Denbora eta dirua. Seguru bata ala bestea faltatu izan zaizkizula noizbait hizkuntza bat ikasteko. Atzerriko egonaldiak edo akademietako ikasturteak metodo egokiak dira ingelesa, frantsesa edo alemana menderatzeko, baina, ordain dezakezu halakorik?, baduzu horretarako denborarik? Hor dago koska.

Aukera on batzuk ezagutzen ditugu guk. Esfortzua eta iraunkortasuna eskatzen dute, baina merke eta nonahi ikas ditzakezu hizkuntzak. Gainera, zeuk jar dezakezu komeni zaizun erritmoa. Hona hizkuntza online ikasteko aplikazio mugikor batzuk.

  1. Duolingo

Luis Von Ahnek sortu zuen metodo hori, Captcha deritzen asmatzaileak alegia. Zure mailara egokitutako testuen itzulpenaren eta zenbait jokoren bidezko etengabeko praktika du oinarri metodoak. Ez duzu zertan buruz ikasi hitz-pilo bat eta, gainera, ez du iragarkirik. Doakoa da, eta webaren edo iOs eta Android aplikazioen bidez balia dezakezu. Alemana, frantsesa, italiera, ingelesa eta portugesa ikas ditzakezu Duolingoren bidez. Nahi izanez gero, hizkuntza horietatik bi aldi berean ikas ditzakezu (bat oinarri hartuta ikas dezakezu bigarrena; adibidez, alemana, ingelesa oinarri duzula).

  1. Busuuapps idiomas

Komunitate birtual horretan, hiztun natiboekin hitz egin dezakezu, bideotxat bidez. Aurreko aplikazioko hizkuntzak ez ezik, "exotikoagoren" bat ere ikas dezakezu (japoniera, adibidez). Funtzionamendu "tradizionalagoa" du: hiztegia, gramatika, audio bidezko elkarrizketak, azterketak... Doakoa da, baina, nahi izanez gero, material gehiago jaso daiteke hilean hainbesteko bat ordainduta.

  1. Babbel

Berlinen sortua da metodo hori, eta arrakasta handia bereganatu du, mundu osoan. Hamalau hizkuntza irakasten ditu, bizitza errealeko egoerez baliatuz. Eguneroko bizimoduko egoera bat da ikaskuntza-unitate bakoitza: jatetxe bat, aireportu bat, denda bat, mediku-kontsulta bat... Berariazko 20 hitz ditu unitate horietako bakoitzak, eta, horiek oinarri direla hobetzen du ikasleak bere hizkuntza-gaitasuna, hautatzen duen hizkuntza menderatu arte. Jolasak, kantuak eta aho-korapiloak ditu, besteak bestea, metodo dibertigarri horrek. Webgunean eta iOS zein Androiden eskura daiteke.

idiomas online

  1. 8Belts

Izenean bertan du plataforma horrek bere funtsa: zortzi hilabetean ikasiko duzu hizkuntza bat. Aurreko plataformek ez bezala, ingelesa eta txinera bakarrik eskaintzen ditu. Hona zer gomendatzen duen metodo horrek: egunean 30 minutu ematea hizkuntza bat ikasten. Hiru areto ditu horretarako: uraren aretoa (ezagutza), suaren aretoa (entzumena) eta lurraren aretoa (elkarrizketa-saioak). Ordaindu egin behar da tresna horiek erabiltzeagatik; dena den, zortzi egunez doan proba daiteke 8Belts metodoa. Denbora gutxian hizkuntza bat menderatu nahi baduzu, aukera ona izan daiteke.

Hona, bada, hizkuntzak ikasteko eta zure ikuspegi pertsonalak zein profesionalak zabaltzeko aukeretako batzuk. Zeren zain zaude?