Udako plan on bat da Euskaltelen eskaintzen dizugun telebistaz gozatzea. Disney Channel eta Disney+ kateetan, Los Descendientes frankiziako film berri bat duzu: Los Descendientes: viaje al mundo oscuro. Baita telesail musikal berri bat ere: Electric Bloom. Bestalde, SkyShowtimen, La Agenciaren bigarren denboraldia ikus dezakegueta Five Nights at Freddy's 2 beldurrezko filma. Star Channel katean, Bosch detektibea sartuko da. Dokumentalei dagokienez, Tom Hiddleston du luxuzko aurkezle Pompeya: antes del desastre con Tom Hiddleston ikusgarriak National Geographicen.

Guztia TB aukera baldin baduzu, Disney Channeleko estreinaldiez gain, 2026ko Frantziako Tourra ikusi ahal izango duzu Eurosporten, uztailaren 4tik 26ra.

Ez ditugu ahaztu streaming-plataformak. Netflixen, Enola Holmes filma ikus dezakezu; Prime Videon, Proyecto Salvación estreinatuko dute, Ryan Goslingekin; eta HBO Maxera La Momia de Lee Cronin iritsiko da.

2026ko uztaileko estreinaldi horien xehetasun gehiago emango dizkizugu.

Los Descendientes: viaje al mundo oscuro, Disney Channel eta Disney+en

Iragana aldatzeak bere ondorioak ditu: orain bilau berri bat dugu, Maddox Hatter. Hala, Red eta Chloek aliatu berriak lortu behar dituzte, Pink, Luis eta Max, Lurralde Miresgarria salbatzeko.

Los Descendientes: viaje al mundo oscuro uztailaren 16an estreinatuko da Disney Channelen, Guztia TB aukera baldin badaukazu. Eta uztailaren 17tik aurrera egongo da ikusgai Disney+en.

  • Estreinaldia: uztailak 16, osteguna, Disney Channelen (dialeko 9an)

  • Emanaldia: uztailaren 17tik aurrera, Disney+en.

La Agencia - T2, SkyShowtimen

estrenos television julio 2026 euskaltel la agencia 2 skyshowtime

Zer moduz espioien telesail bat Michael Fassbenderrekin? CIAko agente ezkutu bat Londresko komisariara itzuli denean, maitasuna, intriga eta nazioarteko espioitza konbinazio arriskutsu bihurtu dira. Ikusi La Agencia – T2 SkyShowtimen.

  • Eskaripean: Replaytekan, 4K deskodetzailea baldin baduzu. Oraindik 4K deskodetzailerik ez baduzu, eskatu hemen doan.

Five Nights at Freddy's 2 – SkyShowtime

Mikek lanpostu bat onartu du gaueko segurtasun-zaindari gisa jatetxe tematiko abandonatu batean: Freddy Fazbear’s Pizzeria. Ezustekoak laster iritsiko dira… Five Nights at Freddy's 2 uztailaren 5ean estreinatuko da SkyShowtimen.

  • Eskaripean: uztailaren 5etik aurrera Replaytekan, 4K deskodetzailea baldin baduzu. Oraindik 4K deskodetzailerik ez baduzu, eskatu hemen doan.

Bosch, Star Channelen: dialeko 12an

estrenos television julio 2026 euskaltel bosch star channel

Harry Bosch Los Angelesko Polizia Departamentuko homizidioetako detektibe beterano bat da, iragan zaila izan duena. Harentzat, arau bakoitza erronka bat da, eta kasu bakoitza, berriz, konpondu beharreko erronka bat, nahiz eta ez den beti modurik ortodoxoenean aritzen. Michael Connellyren misteriozko eleberrietan oinarritutako Bosch telesaila estreinatuko du Star Channelek.

  • Estreinaldia: uztailaren 6an, astelehena, 15:00etan, Star Channelen (dialeko 12an).

  • Eskaripean: Replaytekan.

