5G mugikorretako teknologia gure komunikatzeko era aldatzen ari da, eta ez gara abiaduraz soilik ari; horretaz gain, konexio hobea, latentzia baxua eta bateriaren kontsumo txikiagoa ere eskaintzen ditu teknologia horrek. Horiek dira 5G teknologiaren abantailetako batzuk, eta orain azalduko dizkizugu. Eta zure gailuan erabiltzen has zaitezen, esan nahi dizugu nola aktibatu dezakezun Euskaltelen 5Ga zure mugikorrean. Has gaitezen, beraz.

Mugikorreko 5Gko Euskaltelen tarifak

Lehenik eta behin, nahiz ziur aski jakingo duzun dagoeneko, azaldu behar dizugu zein diren 5G sarera konektatzeko aukera ematen duten Euskaltelen mugikor-tarifak.

Erantzuna oso erraza da: denak.

Berdin dio Euskaltelekin datu mugagabeko tarifa bat daukazun edo aurrez ordaintzeko bat, edo etxeko txikiarentzat pentsatutako linea gehigarri bat; guztiek dute mugikorreko 5G konexioa. Mugikorra daukaten bezero guztiek dute sare eta zerbitzurik onenerako sarbidea, kontratatutako tarifa edozein dela ere.

Euskaltelen mugikorreko 5G estaldura

Euskaltelen mugikor-linea guztiak 5Gra konekta daitezkeela argitu ondoren, hurrengo galdera da nola konektatu behar den.

Lehenik eta behin, 5G estaldura dagoen eremu batean egon behar duzu. Dagoeneko Euskadiko hiru hiriburuetan eta beste 37 udalerritan zabaldu du Euskaltelek 5G teknologia,eta, hala, Euskadiko biztanleen %78ra iritsi da.

Eta bigarren baldintza da zure mugikorra 5G teknologiarekin bateragarria izatea.

Nola aktibatu Euskaltelen 5G sare zure mugikorrean

Euskaltelen 5G sarea erabiltzen hasteko, nahikoa duzu pauso hauei jarraitzea:

  1. Hautatu “Ezarpenak” eta, ondoren, “Sareak eta Internet” edo “Konexioak” (aukerak aldatu egiten dira mugikor-modeloaren arabera):

  1. Ondoren, sartu “Sare mugikorrak” atalean. Gailu batzuetan, 1 SIM txartela edo 2 SIM txartela hautatzeko eskatzen du aurreko urrats batean.

  1. “Sare mugikorrak” atalean zaudela, zure “Sare-mota gogokoena” aukeratzeko menua ikusiko duzu.

  1. Hautatu “5G/4G/3G/2G” aukera, sare horietara automatikoki konekta dadin.

Hala, abiadura handieneko sarea hautatuko du beti. Eta zure inguruan 5G estaldura baldin badago, automatikoki konektatuko da.

5G teknologiarekin bateragarriak diren Euskaltelen mugikorrak

Ikusi duzun bezala, 5Garen abantaila guztiak baliatzen hasteko, sare horrekin bateragarria izan behar du zure mugikorrak. Ez bada bateragarria, Euskaltelen mugikorren dendara sartzea gomendatzen dizugu, eta 5G sarearekin bateragarri diren gure katalogoko telefonoetako bat aukeratzea:

Apple

  • iPhone 13
  • iPhone 14
  • iPhone 14 Plus

Oppo

  • Oppo A77
  • Oppo Find X5 Lite
  • Oppo Reno 8 Lite
  • Oppo Reno 8 Pro

Samsung

  • Samsung Galaxy A13
  • Samsung Galaxy A53
  • Samsung Galaxy S22
  • Samsung Galaxy S22 Ultra
  • Samsung Galaxy A33
  • Samsung Galaxy Z Flip4

Honor

  • Honor Magic 4 Lite
  • Honor 70

Xiaomi

  • Xiaomi 12
  • Xiaomi Redmi Note 11 Pro
  • Xiaomi 12T
  • Xiaomi 12 Lite

Zer da 5Ga eta zer alde du 4Garekin?

5G izena mugikorretako teknologiaren bosgarren belaunaldiari dagokio. Aspalditik ezagutzen dugu 4G konexioa; Espainian, adibidez, 2013an eman zituen lehen urratsak. Hala ere, badirudi orduan bizi izan genuen aldaketak ez duela zerikusirik haririk gabeko konexioaren belaunaldi berriak ekarriko dituen aukerekin. Hauek dira 5G sare berrien eta 4G sareen arteko desberdintasun nagusiak:

Konektagarritasun handiagoa: 4G sareekin baino 100 aldiz erabiltzaile eta gailu gehiago konekta daitezke 5Garekin.

Irismen handiagoa: kilometro karratuko milioi bat nodo egongo direla aurreikusten da, eta, beraz, erabiltzaile gehiagorengana iritsiko da.

Abiadura handiagoa: 4Gak baino 100-1.000 aldiz abiadura handiagoa lortzen du 5Gak.

Latentzia txikia: 5Garekin, latentzia 50ms-tik 1ms-ra jaisten da; beraz, informazioa ia denbora errealean transmititzen da, eta atzerapena hutsala da.

Kontsumo txikiagoa: 5G konexioarekin, %90 energia gutxiago behar du sareak.

Zer abantaila ditu 5G sareak?

5G sarearen iraultzak zer dakarren uler dezazun, datuekin azalduko dizugu:

Gaur egun erabiltzen dugun 4G sarearen batez besteko abiadura 12 eta 30Mb/s bitartekoa da. Praktikan, transferentzia-abiadura horri esker, abestiak etenik gabe entzun daitezke streamingean, edo ia itxaron gabe nabigatu Interneten.

Bada, 5Gak 20Gb/s-ko abiadurako konexioak eskain ditzake, hau da, 100 eta 1.000 aldiz azkarragoak. Hala, adibidez, 10 segundoan deskarga daiteke HD film bat.

5G teknologiak komunikazioetako atzerapena gutxitzea dakar, estaldura hobetzea, informazioaren transferentzia-emaria handitzea eta milioika gailu aldi berean konektatu ahal izatea. Eta, hain zuzen, konexio-ahalmen horregatik uste da 5Ga smartphoneetatik harago joango dela.

Dagoeneko 5G sare mugikorrak erabiltzen badituzu, ulertuko duzu oso nabarmenak direla transmisio-abiadura handia eta latentzia txikia, adibidez, 4K kalitateko streamingean eta errealitate areagotuko aplikazioetan. Baina hasiera besterik ez da hori. 5Gak ekarriko duen eraldaketa sakona zure gailu guztietara iritsiko da.

5G sarea eta dei mugagabeak mugikorreko tarifa guztietan

Gogoratu: Euskaltelen bezeroa bazara, 5Ga erabil dezakezu zure mugikorrean, edozein dela ere kontratatua duzun tarifa, guztiek 5Ga eta dei mugagabeak baitituzte.

Eta oraindik bezero ez bazara, kontratatu orain gure zuntzeko eta mugikorreko eskaintza, eta 5G sarea baliatzen hasiko zara automatikoki.