Kontsultatu Euskadiko 2026ko jaiegun guztiak. Planifikatu zure oporrak 2026ko lan-egutegi honekin, eta jakin ezazu noiz den jai 2026an Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban eta noiz diren herri bakoitzeko jaiegunak.

2026ko Euskadiko jaiegunen egutegia

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko 2026ko jaiegunak argitaratu ditu. EAEn ditugun 14 jaiegunetatik 12 finkatzen ditu Euskadiko 2026ko lan-egutegiak. Gainerako bi egunak udalek eta aldundiek finkatzen dituzte (aurreraxeago kontsultatu ditzakezu).

Oraingo honetan, azaroaren 1a eta abenduaren 6a igandeak izango dira, eta haien ordezkoak martxoaren 19a (San Jose) eta uztailaren 25a (Santiago) jarri dira.

Hauek dira Euskadiko 2026ko jaiegunak:

  • Urtarrilaren 1a - Urteberri eguna
  • Urtarrilaren 6a – Errege eguna
  • Martxoaren 19a (San Jose)
  • Apirilaren 2a - Ostegun Santua
  • Apirilaren 3a - Ostiral Santua
  • Apirilaren 6a - Pazko bigarrena
  • Maiatzaren 1a - Langileen Nazioarteko Eguna
  • Uztailaren 25a - Santiago eguna
  • Abuztuaren 15a - Ama Birjinaren eguna
  • Urriaren 12a
  • Abenduaren 8a – Sortzez Garbiaren eguna
  • Abenduaren 25a - Eguberri eguna

Euskadiko 2026ko zubiak

Jaiegun horiei esker, zenbait zubi eta asteburu luze osatzen dira, eta ikaragarri gustatzen zaizkigu.

Kontsultatu hemen Euskadiko 2026ko zubiak, eta hasi planak egiten:

  • 2026ko urtarrileko zubia Euskadin: urtarrilaren 1a osteguna da eta urtarrilaren 6a asteartea. Ostirala eta astelehena libre hartuz gero, zubi on batekin has dezakezu urtea.
  • 2026ko martxoko zubia Euskadin: San Jose eguna, martxoaren 19a, osteguna da. Ostirala libre baduzu, jai-zubia duzu hor.
  • 2026ko Aste Santuko zubia Euskadin: apirilaren 2a (osteguna), 3a (ostirala) eta 6a (astelehena) jai izanda, atseden-egun mordoxka izango dituzu, eta aukera polita izan liteke Balmasedako Aste Santua ezagutzeko. Egunen bat gehiago hartzeko aukera baduzu, zubi luze bat osatu ahal izango duzu.
  • 2026ko maiatzeko zubia Euskadin: maiatzaren 1a, Langileen Eguna, ostirala da. Ez da zubia, baina bai asteburu luzea.
  • 2026ko urriko zubia Euskadin: urriaren 12a astelehenarekin egokitu da. Egun gehiago hartzeko edo asteburu luze batez gozatzeko aprobetxa dezakezu.
  • 2026ko abenduko zubia Euskadin: abenduaren 6a igandearekin egokitu da, baina abenduaren 8a asteartearekin; astelehenean libre har badezakezu, beste zubi posible bat izango duzu.
  • 2026ko Gabonetako zubia Euskadin: abenduaren 25a ostirala da; beraz, ez dago zubirik, baina bai hiru eguneko asteburua, eta aprobetxa dezakezu Bilboko Gabonetako Haur Parkeaz, Gasteizko jaiotzez edo Euskadiko izotz-pistez gozatzeko.

2026ko uztailaren 25a eta abuztuaren 15a larunbatak izango dira; beraz, ez dago zubirik udan Euskadin.

2026ko Euskadiko tokiko jaiak: Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban

Festivos 2024 en Euskadi

Euskadi osoan jai izaten diren jai horietaz gain, udalek eta foru-aldundiek aukeratutako beste bi jaiegun izaten ditu herri bakoitzak. Hona hemen Bizkaikoak, Gipuzkoakoak eta Arabakoak:

Bizkaiko 2026ko jaiegunak

Bizkaiko 2026ko lan-egutegian, lurralde osorako jaieguna hau da:

  • Uztailaren 31 (Loiolako San Ignazio).

