Lekeitioko 2024ko jaiak, sanantolinak, irailaren 1etik 8ra ospatzen dira. Eta Antzara Eguna izaten da herriko festetako egun seinalatua, irailaren 5ean, osteguna. Post honetan, informazio gehiago emango dizugu Lekeitioko 2024ko jaietako programari buruz, eta hiru mende baino gehiagoko historia duen tradizio bitxi hau azalduko dizugu.

Antzara Eguna da Lekeitioko sanantolinetako hitzordu jendetsuena, baita Euskadiko ikuskizunik ezagunenetako bat ere.

Lekeitioko 2024ko jaietako egitaraua

Fiestas de Lekeitio 2024

Irudia: Lekeitioko Udala

San Antolinen omenezko jaietan, musikaz, tradizioz, giro ederrez eta dibertimenduz betetzen dira Lekeitioko kaleak irailaren 1etik 8ra bitartean.

Lekeitioko 2024ko jaiak irailaren 1ean hasiko dira, igandea, kuadrillen ohiko mozorro-jaitsierarekin, herriko plazaraino. 20:00etan txupinazoa eta Anteroren jaitsiera izango dira.

Irailaren 2a, astelehena, San Antolin eguna da, 2024an jaieguna Lekeition. Meza, jolas tradizionalak, pilota eta txapel-jaurtiketa izaten dira. Bertsolariak eta zezensuzkoa ere ez dira faltako. Eguna amaitzeko, berbena eta su-festak izango dira.

Hilaren 3an, asteartean, gastronomia izango da protagonista: produktu-dastatzeak eta lehiaketak izango dira. Hilaren 4a, asteazkena, Antzara Egunaren bezpera da. Eta ostegunean, irailaren 5ean, Lekeitioko 2024ko jaien egitarauko une handia iritsiko da: Antzara Eguna.

Lekeitioko sanantolinak irailaren 8an amaituko dira, Antiguako Andra Mariaren egunean.

Lekeitioko Udalak argitaratu du Lekeitioko 2024ko jaien eta Antzara Egunaren egitaraua.

Abuztuak 31, zapatua

  • 10:00 Plazaren apainketia Garraitz kirol taldearen eskutik.
  • 10:00 San Antolin trofeoa: Lekeitio FT (kadeteak) – Athletic (infantilak).
  • 12:15 San Antolin trofeoa: Lekeitio FT (jubenilak) – Athletic (kadeteak).
  • 18:00 San Antolin XXVIII. Altuera jauziko txapelketa plazan.
  • 19:00 Jai Alai Udako Master Series zesta punta txapelketa Santi Brouard pilotalekuan.

Irailak 1 domeka: San Antolin Bezpera - Bajada Eguna

Programa de las fiestas de Lekeitio

Irudia: Lekeitioko Udala

  • 12:00 Buruhandiak eta erraldoiak kalerik kale, Itxaropena txistulariekin.
  • 19:15 XXXVII. Kuadrilen Bajadia.
  • 20:00 Angelusa, hasiera emoteko San Antolinei; kanpai jotea, txupinazoa eta Anteroren bajadia.
  • Albina Stardust & Divina Comedia, plazan bajadien amaiera animatzeko eta gaua girotzeko.
  • 22:00 – 2:00 Puntu Morea, eraso sexisten arreta gunea, Udaletxeko eskaileren aurrean.
  • 22:30 Suzko zezena plazan.
  • 23:00-02:00 Dj Fonoplay Eskolapean.
  • 23:30 Garilak 26 erromeria plazan.

Irailak 2, astelehena. San Antolin eguna

  • 09:00 Akordeoi-joleen kalejiria.
  • 11:00 XXIII. tiragoma txapelketia limoneroan, Aittitta Txikik antolatuta. Izen emotia: 10:30ean).
  • 11:15 Agintarien prozesioa, Lekeitioko alkate eta zinegotzi jaunandreak udaletxetik elizaraino joango dira, Lekitto musika bandiak lagunduta.
  • 11:30 Meza Nagusia, elizako koruak abestuta.
  • 13:00 Lekitto musika bandaren kontzertua plazan (Zuzendaria: Urtzi Iriondo)
  • 18:00 XIV. Txapel Jaurtiketa Uribarren kalean, Aittitta Txiki elkarteak antolatuta. Izen emotia: 17:30etatik 18:00etara.
  • 20:00 Bertso saioa: Maialen Lujanbio, Miren Artetxe eta Xabat Galletebeitia, Arranegin balkoitik balkoira.
  • 22:00 Mariachi Cazahuetes taldea plazan.
  • 23:00 Su artifizialak, Valecea pirotekniaren eskutik. Ondoren Suzko zezena.
  • Jarraian Mariachi Cazahuetes taldea plazan.

