Abuztuan, Getariako 2026ko jaiak iritsiko dira: Salbatore jaiak. Urtero, udan, Getaria festaz janzten da herriko zaindariari omenaldia egiteko, egitarau bete-betearekin: musika, kirola, gastronomia, tradizioa eta, lau urtean behin, Elkanoren Lehorreratze ikusgarria (aurten, abuztuaren 7an izango da).
Abuztuaren 5etik 9ra izango dira Getariako Salbatore jaiak, eta Euskadiko udako jai-egutegiko ekitaldi garrantzitsuenetako bat dira. Getariako herriko jaietan aurkituko duzun guztia kontatuko dizugu orain.
Noiz dira Getariako 2026ko Salbatore jaiak?
Abuztuaren 5etik 9ra ospatuko dira 2026ko Salbatore jaiak Getarian. Abuztuaren 6an ospatzen da San Salbatore, herriko zaindariaren eguna.
Herriko alde zaharra, portua eta plaza nagusiak adin guztietarako pentsatutako jarduera-egitarau zabal baten agerleku bihurtzen dira egun batzuez.
Getariako 2026ko Salbatore jaietako egitaraua

Salbatore jaiek euskal tradizioa eta herriaren marinel-izaerari bizirik eusten dioten jai eta kultur proposamenak uztartzen dituzte.
Ohiko txupinazoak ematen die hasiera ospakizunei; haietan, dianak eta kalejirak nabarmentzen dira, eta, goiz-goizetik, kalez kale ibiltzen dira txistulariak, erraldoiak, buruhandiak eta musika-taldeak.
Musika protagonista da Getariako Salbatore jaietan; kontzertuak, dantzaldiak eta gauak alaitzen dituzten aire zabaleko emanaldiak izango dira.
Herri-kirolen lehiak ere jaien nortasunaren parte dira. Estropadak, herri-kiroletako probak eta beste kirol herrikoi batzuk egiten dira, Getariak itsasoarekin eta euskal kulturarekin duen harreman estuaren oroigarri.
Gastronomiak ere badu erakargarritasunik. Egun horietan, gastronomia-lehiaketak izaten dira, eta ohikoa izaten da dastatzea arraina parrillan, Getariako antxoa eta txakolin ospetsua.
Hona hemen Getariako 2026ko jaien egitaraua, Getariako Udalak argitaratua.
2026ko abuztuak 5, asteazkena
-
10:00: Izozki-tailerra.
-
11:00: Paella-lehiaketa.
-
11:30: Haurren txupinazoa.
-
Getariako buruhandiak eta Zarauzko Erraldoi Txikiak.
-
11:45: Txaranga.
-
12:00: Txupinazoa eta txosnen irekiera.
-
14:30: Herri-bazkaria, kuadrilla arteko jokoak eta kaña-lasterketa.
-
15:30-19:30: Haur-parkea.
-
19:00: Musika-emanaldi ibiltaria.
-
22:00: Kontzertuak txosnetan: Somak, Lukiek, Eztanda.
-
22:30: Zezensuzkoa.
-
23:00: Erromeria.
-
00:00: Ikurrina igotzea eta txupinazoa. Erromeria.
2026ko abuztuak 6, osteguna
-
09:30: Diana.
-
11:00: Meza nagusia.
-
11:00: Haurrentzako tailerrak.
-
12:30: Alkatearen ohorezko aurreskua.
-
12:45: Getariako musika-bandaren kontzertua.
-
17:30: Eskuz binakako XXVIII. Salbatore pilota txapelketako finala.
-
18:00: Kale-antzerkia plazan.
-
19:30: Goxo txaranga.
-
19:30: Magoa txosnetan.
-
22:30: Lekittoko Deabruak-en su-ikuskizun ibiltaria.
-
23:00: Musika txosnetan: GGA Zazta, Atlantis Brothers, Margari Ta Barbari.
2026ko abuztuak 7, ostirala
-
09:30: Diana.
-
10:00: BIZI JOLAS, jolasak eta tailerrak.
-
12:30: Bertso-saioa: Andoni Egaña, Haira Aizpurua, Onintza Enbeita eta Aner Peritz. Gai-jartzailea: Maite Berriozabal.
-
17:00: Elkanoren lehorreratzea.
-
20:00: Batukada.
-
22:00: Dantza- eta trikitixa-ikuskizuna.
-
22:00: DJak txosnetan: Asti, Disco Dev, Joseba Remember.
2026ko abuztuak 8, larunbata
-
Goizean goiz: Txahala erretzen hasiko dira.
-
9:30: Txistularien diana.
-
10:30: XII. tortilla-lehiaketa.