Eta aurten ostiralean izango da; beraz, asteburu luzea izango dugu.

Azkenik, udal bakoitzak erabakitzen du noiz egin herriko jaieguna.

2026ko Bizkaiko jaiegunak, herriz herri

Hauek dira 2026ko Bizkaiko jaiegunak herriz herri, hurrenkera alfabetikoan emanda:

  • Abadiño: maiatzaren 15a (San Trokaz)
  • Abanto-Zierbena: Ekainaren 15a (San Antonio).
  • Ajangiz: Maiatzaren 14a (Igokundea)
  • Alonsotegi: Irailaren 2a (San Antolin)
  • Amorebieta-Etxano: Uztailaren 16a (Karmengo Ama Birjina)
  • Amoroto: Uztailaren 3a (San Martin)
  • Arakaldo: Uztailaren 18a (Santa Marina)
  • Arantzazu: Ekainaren 29a (San Petri)
  • Areatza: Abuztuaren 24a (San Bartolome)
  • Arrankudiaga - Zollo: Ekainaren 29a (San Petri)
  • Arratzu: Urriaren 21a (San Tomas)
  • Arrieta: Azaroaren 11 (San Martin)
  • Arrigorriaga: Uztailaren 22a (Santa Maria Magdalena)
  • Artea Irailaren 8a
  • Artzentales: Irailaren 2a (San Antolin)
  • Atxondo: Ekainaren 29a (San Petri)
  • Aulesti: Ekainaren 24a (San Joan)
  • Bakio: Irailaren 29a (San Mikel goiaingerua)
  • Balmaseda: Urriaren 23a (San Severino)
  • Barakaldo: Uztailaren 16a (Karmengo Ama – Karmengo Jaiak Barakaldon) )
  • Barrika: Ekainaren 24a (San Joan)
  • Basauri: Urriaren 13a (San Fausto jaiak)
  • Bedia: Ekainaren 24a (San Joan)
  • Berango: Uztailaren 26a (Santa Ana)
  • Bermeo: Irailaren 8a (Bermeoko jaietako Arrantzale Eguna)
  • Berriatua: Ekainak 29
  • Berriz: Ekainaren 29a (San Petri)
  • Bilbo: Abuztuaren 28a (Aste Nagusiko ostirala - Aste Nagusia)
  • Busturia: Uztailaren 10a (San Kristobal)
  • Derio: Maiatzaren 15a (San Isidro)
  • Dima: Ekainaren 29a
  • Durango: Urriaren 13a (San Fausto jaiak)
  • Ea: Ekainaren 24a (San Joan)
  • Elantxobe: Ekainaren 29a
  • Elorrio: Irailaren 7a
  • Erandio: Abuztuaren 28a (San Agustin)
  • Ereño: Irailaren 29a (San Mikel)
  • Ermua: Uztailaren 27a (Zezen eguna)
  • Errigoiti: Abuztuaren 24a (San Bartolome)
  • Etxebarri: Abenduaren 28a (San Esteban)
  • Etxebarria: Azaroaren 30a (San Andres).
  • Forua: Azaroaren 11 (San Martin)
  • Fruiz: Abuztuaren 6a (San Salbatore)
  • Galdakao: Irailaren 14a (Santakurtzak)
  • Galdames: Ekainaren 29a (San Petri)
  • Gamiz-Fika: Azaroaren 30a (San Andres).
  • Garai: Ekainaren 24a (San Joan)
  • Gatika: Abuztuaren 24a (San Bartolome)
  • Gautegiz Arteaga: Urtarrilaren 26a (San Polikarpo)
  • Gernika-Lumo: Ekainaren 29a (San Petri)
  • Getxo: Irailaren 24a (Eskarne)
  • Gizaburuaga: Irailaren 8a (Ama Birjina)
  • Gordexola: Irailaren 28a (San Kosme eta San Damian)
  • Gorliz: Abuztuaren 5a (Agirreko eta Elurretako Ama Birjina)
