Tira, lasai, ez duzu bihotza arriskuan jarri beharrik, aplikazio ugari baitaude gaur egun telefonoa aurkitzen lagunduko dizutenak galtzen baduzu edo lapurtzen badizute. Horietako batzuen berri emango dizugu Euskaltelen blogean.
Telefono adimendunak aipatzean, Apple (iOS) eta Android sistemak bereizi behar dira beti.
Find my iPhone (iOS)GPS integratuari esker telefonoa aurkitzeaz gain, aplikazio honek aukera ematen du telefonoa blokeatzeko, sarkinak uxatzeko moduko soinuak egiteko, pantailan mezuak erakusteko eta datuak ezabatzeko. Appleren betiko ohiturari jarraituz, iOS gailu desberdinetatik edo ordenagailu eramangarri batetik erabil daiteke aplikazioa, zure Apple IDa erabilita.
Wheres my Droid (Android)Bide luzea egin du aplikazio honek Googleren sistema eragilean. Eta, denborak aurrera egin ahala, garatu eta hobetu egin dute. GPS koordenatuak lortzen ditu Google maps bidez, eta, hala, telefonoa zehazki non galdu duzun jakingo duzu. Gainera, soinu bat egiteko programatu daiteke, hala telefonoa errazago aurkitzeko.
Loockout Mobile Security (Android)Mugikorrak bilatzeko eta haien jarraipena egiteko aplikazio bat da, baina, horretaz gain, antibirusa, antimalwarea eta antispywarea ere bada. Signal Flare funtzionalitatea oso praktikoa da, bateria bukatzen ari zaionean mugikorraren kokapena gordetzen baitu automatikoki. Gainera, gailua non dagoen zehazten du mapa batean, eta alarma-soinu bat eginarazten dio, nahiz eta telefonoa modu isilean egon.
Prey (iOS y Android)Harrapakina (hori esan nahi du euskaraz aplikazio honen ingelesezko izenak). Hori izango da, hain zuzen, zure ‘altxorra’, aplikazio honi esker 'ehizatu' egingo baituzu, zalantzarik gabe. iPhone eta Androidsistemetarako bertsioa dago. GPSa edo WiFi-a erabiltzen ditu terminala aurkitzeko, eta alerta-soinu bat ere eginarazten dio. Eta, gainera, lapurraren argazki bat ere egiten du. Aukera ematen du, halaber, gailuko datu guztiak urrutitik ezabatzeko. Webgunearen bidez egin daitezke funtzio horiek guztiak.
FoneHome (iOS)Aplikazio hau ez da doakoa, baina zure iPhonea, iPada eta iPoda ondo zaintzeak hainbeste merezi du. Mugikorra lapurtzen dizutenean, pantailari begiratzen dion pertsonaren argazki bat egiten du. Soinua egiten du aurkitzen laguntzeko, eta sirena bat ere jotzen du, alarma gisa. Kokapenari dagokionez, berriz, urrutitik aktiba daiteke GPSa eta, hala, smartphonearen kokapenari buruzko informazio eguneratua izan denbora guztian.
Windows Phone
iOS eta Android sistemetatik kanpo ere bada bizitzarik, askorik ez bada ere... Windows Phone da horren adibide. Sistema eragileak berak aukera ematen du telefonoa urrutitik blokeatzeko, lokalizatzeko eta haren datuak ezabatzeko, Windows Phoneren wegunetik bertatik. Hemen duzu horri buruzko informazio gehiago.
Ikusi bezala, mugikorra galduz gero edo norbaitek lapurtuz gero aurkitzen laguntzen dizuten aplikazioek ezaugarri nagusi hauek dituzte: GPS edo WiFi bidezko lokalizazioa; telefono kameraren aktibazioa lapurraren argazki bat egiteko; eta datuak urrutitik ezabatzeko eta terminala blokeatzeko aukera, mugikorreko informazioa babesteko.
Dena dela, hau da gure gomendiorik seguruena: zaindu ondo beti zure smartphonea. Seinalerik onena, aplikazio hauen eraginkortasuna sekula probatu behar ez izatea.