Zenbat aldiz galdetzen diozu zeure buruari jendea nola moldatzen den hain istorio landuak argitaratzeko Instagramen? Euskaltelek lagundu egingo dizu; trikimailu batzuk azalduko dizkizugu istorio mundialak egiten ikas dezazun, instagrammer ezagunenen mailan.
Nola gehitu aipamenak, traolak, kokapena, musika, gif-ak edo inkestak
Zoaz istorioa sortzeko aukerara, sakatu pantailaren goiko aldean ikusiko duzun sticker-aren ikonoa, eta mundu berri bat irekiko zaizu.
Kokapena hauta dezakezu, beste kontu bat aipatu, traol bat jarri, jarraitzaileei galdera bat edo inkesta bat egin, eta gif-ak eta musika gehitu. Kanta bat aukeratzen duzunean, gehien gustatzen zaizun zatia aukeratu dezakezu, eta zure istorioan nola ikusiko den: letrarekin, diskoaren azalarekin… Zure gustura jar dezakezu.
Eta geu ere instagrammer-ak garenez, Euskaltelen geure GIFak ditugu, eta zeure istorioetan gehitu ditzakezu:
Nola aldatu zure istorioen diseinua
Argazki bat baino gehiago jarri nahi dituzu istorioan? Badaude aplikazio batzuk Euskaltelen mugikorrean deskargatu ditzakezunak, baina Instagrametik zuzenean ere egin dezakezu.
Sakatu istorioa sortzeko botoia, hautatu “diseño” botoia, eta aukeratu gehitu nahi dituzun argazkiak. Zure galeriako irudiak edo une horretan mugikorrarekin ateratzen dituzun argazkiak izan daitezke.
Nola argitaratu 15 segundotik gorako istorioak
Instagramek 15 segundoko muga du istorioko. Baina zure bideoak gehiago irauten badu, ez kezkatu, badaude konponbideak eta.
Istorioa Instagrametik zuzenean grabatzen baduzu, aplikazioak 15 segundoko klipetan zatituko du, eta bideo oso gisa bistaratuko dira.
Baina mugikorrean gordea zenuen bideo bat igo nahi baduzu, zeuk zatitu beharko duzu klipetan, igo ahal izateko. Aplikazio batzuk erabil ditzakezu horretarako; adibidez, Story Cutter (Android) eta Video Splitter (iOS).
Nola luzatu istorioen bizitza
Argitaratzen dituzun istorioak desagertu egiten dira 24 ordu igaro ondoren, baina badago modua beti zure profilean bistaratuta izateko: han finkatu eta kitto.
Zoaz zure profilera, eta argazkiaren azpian “historias destacadas” aukera ikusiko duzu. Sakatu "Nuevo (+)" botoia eta hautatu argitaratu dituzun istorio bat edo gehiago, jarri izenburua eta editatu azaleko irudia. Nahi adina istorio-bilduma sor ditzakezu, eta zure jarraitzaileek nahi dutenean ikusi ahal izango dituzte.
Nola partekatu zure istorio bateko bideo edo argazki bat albisteen atalean
Zure bideoa arrakastatsua izan bada eta eduki hori zure profileko albisteetan partekatu nahi baduzu, jarraitu urrats hauei:
Zure istorioan, sakatu beheko eskuineko aldean ikusiko duzun “más” aukera, compartir como publicación”, moztu eta gehitu iragazkiak. Eginda!
Nola partekatu argitalpen bat istorio gisa
Aurreko trikimailuaren alderantzizko bidea eginez, zuri edo beste pertsona bati buruzko albiste bat partekatu dezakezu zure istorioan. Sakatu beheko aldean ikusiko duzun paperezko hegazkin baten itxurako ikonoa, eta, gero, hautatu “añadir publicación a tu historia”. Gero nahi bezala pertsonaliza dezakezu aipamenekin, musikarekin eta abarrekin, eta bidali.
Nola berreskuratu zure istorio zaharrak
Instagramek aukera ematen dizu argitaratu dituzun istorio guztien historia ikusteko eta berriro partekatzeko.
Zure profilaren goiko menutik, joan “Archivar” aukerara, eta hautatu egutegiaren botoia, istorioak argitaratze-dataren arabera ikusteko.
Aukeratu berreskuratu nahi duzuna, sakatu beheko “Compartir” botoia, eta editatu zure gustura. Lehenespenez, “recuerdos 13 marzo 2021” dioen esaldia bistaratuko da, baina gainean jarri eta zaborrontzira eramaten baduzu, beherantz arrastatuz, ezabatu dezakezu testu hori.
Aukera ematen dizu, halaber, argitalpen gisa partekatzeko beheko menuko “más” menuaren bidez edo “historia destacada” gisa jartzeko “destacar” botoiaren bidez.
Badakigu informazio asko dela; beraz, gomendatzen dizugu trikimailuok pixkanaka probatzea eta zure istorioetan aplikatzen hastea.
Konta iezaguzu, baliagarria izan zaizu? Instagramerako trikimailu gehiagoren berri ematea nahi duzu?