  • Güeñes: Abuztuaren 10a (San Laurendi)
  • Ibarrangelu: Ekainaren 4a (Corpus Christi)
  • Igorre: Ekainaren 12a
  • Ispaster: Irailaren 29a (San Mikel)
  • Iurreta: Irailaren 29a (San Mikel)
  • Izurtza: Irailaren 8a (Erdoziako Ama Birjina)
  • Kortezubi: Uztailaren 27a
  • Lanestosa: Abuztuaren 5a (Elurretako Ama Birjina)
  • Larrabetzu: Maiatzaren 15a (San Isidro)
  • Laukiz: Irailaren 29a (San Mikel)
  • Leioa: Ekainaren 24a
  • Lekeitio: Irailaren 2a (San Antolin jaiak)
  • Lemoa: Irailaren 8a (Andre Maria)
  • Lemoiz: Uztailaren 16a (Karmengo jaiak)
  • Lezama: Irailaren 8a (Andre Maria)
  • Loiu: Ekainaren 29a (San Petri eta Santa Luzia)
  • Mallabia: Otsailaren 18a (Hausterre asteazkena)
  • Mañaria: Urriaren 21a (Santa Urtsula)
  • Markina-Xemein: Uztailaren 16a (Karmengo jaiak)
  • Maruri-Jatabe: Abuztuaren 10a (San Laurendi)
  • Mendata: Irailaren 29a (San Mikel goiaingerua)
  • Mendexa: Maiatzaren 15a (San Isidro)
  • Meñaka: Abuztuaren 17a (San Roke)
  • Morga: Uztailaren 30a
  • Mundaka: Ekainaren 29a (San Petri)
  • Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz: Ekainaren 29a (San Petri)
  • Murueta: Irailaren 8a (Andre Maria)
  • Muskiz: Ekainaren 24a (San Joan)
  • Muxika: Urriaren 26a (urriko azken astelehena)
  • Nabarniz: Irailaren 8a (Andre Maria)
  • Ondarroa: Abuztuaren 17a (Andre Maria)
  • Orozko: Irailaren 2a (San Antolin)
  • Ortuella: Maiatzaren 18a (Kantalizioko San Felix)
  • Otxandio: Uztailaren 20a (Santa Marina)
  • Plentzia: Uztailaren 22a (Maria Magdalena)
  • Portugalete: Uztailaren 1a (Giako Ama Birjina)
  • Santurtzi: Uztailaren 16a (Karmengo jaiak)
  • Sestao: Ekainaren 29a (San Petri)
  • Sondika: Ekainaren 24a
  • Sopela: Ekainaren 29a (San Petri)
  • Sopuerta: Irailaren 8a (Ama Birjinaren jaiotza)
  • Sukarrieta: Azaroaren 30a (San Andres)
  • Turtzioz: Ekainaren 29a (San Petri)
  • Ubide: Ekainaren 24a
  • Ugao-Miraballes: Irailaren 8a (Udiarragako Ama Birjina)
  • Urduliz: Irailaren 8a
  • Usansolo: Azaroaren 30a (San Andres)
  • Urduña: Maiatzaren 8a (Otxomaio)
  • Karrantzako harana: Irailaren 18a (El Sucesoko Ama Birjina)
  • Trapagaran Abuztuaren 6a (San Salbatore)
  • Zaldibar: Uztailaren 3a
  • Zalla: Urriaren 5a (Gangas eguna)
  • Zamudio: Azaroaren 11 (San Martin)
  • Zaratamo: Abuztuaren 10a
  • Zeanuri: Maiatzaren 15a (San Isidro)
  • Zeberio: Irailaren 2a (San Antolin)
  • Zierbena: Urriaren 15a (Zierbenaren independentziaren eguna)
  • Ziortza-Bolibar: Ekainaren 24a (San Joan)

Gipuzkoako 2026ko jaiegunak

Gipuzkoan ere jaieguna da uztailaren 31, San Ignazio eguna, ostiralarekin.

