Poltsikoa dardarka dabilkizula? Garai honetan ohikoak diren estutasun ekonomikoak gutxitzen lagun diezazukegu. Gastuak murrizten lagunduko dizute aholku hauek. Egia esan, urte osoan zehar hitz egin dugu horiez. Ezagunak egiten zaizkizu?
Low cost asmo onak?
Baliteke 2016rako zure helburuen zerrendan hizkuntza bat ikastea egotea. Horretan lagunduko dizugu. Gainera, denbora eta dirua aurreztu nahi baduzu, aukera batzuk ditugu zuretzat:
Luis Von Ahnek sortu zuen metodo hori, (Captcha deritzenen asmatzaileak, alegia). Zure mailara egokitutako testuen itzulpenaren eta zenbait jokoren bidezko etengabeko praktika du oinarri metodoak. Ez duzu zertan buruz ikasi hitz-pilo bat eta, gainera, ez du iragarkirik. Doakoa da, eta webgunearen edo iOs eta Android aplikazioen bidez balia dezakezu. Alemana, frantsesa, italiera, ingelesa eta portugesa ikas ditzakezu Duolingoren bidez. Nahi izanez gero, hizkuntza horietatik bi aldi berean ikas ditzakezu (bat oinarri hartuta ikas dezakezu bigarrena; adibidez, alemana, ingelesa oinarri duzula).
Berlinen sortua da metodo hori, eta arrakasta handia bereganatu du, mundu osoan. Hamalau hizkuntza irakasten ditu, bizitza errealeko egoerez baliatuz. Eguneroko bizimoduko egoera bat da ikaskuntza-unitate bakoitza: jatetxe bat, aireportu bat, denda bat, mediku-kontsulta bat... Berariazko 20 hitz ditu unitate horietako bakoitzak, eta, horiek oinarri direla hobetzen du ikasleak bere hizkuntza-gaitasuna, hautatzen duen hizkuntza menderatu arte. Jolasak, kantuak eta aho-korapiloak ditu, besteak bestea, metodo dibertigarri horrek. Webgunean eta iOS zein Androiden eskura daiteke.
Running-a, zaletasun osasuntsu eta merkea
Urte berri honetako helburuen zerrendan duzun beste asmo onetako bat kirola egitea da. Sasoian egoteko ez duzu gimnasio batean izena eman beharrik; korrika egitera joan zaitezke. Eta, horretarako, seguru asko, oso ondo etorriko zaizkizu korrikalarientzako aplikazio hauek:
Erreferentziako aplikazioetako bat. Korrika egin dituzun kilometroak, denborak, kontsumitutako kaloriak eta abar erregistratzeko aukera ematen du. Gainera, zale-komunitate handia du, eta haiekin informazioa truka daiteke, batez ere entrenamenduei buruzkoa.
Musika-erreproduzitzailearekin batera erabil daiteke, lasterkaldiak atseginagoak izan daitezen. Androiderako eta iOSerako bertsioak daude. Doakoak eta ordainpekoak.
Denborak urrea balio du
Denborak dirua balio du. Zure lan-jardunaldia optimizatzen baldin badakizu (batez ere autonomoa edo enpresaburua bazara), zure poltsikoak nabaritu egingo du. Teknologiak asko erraztuko dizkizu gauzak: Optimizatu zure denbora eta zure agenda mugikorretarako aplikazioekin!
Proiektuak kudeatzeko doako tresna bat da, eta zerrenda bidez funtzionatzen du. Taulen bidez irudikatzen dira proiektuak. Taula horietan, zerrendak daude, eta, zerrenden barruan, egitekoei dagozkien txartelak. Txartelek zerrenda batetik bestera pasatu behar dute; hala, proiektuaren eboluzioa ikusten da, hasierako ideiatik bukaera artekoa. Gainera, datu gehiago erants daitezke; esate baterako, egitekoak eskatzen zaizkien erabiltzaileen izenak.
Klasiko bat, oso ezaguna. Egitekoen kudeatzaile bat da, ohar-koaderno moduko bat , oso arrakastatsua. Mahaigaineko programak, biltegia eta hodeian sinkronizatzeko aukera konbinatzen ditu. Eta, horri esker, zure ordenagailuan edo hodeian bertan lan egin dezakezu. Ezaugarri interesgarri bat du gainera: webguneetako informazioa atzitzeko eta gordetzeko aukera ematen du. Doako bertsioa eta ordainpekoa (Premium) ditu.
Aurreztu oporretan ere
Zure aisialdian ere aurrez dezakezu. Opor merkeagoak Interneti esker. Are gehiago, bidaiatzeko modua aldatzea axola ez bazaizu eta joera berrietara (adibidez, kontsumo kolaboratibora), irekita baldin bazaude, zure poltsikorako onurak nabarmenak izan daitezke:
Autoa partekatzeko webgune liderra Espainian eta Europa osoan, zalantzarik gabe. Helmugaren arabera auto-gidariak eta bidaiariak harremanetan jartzen dituen plataforma bat da.
Webgune horrek partikularren etxeak alokatzeko aukera ematen du. Ostatu-mota oro aurkitu daiteke webgune horretan, eta mundu osoan, gainera. Anfitrioa bertan dela edo hura gabe aloka daitezke etxeak.
Probetxua atera zure mugikor erabiliari
Bere garaian azaldu genizkizun arrazoi ekologikoez gain, ekonomikoa ere kontuan hartzekoa da. Izan ere, diru pixka bat lor dezakezu etxean dituzun mugikor zahar horiek salduta. Gogoan duzu nola?
- Iragarki sailkatuak orrialde espezializatuetan:segundamano.esen (orain Vibbo) eta loquo.comen, adibidez.
- Marketplaceak: esate baterako, Ebay eta Amazon.
- Denda fisikoak (Cash Converters, besteak beste).
Ikusi duzu, ezta? Aurreztea erraza da, nola jakinez gero. 2016a urte ona izango da, eta, gainera, aurrekoak baino merkeagoa!