Irailak 3 martitzena: Kamiseta Eguna

  • 10:00 XXVIII. Paella Txapelketa plazan, Jai Batzordeak antolatuta.
  • 11:00 Kuadrilen arteko lasterketak Abadeen moilan, Garraitz KTak antolatuta.
  • 12:30 Itxaropena txistularien kalejira Udaletxetik hasita eta, ondoren, kontzertua Eskolapean.
  • 13:30 Paellen aurkezpena eta sari banaketa plazan.
  • 15:00 Herri bazkaria: Paella eguna. Eguraldi onarekin arbolapean.
  • 21:30 Sua taldea plazan.
  • 23:30 Esne Beltza taldea plazan.

Irailak 4, eguaztena: Antzara Egunaren bezpera

  • 10:00-13:00 Izen-emotea kultur etxeko Azkue aretoan, Antzar jaian parte hartzeko.
  • 16:30 “Zapaterito” Pelota txapelketiaren finalak Zapaterito frontoian, Akarregi esku pelota taldeak antolatuta.
  • Gero Emakumezko afizionatuen binakako plaza libre desafioa, Zapaterito frontoian, Akarregi esku pelota taldeak antolatuta.
  • 19:00 Nagusien San Antolin trofeoa Lekeitio FT “A” - Artibai.
  • 21:00 II. San Antolinetako Correfoc-a San Pedro kofradiatik plazara, Lekittoko Deabruak (Lekeitio), Es mals Esperits (Ibiza), Diables Riudoms (Riudoms) eta Kolpez Blai (Astigarraga)-ren eskutik.
  • 22:00 XXXII. Play backa plazan, Markesen alabek antolatuta.

Irailak 5, eguena: Antzara Eguna

  • 10:00 Lekitto musika bandaren kalejira.
  • 11:00 Buruhandiak eta erraldoiak kalerik kale, Itxaropena txistulariekin.
  • 11:30-14:30 Umeen parkea Juan Bautista Eguzkitza enparantzan eta plaza gorrian.
  • 11:45 Itxaropena txistularien eta Antzar Batzordearen kalejira kioskoraino.
  • 12:00 Zozketa plazan, antzar jaian parte hartuko daben txalupei zenbakia emoteko.
  • 13:00 Txistularien batzea Eskolapean, Itxaropena txistularien gidaritzapean. Txistua jo nahi daben guztiak etortzera animatzen da.
  • 16:00-20:00 Umeen parkea Juan Bautista Eguzkitza enparantzan eta plaza gorrian.
  • 16:00 Antzar jaia portuan. Gero Masta-puntakoa.
  • 18:30 VI. Caixabank Esku Pilota Mastersa, Santi Brouard frontoian.
  • 19:00 DJ Gurru plazan.
  • 22:00–2:00 Puntu Morea, eraso sexisten arreta gunea, Udaletxeko eskaileren aurrean.
  • 22:00 Trikizio erromeria plazan.
  • 01:00 DJ Ibon Insausti plaza.

Irailak 6, barikua: Umeen eguna

  • 11:00-14:00 Umeen parkea plazan.
  • 12:00 Umeen masta-puntakoa abadeen moilan. Izen emotia 11:00etan.
  • 18:30 Jokai euskal mitologian inspiratutako jolas sortzaileen konpainiaren jolasak Abaroa jauregian.
  • 19:30 “Azken eguzki loreaumeentzako ikuskizuna Abaroa jauregia.
  • 20:00 Antzar jaiaren eta nagusien mastapuntaren sari banaketia limoneroan.
  • 21:30 Nabil taldea plazan.
  • 23:00 ETS taldea plazan.

Irailak 7, zapatua: Kuadrila eguna

  • 11:00 Buruhandiak eta erraldoiak kalerik kale Itxaropena txistulariekin.
  • 17:15 VI. Caixabank Esku Pilota Mastersa, Santi Brouard frontoian.
  • 20:00 Kantuzaleak “El Rocío” erromeria jantzita eskolapean. Zaletxuak elkarteak antolatuta.
  • 21:00 Saji taldea plazan.
  • 23:00 Arkada Social taldea plazan.
  • 01:00 DJ Amataki plazan.

