Askok galdetzen diguzue Euskaltelen non egin ditzakezuen izapideak. Errazena eta erosoena da mugikorretik egitea, Euskaltelen bezeroarentzako aplikazioa erabilita (Android eta iOSerako dago erabilgarri).

Oso gauza gutxi dira aplikaziotik egin ezin dituzunak. Hauek egin ditzakezu, besteak beste: datuen kontsumoari eta deiei buruzko kontsultak egin, wifia konfiguratu eta abar.

Onena duzu aplikazioa deskargatzea eta begiratu bat ematea, zer aukera dituen ikusteko. Guk ohikoenak, gehien galdetzen dizkiguzuenak, azalduko dizkizugu.

Nondik hasi?

Deskargatu Androiderako edo iOSerako aplikazioa. Lehen aldiz sartu bazara, erabiltzaileari alta emateko eskatuko dizu. Horretarako, kontratuaren titularraren datuak sartu behar dituzu: IFZ, banku-kontua, helbide elektronikoa eta aplikazioan sartzeko pasahitza. Webgunetik ere egin dezakezu prozesua, formularioa beteta.

Behin bakarrik eman beharko duzu alta. Gero, zure helbide elektronikoarekin, IFZrekin edo telefonoarekin eta aurreko urratsean sartutako pasahitzarekin sartu ahal izango zara aplikazioan. Sartu zara ?.

Aplikazioan bertan, nahi duzunean alda dezakezu pasahitza, “nire datuak” botoia erabilita.

Nola mugitu aplikazioan zehar?

Aplikaziora sartutakoan, kontratatuak dituzun zerbitzu guztietako kontsumo guztien laburpena azalduko zaizu. Oso erabilgarria da begiratu bakar batean dena ikusteko. Behealdean, produktu guztiak ageri dira, eta, haietako bakoitzaren gainean sakatuta, kontsumoak eta konfiguratzeko botoia.

Nahiago baduzu, sakatu “Nire produktuak” botoia, alboko menuan, eta hautatu konfiguratu nahi duzun zerbitzua.

Internet eta wifia

Hautatu Interneteko zerbitzua, ezarpen nagusiak aukeratzeko:

  • Konfiguratu bideratzailea
  • Ikusi edo aldatu wifiaren parametroak: aldatu izena edo pasahitza, aurkitu interferentziak saihesteko kanalik egokiena, e.a.

¿Qué servicios puedes gestionar desde la App de clientes de Euskaltel? WiFi

Mugikorra

Sakatu mugikor-linea bat, eta konfiguratu nahi duzun moduan:

  • Kontsultatu zure kontsumoa nahi duzunean
  • Konfiguratu Wifia Oporretan eta eskuratu 30 GB-ko bonu bat
  • Kontratatu datu-bonuak, datuak agortu bazaizkizu
  • Mugikor berria eskuratu
  • Aktibatu roaminga
  • Konfiguratu zure mugikor-lineako murrizketak: esateko baterako, blokeatu identifikatu gabeko deiak
  • Konfiguratu dei galduak eta zain dauden deiak
  • Konfiguratu desbideratzeak eta ahots-postontzia

¿Qué servicios puedes gestionar desde la App de clientes de Euskaltel? Gestionar móvil

Telefono finkoa

Etxeko linea finkoko ezarpenak aukeratu ditzakezu:

  • Azken fakturatik aurrerako kontsumoa ikusi
  • Jasotako deiak beste telefono batera desbideratu
  • Deia zain uzteko zerbitzua aktibatu, deirik ez galtzeko
  • Deiak murriztu
  • Txirrin Bikoitza zerbitzua aktibatu, finkoan jasotako deiak mugikorrean ere entzuteko

¿Qué servicios puedes gestionar desde la App de clientes de Euskaltel? Gestionar teléfono

Faktura

Mugikorrarekin, nahi duzunean ikus ditzakezu zure ordainagiriak. Sakatu “Fakturak” botoia, alboko menuan, faktura ikusi eta deskargatzeko, estatistikak ikusteko eta hilabetez hilabete gastuak zer bilakaera izan duen ikusteko.

¿Qué servicios puedes gestionar desde la App de clientes de Euskaltel? Gestionar factura

Ikusten duzunez, aukera asko ematen ditu. Izan ere, zure bizitza erraztea da gure asmoa ?. Zalantzaren bat izanez gero, idatzi, eta lagunduko dizugu. Euskalten aplikazioari buruzko gauza gehiago kontatuko dizkizugu hurrengo hilabeteetan, gure zerbitzu-buletinean.