Egun on. Euskaltelen jakinarazpen bat jaso al duzu berriki, inkesta bat betez gero sari bat irabaziko duzula dioena? Ez bete inkesta. Gure irudia erabilita, iruzur egin nahi dizute, eta zure datuak eskuratu.

Euskaltelen adi gaude beti ziberdelituez babesteko, eta, beraz, phising kasu honen berri eman nahi dizugu. Gogoan izan: Euskaltelek ez dizkizu sekula eskatuko zure datuak postaz; beraz, ez fidatu inork halakorik eskatzen badizu gure izenean. Eta guztiz ziur ez bazaude, galdetu gurei lehendabizi, disgustu bat saihesteko. Telefonoz egin dezakezu kontsulta, edo gure foroaren bidez: http://foro.euskaltel.com/

Kasu honetan, Euskaltelen irudia erabili dute zibergaizkileek zerbitzuaren kalitateari buruzko inkesta bat bete dezazun eskatzeko. Bidalitako mezuaren arabera, inkesta betez gero, Samsung Galaxy S10 bat, Iphone XS bat edo Apple erloju bat irabaz ditzakezu. Gero, zure datuak eskatzen dituzte oparia bidaltzeko; eta hortxe dago koska. Iruzurra da. Beraz, ez onartu.

Zeure buruari galdetuko diozu, beharbada, zibergaizkileek nola jakin dezaketen Euskaltelen bezero zarela. Zure gailuaren NANaren bidez dakite hori. Iragarki bat zabaltzen dute sarean, eta, hor sartzen bazara, berehala dakite zein den zure IPa, eta horri esker, zein den zure telekomunikazio-operadorea ere bai (operadore bakoitzak IP tarte jakin bat du). Gainera, Google Analytics baliatuz, denbora errealean jakin dezakete zer operadorek ematen dizun zerbitzua.

Hala, mezua pertsonalizatzen dute, zure operadorearen izena eta logotipoa erabiliz.

Zauri bat sendatzea baino hobe denez zauririk ez egitea, zalantzarik txikiena baldin baduzu, ez eman inori zure datu pertsonalak, ezta bankuko datuak ere.

Iruzurrei iskin egiteko informazio gehiago nahi baduzu, jarraitu gure gomendioei.