  • Uztailaren 31 (Loiolako San Ignazio).

Gipuzkoako herrietako jaiegunak, berriz, hauek dira 2026an:

2026ko Gipuzkoako herrietako jaiegunak, herriz herri

Hona hemen 2026ko Gipuzkoako jaiegunak, herriz herri, ordena alfabetikoan emanak.

  • Abaltzisketa: Ekainaren 24a (San Joan)
  • Aduna: Abuztuaren 14a (Andre Maria)
  • Aia: Abuztuaren 7a
  • Aizarnazabal: Irailaren 29a (San Mikel)
  • Albiztur: Abuztuaren 17a
  • Alegia: Uztailaren 16a
  • Alkiza: Irailaren 8a (Ama Birjinaren jaiotza)
  • Altzaga: Irailaren 29a
  • Altzo: Otsailaren 16a (astelehen-inauteria)
  • Amezketa: Abuztuaren 24a (San Bartolome)
  • Andoain: Ekainaren 24a (San Joan)
  • Anoeta: Ekainaren 4a (Corpus Christi)
  • Antzuola: Uztailaren 17a
  • Arama: Azaroaren 11
  • Aretxabaleta: Abuztuaren 14a
  • Asteasu: Ekainaren 29a (San Petri)
  • Astigarraga: Uztailaren 24a
  • Ataun: Azaroaren 11 (San Martin)
  • Azkoitia: Azaroaren 30a (San Andres).
  • Azpeitia: Urtarrilaren 20a (San Sebastian)
  • Baliarrain: Abuztuaren 14a
  • Beasain: Maiatzaren 18a
  • Beizama: Ekainak 29
  • Belauntza: Ekainaren 24a (San Joan)
  • Berastegi: Abuztuaren 10a (San Laurendi)
  • Bergara: Irailaren16a (San Martin Agirre)
  • Berrobi: Abuztuaren 28a (San Agustin)
  • Bidania: Abuztuaren 24a (San Bartolome)
  • Goiatz: Abuztuaren 14a (Andre Mariaren bezpera)
  • Deba: Abuztuaren 17a
  • Donostia: Urtarrilaren 20a (San Sebastian eguna - Donostiako danborrada).
  • Eibar: Ekainaren 24a (San Joan)
  • Elduain: Irailaren 8a
  • Elgeta: Uztailaren 3a
  • Elgoibar: Urtarrilaren 17a (San Anton)
  • Errenteria: Uztailaren 22a (Maria Magdalena)
  • Errezil: Azaroaren 11
  • Eskoriatza: Ekainak 29
  • Ezkio auzoa: Maiatzaren 8a (San Mikelen agerpena)
  • Santa Luzia-Anduaga: Ekainaren 29a (San Petri)
  • Itsaso-Alegia auzoa: Uztailaren 22a (Maria Magdalena)
  • Itsaso hirigunea: Abuztuaren 24a (San Bartolome)
  • Mendialdea Zozkera: Irailaren 8a (Kizkitzako Ama Birjinaren eguna)
  • Gabiria: Abuztuaren 17a (San Roke)
  • Gaintza: Irailaren 29a
  • Gaztelu: Abuztuaren 14a
