegi postapokaliptikotik Europaren historia berrinterpretatzen duena.

  • Estreinaldia: maiatzaren 4an, astelehena, 22:10ean, AMCn, dialeko 13an. Bi kapitulu eskainiko dira.

  • Emanaldia: astelehenero, AMCn (dialeko 13an).

  • Eskaripean: Replaytekan.

RJ Decker, Star Channelen: dialeko 12an

estrenos television mayo 2026 euskaltel rj decker star channel

Scott Speedman du protagonista telesail berri honek. RJ Decker da, ikertzaile pribatu bihurtu den preso ohi bat. Bere iragana eta kontaktuak erabiliko ditu kasu konplexuak argitzeko, bizitza berregiten saiatzen den bitartean.

  • Estreinaldia: maiatzaren 6an, asteazkena, 22:50ean, Star Channelen (dialeko 12an).

  • Emanaldia: asteazkenero, Star Channelen (dialeko 12an).

  • Eskaripean: Replaytekan.

Un día en la historia, Historia kanalean

estrenos television mayo 2026 euskaltel dia historia historia

Espainia zibilizazioen arteko bidegurutzea eta munduen arteko zubia izan da, eta haren historia ondare unibertsala da. Un día en la historia telesail berriaren atal bakoitzak atala ematen den egun berean gertatutako gertaera bat kontatzen du.

  • Estreinaldia: maiatzaren 2an, larunbata, 22:00etan, Historian (dialeko 70ean)

  • Emanaldia: egunero, 22:00etatik aurrera, Historia kanalean (dialeko 70ean).

  • Eskaripean: Replaytekan.

Eta Guztia TB baduzu, hartu kontuan beste estreinaldi hauek ere:

Roland Garros, Eurosporten: dialeko 9an

estrenos television mayo 2026 euskaltel roland garros eurosport

Tenisik onenarekin hitzordua Parisen, maiatzaren 24tik ekainaren 7ra. Carlos Alcarazek ezin izango du aurten Roland Garroseko bere titulua errepikatu, eta, beraz, begirada guztiak Sinner-en jarrita daude. Baina sorpresak egongo dira, seguru. Ezer ez galtzeko, estaldura berezia eskainiko diogu gure telebistan. Gainera, Eurosport izango da gure kanal gonbidatua maiatzean.

  • Emanaldia: maiatzaren 24tik ekainaren 7ra, igandeak biak, Eurosporten (dialeko 9an).

  • Eskaripean: Replaytekan.

Lego Star Wars, Disney Channelen: dialeko 9an

estrenos television mayo 2026 euskaltel lego galaxy disney channel

Telesail berri bat eta haren sekuela egongo dira ikusgai Disney Channelen , zeinak Star Warsen unibertsoa berrasmatzen baitu, LEGO umorearekin eta estiloarekin. LEGO Star Wars: Reconstruye la Galaxia eta LEGO Star Wars: Reconstruye la Galaxia – Piezas del pasado saioek iraganeko uneak esploratzen dituzte, sorpresaz beteriko ikuspegi original batekin.

  • Emanaldia: maiatzaren 4tik 8ra, astelehenetik ostiralera, Disney Channelen (dialeko 9an).

  • Eskaripean: Replaytekan.

Futbola Euskaltelen

estrenos television mayo 2026 euskaltel futbol

Euskaltelen DAZN futbol-pakete berria baduzu, LALIGA EA SPORTSeko partidarik onenak ikusi ahal izango dituzu. Eta Guztia TBrekin, berriz, LALIGA HYPERMOTION izango duzu eskura.

Ez huts egin partida hauek maiatzean:

  • Levante - Osasuna. Maiatzak 8, ostirala, 21:00etan

  • Elx - Alaves. Maiatzak 9, larunbata, 14:00etan.

  • Athletic - Valentzia: Maiatzak 10, igandea, 16:15ean

Netflix, Prime Video eta HBO Maxeko nabarmenenak

Berlín y la dama del armiño, Netflixen

La Casa de Papeleko taldea berriro elkartu da misio bakar baterako. Berlín y la dama del armiño telesailean, balentria Sevillan egingo da: Da Vinciren lan bat lapurtuko dute.

  • Estreinaldia: maiatzaren 15ean, ostirala, Netflixen.

La Larga Marcha, Prime Videon

Etorkizun distopiko batean, ehun nerabek lehiaketa bortitz batean parte hartuko dute, eta etengabe ibili beharko dute. Arauak sinpleak bezain beldurgarriak dira: gelditzen badira edo abiadura murrizten badute, hil egingo dira, eta batek bakarrik iraungo du bizirik. Stephen Kingen eleberriaren egokitzapena

  • Estreinaldia: maiatzak 2, larunbata, Prime Videon.

Ravalear, HBO Max-en

Bartzelonako jatetxe ezagun bat hustu egin beharko dute, inbertsio-funts batek erosi baitu. Borroka egingo dute ez ixteko, eta, horretarako, bizilagunen laguntza izango dute. Baina arriskuak ere sortuko dira.

  • Estreinaldia: maiatzaren 22an, ostirala, HBO Maxen.

2026ko maiatzeko estreinaldi horiek guztiak eta beste asko dauzkazu zain Euskaltelen bidez ikus dezakezun telebistan.