Inoiz geratu zara daturik gabe… zure bizitzako kontzertua hasi aurretik? Edo zure oporren bigarren egunean, lagunekin Cádizen zaudela? Edo Zamorako barrualdeko bigarren mailako errepide batean, nora jo ez dakizula zaudela? Orduan, badakizu zer den Datastrofe bat.
Oraindik ez da hiztegian agertzen, baina, agertuko balitz, honelako zerbait jarriko luke: “Mugikorreko datuak amaitzen zaizkionean pertsona batek sentitzen duen larritasuna”. Ia mundu guztiak bizi izan du noizbait halako muturreko egoera bat; batez ere, Fortniterekin flipatzen baduzu edo Instagramen etengabe aritzen bazara... Horiek denek ezaugarri bat dute: Datu gehiago erre behar ditugu!
Hartu lasai, badaukagu konponbidea eta. Ez duzu sinetsiko. Datastrofeen biktima den edonoren ametsa da. 2019ko asteburu guztietan, Giga Mugagabeak izango dituzu. Eta, gainera, doan. Ostiral arratsaldeko ordu bietatik igande gaueko hamabiak arte, nahi adina nabigatu ahal izango duzu; hala, asteburuak inoiz ez bezala bizi ahal izango dituzu, eta inoiz ez duzu ikusiko zure mugikorra 64 kilobyteko abiaduran... Nolako aurpegia jarri zaizu?
Aski duzu OSOA Familyko bezero izatea, modalitate hauetako batean, abantaila esklusibo hau edukitzeko. Oraintxe bertan aktibatu ahal izango duzu Euskaltelen webguneko Bezeroaren Gunean edo Androideko eta iOSeko aplikazioetan. Eta urtea amaitzean automatikoki desaktibatuko da, zuk ezer egin beharrik gabe. Gauza bat izan behar duzu kontuan: Roaming-eko trafikoa ez da sartzen, ez Europar Batasunekoa ez EBtik kanpokoa. Beraz, oporretara atzerrira bazoaz, WiFi seguru bat aurkitu beharko duzu zure argazkiak Instagramera igotzeko edo Battle bus-etik salto egiteko...
Eta orain… prest zaude datastrofe betean bizirik irauteko? Idatzi iruzkin bat, eta azaldu iezaguzu!