  • Getaria: Abuztuaren 6a (San Salbatore)
  • Hernani: Ekainaren 24a (San Joan)
  • Hernialde: Abuztuaren 14a
  • Hondarribia: Irailaren 8a (Guadalupeko Ama – Hondarribiko Alardea)
  • Ibarra: Abuztuaren 24
  • Idiazabal: Otsailaren 3a
  • Ikaztegieta: Abuztuaren 10a (San Laurendi)
  • Irun: Ekainaren 30a (San Martzialgo alardea)
  • Irura: Irailaren 29a (San Mikel)
  • Itsasondo: Irailaren 18a
  • Larraul: Abuztuaren 3
  • Lasarte-Oria: Ekainaren 29a (San Petri)
  • Lazkao: Apirilaren 28a (San Prudentzio)
  • Leaburu Txarama: Ekainaren 29a (San Petri)
  • Legazpi: Maiatzaren 4a (Santa Gurutze biharamuna)
  • Legorreta: Maiatzaren 14a
  • Leintz-Gatzaga: Irailaren 8a (Ama Birjina)
  • Lezo: Irailaren 14a (Santa Gurutzeren gorespena)
  • Lizartza: Irailaren 8a (Sagrarioko Ama Birjina)
  • Mendaro: Uztailaren 27a (Santa Ana biharamuna)
  • Arrasate: Ekainaren 24a (San Joan)
  • Mutiloa: Ekainaren 29a (San Petri)
  • Mutriku: Uztailaren 22a (Maria Magdalena)
  • Oiartzun: Abuztuaren 3a (San Esteban bigarrena)
  • Olaberria: Ekainaren 24a (San Joan)
  • Oñati: Irailaren 29a (San Mikel)
  • Ordizia: Uztailaren 27a (Santa Ana biharamuna)
  • Orendain: Urtarrilaren 20a
  • Orexa: Maiatzaren 4a
  • Orio: Ekainaren 29a (San Petri)
  • Ormaiztegi: Azaroaren 30a
  • Pasai Donibane: Ekainaren 24a (San Joan)
  • Pasai San Pedro: Ekainaren 29a (San Petri)
  • Pasai Antxo: Uztailaren 7a (San Fermin)
  • Pasai Trintxerpe: Uztailaren 16a (Karmengo Ama)
  • Segura: Ekainaren 24a (San Joan)
  • Soraluze: Abuztuaren 17a (San Roke Txiki)
  • Tolosa: Ekainaren 24a (San Joan)
  • Urnieta: Irailaren 29a (San Mikel)
  • Urretxu: Irailaren 21a (Santa Anastasia)
  • Usurbil: Uztailaren 2a (Santa Isabel)
  • Villabona: Azaroaren 11 (San Martin)
  • Zaldibia: Urriaren 2a
  • Zarautz: Ekainaren 26a (San Pelaio)
  • Zegama: Maiatzaren 25a (Mendekoste astelehena)
  • Zerain: Abuztuaren 14a
  • Zestoa: Irailaren 8a (Ama Birjina)
  • Zizurkil: Irailaren 9a
  • Zumaia: Ekainaren 29a (San Petri)
  • Zumarraga: Uztailaren 2a (Santa Isabel)

