Zuretzat, Vietnamera joatea abentura handia da; zure gurasoentzat, ordea, ez da hainbesterainokoa izango, ziur asko. Ondo dakizu zer esango dizuten: “Zer kostatzen zaizu whatsapp bat bidaltzea noizean behin?”. Bada, orain, askoz gutxiago kostatuko zaizu. Izan eren, orain merkeagoa da atzerritik Internetera konektatzea Euskaltelen zure mugikorrarekin, eta askoz herrialde gehiagotan balia daiteke, gainera.

Hauek dira Euskaltelek roamingerako eskaintzen dituen hobekuntza nagusiak:

  • Jaitsi egin dugu roamingeko datuen kostua 2. eremuko herrialdeetarako: 3,63€/MB-tik 0,024€/MB-ra.
  • 2. eremuko herrialde-kopurua zabaldu dugu, lehen 3. eremukoak ziren batzuk 2.era pasatu baitira : 6,05€/MB-tik 0,024€/MB-ra.

Ez dakizula ondo zer esan nahi duten roamingeko eremuek? Jarraitu irakurtzen.

Roamingaren eremukako banaketa

Beste herrialde batean zaudenean zure mugikorra erabiltzen jarraitzeko aukera izan dezazun, beste konpainia batzuetara konektatzen da zure telefonoa. Hori da roamingaren funtsa.

Frantzian, adibidez, Euskaltelen mugikorrarekin Internetera konektatzeak ez du kostu gehigarririk; baina Islandian edo Japonian konektatzen bazara, bai. Zergatik? Bada, herrialde horiek roamingeko eremu desberdinetan daudelako. Hona hemen eremuak:

  • 1. eremua- Europako Esparru Ekonomikoa eta AEB

Europar Batasuneko herrialdeez gain, Islandia, Norvegia eta Liechtenstein ere sartzen dira. Baina ez Andorra eta ez Suitza; kontuz, beraz, bi herrialde horiek ez baitira Europako Esparru Ekonomikokoak. Roamingak ez du kosturik, eta lehenespenez aktibatuta dago Euskaltelen zure mugikorrean.

  • 2. eta 3. eremuak – Europako Esparru Ekonomikotik kanpoko herrialdeak

Mugikorreko datuak erabiltzearen kostua aldatu egiten da herrialde bakoitza dagoen eremuaren arabera. Kontsultatu roamingeko eremu bakoitzaren tarifak helbide honetan: euskaltel.com/roaming. Garrantzitsua: 2. edo 3. eremuko herrialde batera joatekoa baldin bazara, datuen edo deien roaminga aktibatu behar duzu webguneko Bezeroaren Gunean edoEuskaltelen aplikazioa baliatuta.

Orain, merkeagoa da Internetera konektatzea 2. eremuko herrialde batean

Hasieran esan bezala, Euskaltelek mega bakoitzeko prezioa jaitsi du 2. eremuko herrialdeetan Internetera konektatzen zarenerako.

Orain, datuak 2. eremuan erabiltzea 0,024€/MB soilik kostatuko zaizu, eta ez 3,63€/MB lehen bezala. Ez da akats bat, ez, hala badirudi ere. Berriz diogu: 2,4zentimo/mega. Ikusten duzunez, Euskalteli esker, asko aurrezten da. Are gehiago beste operadore batzuen prezioarekin alderatuz gero, haiekin 2. eremuan nabigatzeak 6,05€/MB-ko edo 12,10€/MB-ko kostua baitu.

Usar los datos de tu móvil Euskaltel en roaming ahora es más barato y en más países

Herrialde gehiago gehitu ditugu roamingeko 2. eremura

2. eremuan mega bakoitzeko prezioa jaisteaz gainera, lehen 3. eremuan zeuden herrialde asko 2. eremuan sartu ditugu.

Hau da, lehen 6,05€/MB-ko kostua zuten herrialde askok 0,024€/MB-koa dute orain.

Adibidez, Vietnamen, Thailandian, Mexikon, Brasilen, Australian, Qatarren... lasai konektatzea izango duzu wifirik ez dagoen lekuetan ere, sosak galtzeko beldurrik gabe. Gogoratu euskaltel.com/roaming webgunean daukazula eremu bakoitzeko herrialdeen zerrenda.

Beharbada, hurrengo ihesaldian atzerriko zein herrialdetara joango zaren erabakitzen lagunduko dizu 😉.

Gozatu bidaiaz eta Euskaltelen roamingeko bi hobekuntza handi hauetaz.

Eta, badakizu, zalantzarik baduzu, idatzi hemen behean.