Askotan galdetzen diguzue ea ordenatu daitezkeen kanalak Euskaltelen deskodetzailean. Eta erantzuna ezezkoa da; izan ere, LTDaren kasuan bezala, kanalak antolatzea eragozten duten arrazoi teknikoak daude. Hala ere, badaukazu aukera gehien ikusten dituzunak gogokoen zerrenda batean gordetzeko, batetik bestera errazago mugitzeko Euskaltelen agintetik.
Oso erraza da, ikusiko duzu.
Euskaltelek eskaintzen dizun telebistan kanalak antolatzea
Lehenik eta behin, Euskaltelek eskaintzen dizun telebistan kanalak nola antolatzen diren azaldu nahi dizugu.
Kanal bakoitzak dialeko zenbaki bat du. Arrazoi bat baino gehiago daude horretarako: batetik, aukerak aldatu egiten dira, eta litekeena da kanalen bat desagertzea; eta, bestetik, seinalea batzuetan zuntz bidez iristen da, ez satelite bidez.
Aldaketa horiek eragin ez diezazuten, eta zuk eta gainerako bezeroek beti kanalen zerrenda eguneratua izan eta haiek ikusi ahal izan ditzazuen, dialeko zenbaki bat eman behar diogu kanal bakoitzari.
Horregatik ezin dituzu kanalak ordenatu Euskaltelen deskodetzailean, LTDan bezala (han, bilaketa eskuz egin eta zure gustura ordenatu ditzakezu).
Zer egin dezakezun azalduko dizugu: gogokoen zerrenda bat sor dezakezu, zure kanalak multzokatzeko.
Gogokoen zerrenda sortzea kanalak multzokatzeko
Aukera honekin, Euskaltelek eskaintzen dizun telebistatik gehien interesatzen zaizkizun kanalak hauta ditzakezu, eta, aginteko teklen bidez, haietan bakarrik ibili batetik bestera. Euskaltelen deskodetzailean gogokoen zerrenda bat nola sor dezakezun azalduko dizugu.
- Lehenik eta behin, sakatu aginteko “Menua” edo “TB” tekla (aginte-modeloaren arabera). Goiko menuko aukeren amaieran, “Ezarpenak” ikusiko dituzu. Sartu haietara, eta hautatu “Gogokoak” botoia.
- Hurrengo pantailan, kanalen konfigurazio batera sartuko zara, eta, bukaeran, “Sortu gogokoen zerrenda” aukera agertuko zaizu.
- Hautatu izen bat zure zerrendarentzat (adibidez: telesailak, zinema…).
- Hautatu “Editatu kanalak” menua, zerrendan erantsi nahi dituzunak hautatzeko.
- Kanal guztiak agertuko zaizkizu zerrendan, eta, interesatzen zaizkizunak aukeratzeko, nahikoa duzu agintearekin batetik bestera mugitu eta “OK” sakatzea.
- Kanalak hautatu ondoren, mugitu agintearekin “Amaitu” botoiraino, edo sakatu atzera egiteko gezia.
- Zerrenda erabiltzen hasteko, “Egoera” menuan, hautatu “Aktibo”.
Mugi zaitez Euskaltelen telebistako kanal gogokoenetan batetik bestera
Gogoratu gogokoen zerrendak funtziona dezan aktibo egon behar duela. Izan ere, baliteke zerrenda bat baino gehiago egotea (zinema-kanaletarako bat, haurrentzako beste bat...); behar duzuna aktibatu behar duzu.
Jo dezagun telebista piztu duzula eta dialeko 27an zaudela. Aginteko “+” tekla sakatzen baduzu, zure zerrenda jarriko da martxan; hau da, ez zara joango dialeko 28ra, aktibo dagoen zerrendako kanaletara baizik.
Gogokoenetan batetik bestera mugitzeko, “+” eta “-” erabili ahal izango dituzu.
Ikusten duzunez, gogokoen zerrenda bat konfiguratzeak aukera ematen dizu une bakoitzean interesatzen zaizkizun kanalak bakarrik hautatzeko eta haietan bakarrik mugitzeko atzera eta aurrera.
Probatu aukera hori; urratsen batean asmatu ezinik geratzen bazara, laguntzeko prest izango gaituzu.