Arabako 2026ko jaiegunak

Araban 2026ko jaieguna apirilaren 28a da, San Prudentzio eguna, aurten asteartea.

  • Apirilaren 28a (San Prudentzio)

Eta zein dira Araban, 2026an, herrietako jaiegunak?

2026ko Gipuzkoako herrietako jaiegunak, herriz herri

Hona hemen 2026ko Arabako herrietako jaiegun guztien zerrenda:

  • Dulantzi: Otsailaren 3a (San Blas)
  • Amurrio: Abuztuaren 17a
  • Añana: Uztailaren 10a (San Kristobal)
  • Aramaio: Uztailaren 6a
  • Armiñón: Maiatzaren 15a (San Isidro)
  • Arraia-Maeztu: Ekainaren 22a (San Adrian)
  • Arratzua-Ubarrundia: Abenduaren 28a
  • Artziniega: Irailaren 8a (Arteko Ama Birjina)
  • Asparrena: Ekainaren 29a (San Petri)
  • Agiñaga: Uztailaren 27a (Santiago eguna)
  • Añes: Maiatzaren 21a (San Ramiro)
  • Beotegi: Irailaren 29a (San Mikel)
  • Opellora: Irailaren 29a (San Mikel)
  • Erbi: Maiatzaren 4a (Gurutzea)
  • Etxegoien: Maiatzaren 8a (Antiguako Ama Birjina)
  • Izoria: Urtarrilaren 7a (San Julian)
  • Lexartzu: Abenduaren 9a (Sortzez Garbiaren eguna)
  • Luxo: Abuztuaren 17a (Ama Birjinaren eguna)
  • Luiaondo: Uztailaren 22a (Maria Magdalena)
  • Lanteno: Uztailaren 27a (Santiago eguna)
  • Madaria: Azaroaren 23a (San Klemente)
  • Maroño: Urtarrilaren 17a (San Anton)
  • Menagarai: Ekainaren 29a (San Petri)
  • Menoio: Apirilaren 25a (San Marko)
  • Murga: Ekainaren 24a (San Joan)
  • Olabezar: Urtarrilaren 8a (San Babilas)
  • Ozeka: Urriaren 8a (Arrosarioko Ama Birjina)
  • Kexaa: Abuztuaren 5a (Elurretako Ama Birjina)
  • Arespalditza: Maiatzaren 15a (San Isidro)
  • Erretes Lanteno: Uztailaren 22a (Maria Magdalena)
  • Salmantón: Uztailaren 18a (Santa Marina)
  • Sojo: Abuztuaren 31 (San Emeterio)
  • Zuhatza: Uztailaren 18a (Santa Marina)
  • Mañueta: Uztailaren 10a (San Kristobal)
  • Barrundia: Ekainaren 24a (San Joan)
  • Berantevilla: Irailaren 8a (Ama Birjinaren Jasokundea)
  • Bernedo: Irailaren 8a
  • Kanpezu: Maiatzaren 15a (San Isidro)
  • Kripan: Irailaren 8a (Ama Birjina)
  • Burgu: Ekainaren 29a (San Petri)
  • Eltziego: Irailaren 8a (Plazako Ama Birjina)
  • Elvillar: Maiatzaren 15a (San Isidro)
  • Iruña Oka: Abuztuaren 17a
  • Iruraiz-Gauna: Ekainaren 24a (San Joan)
  • Kuartango: Ekainaren 24a (San Joan)
  • Bastida: Bigarren Esker Emate Eguna azaroan
  • Lagran: Abuztuaren 24a (San Bartolome)
  • Guardia: Ekainaren 24a (San Joan)
  • Lantziego: Irailaren 8a (Larreko Ama Birjina)
  • Lantarón: Irailaren 16a (herriko jaia)
  • Lapuebla de Labarca: Abuztuaren 24
  • Legutio: Irailaren 14a
  • Leza: Abuztuaren 17a (San Roke)
  • Laudio: Abuztuaren 17a
  • Moreda: Urriaren 22a (Birjinatxoak)
  • Navaridas: Ekainaren 2a
  • Okondo: Abuztuaren 24a (San Bartolome)
  • Oion: Urtarrilaren 22a (San Bizente eta San Anastasio)
  • Urizaharra: Maiatzaren 15a (San Isidro)
  • Erriberagoitia: Maiatzaren 15a (San Isidro)
  • Erriberabeitia: Abuztuaren 31
  • Agurain: Ekainaren 24a (San Joan)
  • Samaniego: Irailaren 8a (Haraneko Ama Birjina)
  • Donemiliaga: Azaroaren 12a (San Millan)
  • Urkabustaiz: Urriaren 5a
  • Gaubea: Maiatzaren 15a
  • Harana: Maiatzaren 15a (San Isidro)
  • Villabuena: Maiatzaren 15a (San Torkuato)
  • Gasteiz: Abuztuaren 5a (Ama Birjina Zuriaren jaiak).
  • Ekora: Abuztuaren 21a (Bercijanako Ama Birjina)
  • Zalduondo: Ekainaren 13a (Zalduondoko jaiak)
  • Zanbrana: Abuztuaren 5a
  • Zigoitia: Abuztuaren 5a
  • Zuia: Irailaren 29a (San Mikel)

Jai asko dago udan Euskadin; beraz, eduki eskura Euskadiko 2026ko jai-egutegia oporrak antolatzean.

Eta izan kontuan Euskadiko 2025 – 2026 ikasturteko eskola-egutegia ere.