Gogoratzen argazkiak txukuntzen hasi zinen egun hura? Shawn Mendes Bilbon izan zenean harekin ateratako selfiea ezabatu zenuen! A ze amorrazioa, ezta? Mila aldiz esan zenuen zure mugikorra erabat bete arte ez zenuela berriro argazki-garbiketarik egingo... Lasai, hainbat metodo baitaude ezabatutako fitxategiak berreskuratzeko. Eta gogoratu horrelako egoerak saihesteko modurik onena zein den… Hodeiko biltegiratze-sistemak.

Android

  • Begiratu zakarrontzian. Lehenik eta behin, begiratu argazkia zakarrontzian ote dagoen… Ez gaizki hartu! Kontua da Samsung, LG, Huawei eta Xiaomiren azken sistema eragileek sistema bat dutela argazkiak 15 egunez gordetzeko, behin betiko ezabatu aurretik... nahiz eta zuk horretarako agindurik eman ez. Guk dakigula, sistema hauek dute zakarrontzia argazki-galerian: Huawei EMUI 9, Samsung One UI, LG UX 6.0 eta Xiaomi MIUI 10.
  • Google Fotos. Google Fotosen irudi guztien segurtasun-kopia egiten duten pertsona zuhur horietakoa bazara, ez dago arazorik, baldin eta argazkiak 15 egun baino gehiago ez baditu, noski. Aplikazioan sartu, menuan zakarrontzia bilatu eta berreskuratu nahi duzun irudiaren gainean «Restaurar» sakatu besterik ez duzu egin behar.
  • Diskdigger. Aurreko guztiak huts egin badizu, aplikazio magiko bat bila dezakezu Google Play unibertsoan, betiko artxibatutako argazkiei distira emango diena. Diskdigger doako aplikazio bat da, galdutako argazkiak Google Driven, Dropboxen edo gailuko karpeta batean berreskuratzen laguntzen duena, edo posta elektronikoz bidaltzen dituena. Nolanahi ere, only-for-your-eyes fitxategiak badituzu, ez ahaztu prozesua bakarrik egitea, baldin eta ez baduzu nahi zuk ezabatutako argazkiak beste norbaitek ikustea. Bila zenbiltzana aurkitzen duzunean, sakatu «Recuperar», eta voilà! Hori bai, baliteke argazkiaren kalitatea edo tamaina aldatuta egotea...

iOS

Apple munduak Androidenak baino baliabide gehiago ditu galdutako argazkiak berreskuratzeko. Argazkiak ezabatu zenituen unea madarikatu aurretik, egin itzazu egiaztapen hauek:

  • Berrikusi orain dela gutxi ezabatutako argazkiak. iOS 8 baino bertsio hobe bat baduzu, Eliminadas Recientemente izeneko karpeta bat aurkituko duzu. Karpeta horretan, azken hileko argazkiak gordetzen dira, sistemak behin betiko ezabatu arte. Metodoa bera da: sakatu «Restaurar».
  • Berreskuratu iCloudeko segurtasun-kopia. Pertsona zuhurra zara, ezta? Bada, berrikusi argazkien segurtasun-kopia iCloud-eko liburutegian, eta sakatu «Restaurar». Zortea baduzu eta zure fitxategiek 5 Gb baino gutxiago okupatzen badute, berreskuratu ahal izango dituzu.
  • Bilatu iTuneseko segurtasun-kopian. Aipatutako ezerk ez badu funtzionatu, iTunes-eko segurtasun-kopia geratzen da; lehenespenez egiten da, iPhonea ordenagailura konektatu eta aplikazioa irekitzen duzun bakoitzean. Beraz, saia zaitez: konektatu iPhonea ordenagailura, eta sakatu mugikorraren ikonoa eta «Restaurar Copia de Seguridad».

Lortu duzu argazkia berreskuratzea? Hala espero dugu. Orain, mugikorreko argazkiak hodeian erraz eta modu seguruan nola gorde ikasi besterik ez duzu egin behar, eta nahi duzun guztietan gozatu haiek ikusiz.