Irailak 8, domeka

  • 09:00 Itxaropena txistularien kalejiria.
  • 11:30 Meza, umeen eta aittitta-amumen omenez.
  • 14:30 Lekeitioko nagusien bazkaria.
  • 17:00 IX. mus txapelketia Kai Alde sozietatean. Izen emotia 16:30ean.
  • 21:30 Suzko zezena. Ondoren Anteroren ezkutatzea jaiei agurra emoteko.
  • Gero Koittadua, Aittitta Makurra txarangiak animatuta.
  • Jarraian Kalejira, Aittitta Makurra txarangiarekin.

Antzara Eguna Lekeition

Irailaren 5ean, ostegunean, 16:00ak aldera ospatzen da Lekeitioko Antzara Eguna. Antzara Egunean tiratzaileek itsasora jotzen dute mahonezko alkandora urdinak eta zapi koadrodunak soinean dituztela, antzinako euskal itsas gizon-emakumeek bezala.

Hauxe da Antzara Eguneko lehiaketaren dinamika:

Itsasadarra alderik alde zeharkatzen duen unama bat ipintzen da, erdian plastikozko antzara bat hanketatik zintzilika duela.

Unamak, beraz, bi mutur ditu. Bata finko eutsita egoten da. Bestean, berriz, zutoin baten goiko aldetik pasatzen da unama, eta tiratzaileek askatu eta tenkatu egiten dute, uretatik ateratzeko, parte-hartzaileek antzarari heltzen dioten heinean.

Parte-hartzaileak antzara dagoen tokira hurbiltzen dira, eta taldeko kide batek lepotik heltzen dio, ahalik eta indar handienarekin.

Antzara askatu gabe jasoaldi gehien lortzen dituenak eta antzararekin geratzen den taldeak irabazten du.

Antzara Eguneko tradizioa

Antzara-jokoan oinarrituriko jai tradizional bat da Antzara Eguna.

Jai-ospakizunetan animalia-jokoak egitea usadio oso errotua da makina bat tokitan, izan lehorrean, izan itsasoan. Eta halaxe da Lekeition bertan ere.

Jatorrian, marinelek baino ez zuten parte hartzen, eta zorrotz ezartzen zen itsasontzien abiadura. Lehia hain zen estua, ezen arraunean joan behar izaten baitzuten uharteraino berdinketa hausteko, eta hala zehazten zuten nor zen irabazlea.

Gaur egun, itsasoan egiten jarraitzen dute —Lekeitioko portuan, zehazki—, eta jokalariak txalupen gainean joaten dira jada unamatik zintzilik dagoen antzarari heltzera.

Tradizionalki, Lea ibaian jarduten zuten txalupak erabiltzen ziren.

Txalupetako postuetarako eskari oso handia izaten zen, eta, horrenbestez, zozketatu egiten zituzten aurrez, 12:00etan, taldeka antolatutako parte-hartzaileen artean. Gaur egun, herriko kuadrilla askok parte hartzen dute, apropos prestaturiko ontzietan.

Antzara Egunaren jatorria Lekeition

Antzar Eguna en Lekeitio

Irudia: Lekeitioko Udala

Antzara-jokoak badu gutxienez hiru mende eta erdi pasatxoko tradizioa, eta, are gehiago, erritu primitiboetan du jatorria.

Denbora batez, inauterietan egiten zuten Lekeition, bai eta Andre Maria eta San Roke jaietan ere, abuztuan.

Azken data horretakoa da, hain justu, herriko artxiboetan topaturiko lehenbiziko lekukotza dokumentatua: 1631koa, hain zuzen, eta ospakizunetarako antzarak erosteko gastuak jasotzen ditu.

Era berean, badira Lekeition antzara-jokoan aritzeari buruzko beste erreferentzia batzuk ere, hala nola gotzainak 1722an udalerrira egindako bisita bat.

1740. urte inguruan herriko zaindaria aldatu zutenean eraman zuten jaia irailera: hau da, San Roke egunetik San Antolin egunera.

Lekeitioko Antzara Egunaren bilakaera

Lekeitiok gordetzen du tradizioren muina, baina, urteen poderioz, zenbait aldaketa egin dizkiote jaiari.

2022az geroztik, Antzartek izeneko antzara artifizialak baino ez dituzte erabiltzen. Plastikozkoak dira, bi piezaz osatuak —gorputza eta lepoa—, eta Zamudioko Gaiker zentro teknologikoan egiten dituzte.

Tradizioari eutsiz baina gure egunetara egokiturik, Antzara Egunak egundoko arrakasta du. Ezinbesteko hitzordua da 2024ko Lekeitioko San Antolin jaietarako.

Goiburuko irudia: Lekeitioko Udala