Pompeya: antes del desastre con Tom Hiddleston, National Geographicen: dialeko 71n

Dokumentala eta drama konbinatuz Vesubioren erupzioa irudikatzen duen dokumental bat heldu da National Geographicera. Proba idatzi eta arkeologikoen bidez jakingo dugu nola egin zioten aurre historiako hondamendi handienetako bati bertako biztanleek. Tom Hiddlestonek, Lokiko aktoreak, Pompeiako tragediaren atzean ezkutatzen diren benetako zenbait istorio lan honetan: Pompeya: antes del desastre con Tom Hiddleston.

  • Estreinaldia: uztailaren 25ean, larunbata, 22:00etan, National Geographicen (dialeko 71n)

  • Eskaripean: Replaytekan.

Eta Guztia TB baduzu, hartu kontuan beste estreinaldi hauek ere:

Electric Bloom, Disney Channelen: dialeko 9an

estrenos television julio 2026 euskaltel electric bloom disney channel

Disney Channelek komedia musikaleko telesail berria estreinatuko du. Electric Bloom pop-talde megafamatuko hiru kideen istorioa da; umorez eta nostalgiaz gogoratzen eta kontatzen dute nola sortu zen haien banda eta adiskidetasuna. Electric Bloom uztailaren 10ean estreinatuko da Disney Channelen, eta, ondoren, Disney+en.

  • Estreinaldia: uztailaren 10ean, ostirala, Disney Channelen (dialeko 9an).

  • Emanaldia: jada ikusgai, Disney+ plataforman.

2026ko Frantziako Tourra Eurosporten: dialeko 110ean

estrenos television julio 2026 euskaltel tour francia 2026 eurosport

Txirrindularitzarik onena zain duzu Eurosporten uztailaren 4tik 26ra. 2026ko Frantziako Tourra Bartzelonan hasi eta Parisko Eliseo Zelaietan amaituko da. Lortuko ote du berriz irabaztea iazko txapeldunak, Tadej Pogačarrek? Ikusi etapa bakoitza zuzenean eta, ondoren, laburpenak La Montonera saioan, Alberto Contador, Javier Ares edo Juan Antonio Flecharekin.

  • Emanaldia: uztailaren 4tik 26ra, Eurosporten (dialeko 110ean).

  • Eskaripean: Replaytekan.

Netflix, Prime Video eta HBO Maxeko nabarmenenak

Enola Holmes 3, Netflixen

Ez utzi ikusi gabe Enola Holmes 3 Netflixen. Millie Bobby Brown, Louis Partridge eta Henry Cavill protagonista dituen filmak Maltara garamatza. Han, Enolak ezkontza atzeratu beharko du Sherlock desagertzean, eta, gainera, kasu arriskutsu batean murgilduko da. Ez utzi ikusi gabe Enola Holmes 3 Netflixen.

  • Estreinaldia: uztailaren 1ean, asteazkena, Netflixen.

Proyecto Salvación, Prime Videon

Ryan Gosling Ryland Grace da, espazio-ontzi batean ezerezaren erdian eta memoriarik gabe esnatu den zientzia-irakaslea. Bere jakintzara jo beharko du Lurra desagertzetik salbatzeko. Ez utzi ikusi gabe Ridley Scottek zuzendutako lana, Proyecto Salvación, Prime Videon.

  • Estreinaldia: uztailaren 3an, ostirala, Prime Videon.

La Momia de Lee Cronin, HBO Maxen

Beldurrezko klasiko handi baten bertsio berriaren gidoilaria eta zuzendaria da Lee Cronin. Katie neskato bat zela Kairon desagertu zenean hasi zen guztia... Handik urte batzuetara aireko istripu baten hondakinen artean aurkitu zuten, sarkofago apaindu baten barruan. La Momia de Lee Cronin, HBO Maxen, uztailean.

  • Estreinaldia: uztailaren 3, ostirala, HBO Maxen.

2026ko uztaileko estreinaldi horiek guztiak eta beste asko dauzkazu zain Euskaltelen bidez ikus dezakezun telebistan.