Badakizu zer den “onena” mugikor berri bat erosten duzunean, ezta? Edo aitarentzako edo amarentzako mugikor bat erosten duzunean? Bada, konfiguratu egin behar duzula, jakina; ez dago horri ihes egiterik. Baina, lasai; horretarako gaude gu, zuri laguntzeko.

Ez, ezin dizugu kendu konfiguratzeko lana, baina jarraibide erraz batzuk emango dizkizugu, zuk erraz-erraz egin ahal izateko. Lehenengo, egiaztatu mugikorra piztuta dagoela eta bateria jarrita duela.?…Has gaitezen.

Android

  1. SortuGoogleko kontu batedo sartu zure kontua, pasahitza gogoratzen baduzu, noski. Eman begiratu batpasahitzak erraz-erraz kudeatzeko dauden aplikazioei.
  2. Eskura izanWiFiaren pasahitza, eskatu egingo baitizu sistemak. Baina, hori egin aurretik,aldatu pasahitz luze-luze hori Euskaltelen aplikazioarekin.
  3. Sinkronizatu kontaktuak. Ez bazenituen sinkronizatuak zure mugikor zaharrean, esporta itzazu memoria-txartel batera aurrena, eta inportatu gero.
  4. FormateatuMicro SD txartelaedo memoria-txartela mugikorraren errendimendua eta ahalmena hobetzeko. Edo erabili txartel berri bat smartphone berriarekin.
  5. DeskargatuDropboxedo hodeian dagoen antzeko beste konturen bat, mugikor zaharreko argazkiak eta bideoak igotzeko hara eta erabiltzeko prest izateko beti, lekurik hartu gabe smartphone berian.
  6. Deskargatu gure aplikazioak,Euskaltelen aplikazioaetaEdononekoa, esku-eskura izateko Euskaltelen unibertso osoa… eta lixto! Konturatu ere ez zara egin ia, ezta?

A, eta oraindik ez baduzu konfiguratu Internet zure Android mugikor berrian, nahikoa duzupauso erraz haueizehatz-mehatz jarraitzea. Eta iPhone bat baldin baduzu, irakurri arretaz.

iOS

  1. Ezarri lehenengo hizkuntzaetaherrialdea, informazioa agertzeko moduari eragingo baitio horrek.
  2. Azkar hastea. Adi: aurretik iOS 11 sistema eragilea duen beste iPhone edo iPad bat izan badituzu bakarrik erabili behar duzu aukera hau.
  3. SartuSIM txartelaeta aukeratu zure WiFi sarea.
  4. KonfiguratuTouch IDedoFace ID,eta sortu sei digituko kode bat. Kode hori erabili beharko duzu bi funtzio horiek ordezteko eta aplikazioak erostekoApple Payn (Appleren ordainketa-sisteman).
  5. Ekarri edukia mugikor zaharretik berrira.Beste iPhone bat baldin bazenuen lehen eta iCloud edo iTunes badituzu,zuzenean ekar ditzakezu edukiak smartphone berrira.Mugikor zaharra Android sistemakoa baldin bazen, beste metodo hau erabili behar duzu.
  6. Orain,konfiguratu Apple IDa,eta ezarri pasahitza.
  7. Konfiguratu Sirieta gainerako zerbitzuak. Beharbada esaldi batzuk ahoskatu beharko dituzu, Sirik zure ahotsa ezagut dezan.
  8. Azkenik, erabaki ezazu ea Appleren aplikazioak hobetzen lagundu nahi duzun, eta konfiguratu kolorea doitzekoTrue Tone aukeraeta Hasierako botoia. Eta kito!
  9. Ez ahaztuEuskaltelen aplikazioaetaEdononena deskargatzea.

Eta Internet konfiguratu behar baldin baduzu iPhone berrian, jarraitupauso erraz hauei.

Prest duzu dena. Has zaitezke, beraz, Sirirekin hitz egiten, nahi adina nabigatzen, zurehelburu teknologikoakeguneratzen,itxurakeriaren errege edo erreginabihurtzeko ahaleginak egiten eta, azken finean, mugikor berriaz etengabe gozatzen.