Zu ikusita, beti ikasten ari gara Euskaltelen. Eta, horri esker, mugikorreko bezeroaren aplikazioaren erabilera-esperientzia hobetu dugu. Orain, zuri dagokizu esatea ea lortu dugun.
Asmoa da aplikaziotik izapide gehiago egin ahal izatea, eta aplikazioa oso erraz erabiltzea. Berrikuntzak, batetik, eta ukituak, bestetik... Hauek dira nobedadeak.
A! Oraindik deskargatu ez baduzu, sekulako aukera galtzen ari zara. Android eta iOS gailuetarako dago erabilgarri.
Zuk kontrolatzen duzu zure wifia
Orain, zure wifi-sareak aplikazioaren pantailaren goiko aldean agertzen dira, koloreka bereizita, eta hatza irristatuz mugi zaitezke batetik bestera.
Hortik, piztu eta itzali egin dezakezu, wifiaren pasahitza aldatu, eta nahi duzunarekin partekatu. Horiek denak errazago egiteko, azalpen bat aurkituko duzu pantailaren behealdean.
Gainera, wifi-sare bakoitzean zenbat gailu dauden konektatuta ikus dezakezu (mugikorrak, ordenagailuak, TBak, etab.), eta ezagutzen ez dituzunak blokeatu.
WiFi Mesh detektatzea
WiFi Meshekin zure etxeko wifi-estaldura hobetzea erabaki baduzu, zuzenean aplikaziotik konfigura dezakezu. Minutu bat besterik ez duzu beharko, eta oso erraza da: itzali wifi-sare guztiak, Mesh izan ezik, hobeto funtziona dezan.
Bigarren Etxebizitzako Internet, aplikazioan
Bezeroen aplikazioan berri-berria. Bigarren Etxebizitzako Internet zerbitzua sartu dugu aplikazioan, zuzenean mugikorretik kudeatzeko modua izan dezazun: aktibatu, desaktibatu edo pasahitza aldatu.
Kontsultatu erraz zure Multisim-eko lineak
Orain, errazagoa da SIM txartel bakoitzaren datu-kontsumoa ikustea. Bezeroaren aplikazioaren pantailan ikusiko duzu zein lineak dituzten MultiSIMen bidez datuak partekatuta.
Hobekuntza gehiago zure ohiko kudeaketetan
Euskaltelen aplikaziotik ia dena 😉 egin dezakezu, sofatik mugitu gabe:
- Entregatzeko daukazun dokumentazioa igo.
- Ordaintzeko dauzkazun fakturak ordaindu.
- Sustapen esklusiboetara sartu.
Eta, gainera, aplikazioan berria bazara, funtzio nagusiak erakusteko biratxo azkar bat eskainiko dizugu, ahalik eta etekin handiena atera diezaiozun.
Gogoratu izapide hauek berak egin ditzakezula webguneko gune pribatuan ere: nire.euskaltel.com.
Eta hauxe da guztia oraingoz!
Probatu Euskaltelen bezeroaren aplikazioaren hobekuntzak, eta kontatu zer iruditzen zaizkizun.