-
12:00: Parrillan egindako Eusko Label hegaluzearen dastaketa, 0 km-ko sagardo eta garagardoarekin.
-
12:00: Txaranga.
-
13:00: XVII. goitibehera-jaitsiera.
-
17:00: Estropada herrikoia. Getariako buruhandiak eta erraldoi eta buruhandien Buztintxuri konpartsa.
-
19:00: Eusko Label txahalaren dastaketa.
-
19:30: Sari-banaketa.
-
20:00: Elektrotxaranga.
-
21:00: Gau irekia Cristóbal Balenciaga Museoan.
-
22:30: Kontzertuak frontoian: Marte Lasarte, Merina Gris.
2026ko abuztuak 9, igandea
-
10:00: XXVIII. marmitako-lehiaketa.
-
12:00: Trikitilariak.
-
13:30: Marmitakoen aurkezpena.
-
14:30: Herri-bazkaria. Bazkalondoan, kantu herrikoiak.
-
17:00: Puzgarriak moilan.
-
17:30: Marmitako-lehiaketaren sari-banaketa.
-
19:30. Kantu-jira. Mozorro-gaua eta mojitoak.
-
22:00: Kontzertua eta erromeria: Kumbialari eta Sutargi.
-
22:30: Zezensuzkoen entzierroa.
-
23:00: Erromeria.
-
00:00. Ikurrina jaistea eta festen amaierako traka. Erromeria.
Eta, lau urtean behin, ekitaldi berezi asko bat: Elkanoren lehorreratzea.
Elkanoren 2026ko lehorreratzea Getarian

Getariako jaietan, lau urtean behin, Euskadiko ekitaldi historiko ikusgarrienetako bat egiten da: Elkanoren Lehorreratzea.
Antzezpen horretan, Juan Sebastian Elkano irudikatzen da, munduari lehenengoz bira eman ondoren herrira iristen. Ehunka herritarrek parte hartzen dute, garai hartako arropaz jantzita, Getariako portua eraldatzen duen antzezpen batean, adin eta jatorri ezberdinetako herritarrek kontinenteak ordezkatzen dituztela.
2026an, Juan Sebastian Elkanoren heriotzaren 500. urteurrenarekin bat eginez antzertuko da Elkanoren Lehorreratzea Getarian.
Abuztuaren 7an izango da (ostirala). Egun horretan, Veracruz karabela portugaldarrak Juan Sebastian Elkano eta haren tripulazioa ekarriko ditu Getariako portura.
2026ko Elkanoren Lehorreratzeak bi berrikuntza nagusi izango ditu. Batetik, Mikel Larrañagak antzeztuko du Juan Sebastian Elkano, lehen aldiz. Hemendik aurrera, nahi duten herritarrek aurkeztu ahal izango dute beren burua Elkano antzezteko, baldin eta Lehorreratzean eskifaiako kide gisa parte hartzen badute.
Eta, bestetik, emakume bat, Saioa Etxeberria, izango da lehen aldiz mundu-bira amaitu eta Getariara itzuli ziren 18 europarrak ordezkatzen dituzten eskifaian.
Guztira 150 getariarrek baino gehiagok emango diote bizia 2026ko Elkanoren Lehorreratzeari.
Noiz eta non izango da 2026ko Elkanoren Lehorreratzea?
Kontuan hartu eguna eta tokia:
2026ko abuztuaren 7a, ostirala: 17:00etatik aurrera, Getariako portuan: Elkanoren lehorreratzea.
Bide batez, elizako pasartea zuzenean ikusi nahi baduzu, aldez aurretik izena eman behar duzu Getariako Turismo Bulegoan. Beste aukera bat da Berdura plazan jartzen den pantailan ikustea.
Zer ikus daitekeen Getarian: txakolinetik antxoetara
Egitaraua alde batera utzita, Getaria ezagutzeko aukera paregabea dira Salbatore jaiak.
Getariako 2026ko jaietan herria bisitatzen baduzu, jai-ekitaldiekin uztartu dezakezu alde zaharretik ibilaldi bat egitea, portua bisitatzea, bertako gastronomia dastatzea edo txakolin ospetsua ekoizten den mahastietan ibilaldi bat egitea.
Gainera, Salbatore jaiak, herriko jai nagusiak, ez dira Getariako ospakizun handi bakarra. Maiatzeko lehen ostiralean Antxua Eguna ospatzen da, eta aukera aproposa da inguruan hain famatua den jakia dastatzeko.
Gozatu Getariaz eta 2026ko Salbatore jaiez.
Goiburuko irudiaren iturria: Getaria Turismoa.
